Newcastle United Football Club

Newcastle United» orritik birbideratua)

Newcastle United Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Newcastle upon Tyne hirian egoitza eta zelaia (St James' Park) dituena. Ingalaterrako 4 Liga eta 6 Kopa irabazi ditu, bai eta Ferietako Kopa eta UEFA Intertoto Kopa bana ere.

Newcastle United Football Club
Fitxategi:Newcastle FC logo simplified.png
Ezizena(k)The Magpies (mikak)
The Toon
Sorrera1881
Futbol zelaiaSt James' Park
edukiera: 52.387 lagun
inaugurazioa: 1880
PresidenteaIngalaterra Lee Charnley
EntrenatzaileaIngalaterra Eddie Howe
LigaPremier League
2022-234.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

 
1905eko Kopa finala.
 
Chelsearen aurkako partida 2010an.

Sorrera eta hasierako urte bikainak aldatu

Taldearen sorrera 1881eko azaroan kokatzen da Stanley Cricket Club of Byker izenarekin. 1882an Newcastle East End Football Club izena hartu zuen. 1882an bertan Newcastle West End F.C. sortu zen eta talde bien artean lehia gogorra sortu zen. 1889an East End profesionala bihurtu zen. Aldi berean West End taldeak diru arazo larriak zituenez desagertu egin zen eta bertako jokalariak East End-en sartu ziren eta St James' Park zelaia ere East End-en eskutan gelditu zen.

1892an Liga hasi zenean taldea bigarren mailan kokatua izan zen. 1899an igo zen lehen mailara eta berehala iritsi ziren emaitza onak, 1905, 1907 eta 1909ko Ligak irabazi baitzituen. 1905 eta 1906ko Kopatan ere finalera iritsi zen baina ezin izan zuen titulurik lortu. Lehenengo Kopa 1910 urtean irabazi zuen Barnsley FC garaitzean. 1911 urtean berriz ere finalean galtzaile atera ziren.

20. hamarkada aldatu

Titulu berria eskuratzeko hamarkada bat pasa itxaron behar izan zuen. 1924ean bere bosgarren Kopako finala jokatu zuen Aston Villaren aurka eta bigarren Kopa eskuratu zuen. Taldea maila onean zebilen eta 1926-27an laugarren Liga eskuratu zuen, orain arteko azkena. Talde honetako kapitaina eta goleatzaile nagusia Hughie Gallacher zen. Belaunaldi honen azken garaipena 1932ko Kopa izan zen.

50.etik 70. hamarkadara aldatu

Bigarren Mundu Gerraren garaian taldea apal ibili zen, lehen eta bigarren mailen artean. Jackie Milburn, Tommy Walker eta Bobby Cowell jokalariak ekarri zituzten eta 1948an Lehen mailara igo eta loraldi berria ezagutu zuen, hamarkada berrian 3 Kopa irabaziz.

1961 urtean berriz ere bigarren mailara jeitsi zen. Joe Harvey entrenatzailea fitxatu zuten eta honek taldea berriz ere goren mailara igo zuen 1965 urtean. Hurrengo urteetan Ligako goiko postuetan ibili zen eta 1968-69an Ferietako Kopa jokatzera iritsi zen, bai eta irabazi ere Hungariako Újpest taldea garaituz. 70. hamarkadan talde britainiarren artean jokatu izan zen Texaco Cup txapelketa irabazi zuen 1974 eta 1975ean.

90. hamarkada aldatu

Hainbat urte bigarren mailan egin ondoren, 1992an taldeko jokalari ohia zen Kevin Keegan entrenatzaile lanetarako fitxatu zuen Sir John Hall presidente berriak. Lehenengo urtean Premier Leaguera itzuli zen eta 1995-96 eta 1996-97 urteetan Ingalaterrako Ligako bigarren postua eskuratu zuen, bietan Manchester Uniteden atzetik. David Ginola, Les Ferdinand eta Alan Shearer izan ziren taldeko izarrak. Alan Shearer bera hiru aldiz jarraian izan zen Ligako goleatzaile nagusia. Keeganek 1997an taldea utzi eta Kenny Dalglishek ordezkatu zuen. Emaitzak ez ziren esperotakoak izan eta hurrego urteetan entrenatzaile aldaketa ugari izan zituen, baina sailkapenaren erdi ingurutik ez zen igo. 1999an Kopako finala jokatu eta galdu egin zuen.

XX mendea aldatu

Bobby Robson iritsi zen 1999-2000 sasoian. Taldeak gora egin zuen eta 2002ko laugarren postuak aukera eman zion Txapeldunen Ligan aritzeko. 2004 urtean Robsonek taldea utzi beharra izan zuen eta ordutik aurrera Newcastlek ez du beharrezko egonkortasuna aurkitu. Honen erakusle 2008-09 denboraldia bigarren mailan egin izana.

2012-13 denboralditik aurrera sailkapenaren behekaldean ibili izan zen eta 2016an maila galdu zuen. Hurrengo urtean ordea 2. mailako txapelketa irabazi eta Premier Leaguera itzuli zen.

2022-23 denboraldia bikaina egin zuen, Ligan laugarren eginez eta Ligako Kopako finala jokatuz.

Uniformea aldatu

Historikoa[1] aldatu

     
 
 
 
East End (1881-1891)
     
 
 
 
West End (1882-1891)
     
 
 
 
1892-1894
     
 
 
 
1894-1897
     
 
 
 
1897-1920
     
 
 
 
1921-etik

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Irabazitako txapelketak aldatu

Ingalaterran: 10 aldatu

Nazioartean: 2 aldatu

Ferietako Kopa aldatu

  • Txapelduna (1) : 1968-69

UEFA Intertoto Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 2006

2023/2024 Taldea aldatu

2023ko uztailaren 3an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Martin Dúbravka
2   ATZ Kieran Trippier
3   ATZ Paul Dummett
4   ATZ Sven Botman
5   ATZ Fabian Schär
6   ATZ Jamaal Lascelles
7   ERD Joelinton
8   AUR Anthony Gordon
9   AUR Callum Wilson
10   AUR Allan Saint-Maximin
11   ERD Matt Ritchie
12   ATZ Jamal Lewis
13   ATZ Matt Targett
14   AUR Alexander Isak
17   ATZ Emil Krafth
18   ATE Loris Karius
19   ATZ Javier Manquillo
Zbk. Postua Jokalaria
21   AUR Ryan Fraser
22   ATE Nick Pope
23   AUR Jacob Murphy
24   AUR Miguel Almirón
28   ERD Joe Willock
29   ATE Mark Gillespie
30   ATZ Harrison Ashby
32   ERD Elliot Anderson
33   ATZ Dan Burn
36   ERD Sean Longstaff
39   ERD Bruno Guimarães
-   AUR Garang Kuol
-   ERD Jeff Hendrick
-   ATZ Kell Watts
-   ERD Sandro Tonali
-   ATE Karl Darlow
-   ERD Isaac Hayden

Entrenatzaileak aldatu

Izena Herritartasuna Hasiera Bukaera
Biltzarra 1892 1930
Andy Cunningham   Eskozia 1930 1935
Tom Mather   Ingalaterra 1935 1939
Stan Seymour   Ingalaterra 1939 1958
George Martin   Ingalaterra 1947 1950
Doug Livingstone   Eskozia 1954 1956
Charlie Mitten   Ingalaterra 1958 1961
Norman Smith   Ingalaterra 1961 1962
Joe Harvey   Ingalaterra 1962 1975
Gordon Lee   Ingalaterra 1975 1977
Richard Dinnis   Ingalaterra 1977 1977
Bill McGarry   Ingalaterra 1977 1980
Arthur Cox   Ingalaterra 1980 1984
Jack Charlton   Ingalaterra 1984 1985
Willie McFaul   Ipar Irlanda 1985 1988
Jim Smith   Ingalaterra 1988 1991
Osvaldo Ardiles   Argentina 1991 1992
Kevin Keegan   Ingalaterra 1992 1997
Kenny Dalglish   Eskozia 1997 1998
Ruud Gullit   Herbehereak 1998 1999
Sir Bobby Robson   Ingalaterra 1999 2004
Graeme Souness   Eskozia 2004 2006
Glenn Roeder   Ingalaterra 2006 2007
Sam Allardyce   Ingalaterra 2007 2008
Kevin Keegan   Ingalaterra 2008 2008
Joe Kinnear   Irlanda 2008 2009
Alan Shearer   Ingalaterra 2009 2009
Chris Hughton   Irlanda 2009 2010
Alan Pardew   Ingalaterra 2010 Egun

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Newcastlek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1994-95 UEFA Kopa Final hamaseirenak Newcastle
Athletic
3-2
1-0
Athletic
Newcastle

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu



 
Premier League 2022-23
 

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton