Kostunbrismo artelana herri edo lekuetako ohitura tipikoen islada izan dadila helburua duen mugimendu artistiko edo joera da. Errealismo artistiko eta erromantizismoarekin uztartua, askotan jarrera satirikoak azaltzen ditu.[1] Espainiako kulturan sortua, literaturan Hispanoamerikara zabaldu zen.

Joaquín Domínguez Bécquerren 1849. urte inguruko margolan kostunbrista

Kostunbrismoa euskal literaturan

aldatu

Noizbait korronte honen barruan kokatu izan dira Txomin Agirreren Kresala (1901) eta Garoa (1907) nobelak, eta espekulatu ere izan da Peredaren eragina izan ote zuen. Euskal literaturak izan du halako kutsurik, batez ere XX. mendearen hasierako antzerki-lan barregarrietan.[2]

Anjel Lertxundiren hitzetan gurean "ez dugu kostunbrismo aurrerakoirik izan, ez dugu gure ohiturak islatu eta ohitura alde txarrei buruz ironizatu zuen joerarik ezagutu". Gure kostunbrismoak "ez du errealitatea islatu, eder ustez mozorratu baino, beti ere iraganekiko liluraren eta ohitura onen eredupean: ideologikoki, gure kostunbrsimoak progresoaren bizkar eta aurka garatu du bere jardun litararioa, eta, horregatik, Mogelengandik hasi eta ia garurdaino, desiozko pertsonaiak eraiki ditu, haragizkoak baino gehiago. Euskaldun jatorraren eredua zehaztu eta erabaki behar zen, nonbait".[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Escobar, José. Costumbrismo entre Romanticismo y Realismo. in: Bibioteca Virtual Miguel Cervantes..
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kostunbrismo. .
  3. Hontzaren orduak liburuaren hitzaurrea, Txiliku, Donostia: Elkarlanean, 1999. 9.or.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu