La Unión Vasco-Navarra

XIX. mendean Bilbon sorturiko egunkari foruzalea

La Unión Vasco-Navarra (euskaraz, Euskal-Nafar Batza) 1880ko ekainaren 5ean Bilbon sorturiko gaztelaniazko egunkari foruzale bat izan zen, "Correo Vascongado" egunkaria ordezkatu zuena. Bilboko Euskal-Erria elkartearen agerkaria izan zen.[1] Bere lehen zuzendaria Eladio Lezama kazetaria izan zen. Garai hartan euskal herrialdeek foruak galduak zituztenez, egunkaria sortu zen unetik bertatik zigorrak jasotzen hasi zen. Egunkariaren azken helburua euskaldun eta euskal alderdi guztiak batzea zen, hala, galdutako foruak berreskuratzeko. Horretarako, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea gaitzat zituzten zutabe bereziak idazten zituen, bertako berriak kontatuz.[2]

La Unión Vasco-Navarra
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania
Argitaratze lekuaBilbo (Bizkaia)
Banaketa
Banatze-eremuaHego Euskal Herria
MaiztasunaEgunero
Historia
IdeologiaForuzaletasuna
SortzaileaFidel Sagarminaga
ZuzendariaEladio Lezama

Gatazka ugari izan zituen karlistekin eta zenbait erakunde kristaurekin, adibidez, Gasteizko Euskal-Nafar Astekari Kristauarekin (gaztelaniaz Semanario Católico Vasco-Navarro). Foruak berreskuratzeko arrazoi ugari plazaratu zituen, baina horietatik esanguratsuenak ondorengoak izan ziren:[2]

  • Euskal foruek gure herriaren historia eta eskubide historikoak gorpuzten zituzten.
  • Euskal erakundeek Euskal Herriari onura ekonomiko, politiko eta sozial ugari ekarri zizkioten.
  • Euskal foruak ziren euskaldunon kultura babesteko modu bakarra.

Egunkariak ez zuen jarrera independentistarik, baina zenbait arlori begiratuz gero, ideologia abertzalea zuela egiaztatu dezakegu. Gainera, funtsezkotzat zuen gaztediak foruen izana eta hauen inguruko xehetasunak ikastea, hala, belaunaldiz belaunaldi transmititu zitezen, berreskuratu arte. Gaztelako banderak euskal lurretan egotea ere sarritan kritikatu eta gaitzetsi zuen.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. «La Unión Vasconavarra». Bilbaopedia (Gaztelaniaz)
  2. a b c «La Unión Vasco-Navarra - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu