N-121-B

Iruñetik Frantziara doan errepidea, Baztanen barrena

 N-121-B Iruñea - Frantzia Baztandik errepidea[1] edo Iruña - Dantxarinea errepideaNafarroa Garaiko errepide bat da. Errepidea Oronoz-Mugairi eta Dantxarinea lotzen du, Oronoz-Mugairi, Irurita eta Elizondo zehartzen.

N-121-B
Nafarroa Garaiko errepideen sarea
Map
Biribilgune bat Irurita eta Elizondo artean
 N-121-A 
Iruña
Irun
 N-121-B   D20 
Kanbo
Baiona
Kokapena
HasieraOronoz-Mugairi (Baztan)
AmaieraDantxarinea (Urdazubi)
Hiri nagusiakOronoz-MugairiIrurita
ElizondoDantxarinea
Deskribapena
Izen ofizialaN-121-B Iruña -Frantzia (Baztan) / N-121-B Pamplona - Francia (Baztan)
MotaErrepide nagusia
Luzera32,04 km
Erreiak1x1
JabeaNafarroako Gobernua

Bideberria Nafarroako iparraldean dauden Baztanaldea eskualdeko komunikazio-ardatz nagusia da.

Historia

aldatu

 N-121  errepideak Taraxoa eta Dantxarinea lotzen zituen Tutera, Erriberri, Tafalla, Iruña, Oronoz-Mugairi eta Elizondotik.  C-133  errepideak Oronoz-Mugairi eta Behobia edo Pausu lotzen zituen, Doneztebe, Sunbilla eta Beratik.[2]

2004ko irailean, Nafarroako errepideen izenak eguneratu zirenean, bi terminoak aldatu ziren.  N-121  errepidea, Taraxoa eta Dantxarinea artean,  N-121-C  (Taraxoa-Tutera),  N-121  (Tutera-Iruña),  N-121-A  (Iruña-Oronoz-Irun)  N-121-B  (Iruña-Oronoz-Dantxarinea) izango zen.[3]

Gainera, 2000ko hamarkadan, haren ibilbidea eguneratu zen, zenbait sektoretan aurreratzeko erreiak gehituz, eta tunelak eta bidezubiak sortu ziren, oztopo handiak gainditzeko eta ibilbidea optimizatzeko. Lan horien artean, Belateko tunela eta Almandozko tunela nabarmentzen dira, baita Bidasoako sekzioa ere (Sunbilla - Bera).

Elizondoko saihesbidea

aldatu

Elizondo saihesbideak 5,8 kilometroko luzera du. Arraiozko saihesbidea amaitu ondoren hasten da, eta mendebaldetik ekialdera doa, Irurita eta Elizondo herrien ezkerretara, eta Elbete inguruan amaitzen da. Bide berri hau  N-121-B  errepidearen trazadura zaharraren alternatiba da eta  NA-4405 ,  NA-4445  eta  NA-4403  errepideak zeharkatzen ditu.

11 metroko zabalera duen galtzada batez osatuta dago eta 3,5 metroko bi errei, 1,5 metroko bazterbideak eta 0,5 metroko bernak ditu. Bere ibilbidea orduko 80 kilometroko abiadurarako proiektatua izan da.

Era berean, hiru zubibide eraiki dira Baztan ibaiaren (93 metro), Tellebiko errekaren (89 metro) eta Artesanako errekaren (88 metro) gainean, eta saihesbidearen ibilbidean zehar azpiko bost pasabide (abereentzako, faunarentzako eta  NA-4405  eta  NA-4445  errepideei eta hiri-bide bati jarraipena emateko).[4]

Bost biribilgune ere egin dira saihesbidearen enborrean. Arraiozkoa, Lekarozkoa, Elizondokoa, Elbetekoa eta  N-121-B  errepidearen jatorrizko trazadurarekin lotutakoa dira. Elizondoko biribilgunetik, Baztanberri auzoko biribilgune batean amaitzen den 420 metroko adar bat eraiki da.

Gainera, kaltetutako hainbat zerbitzu eta zortasun birjarri behar izan dira. Horietako batzuk 11 linea elektriko, telefono- eta gas-zerbitzuko zenbait kanalizazio, hornidura-sareari 10 kalte eta saneamendu-sareari 3 kalte.

Bide berri horren eraikuntza HNV eta Obenasa enpresek osatutako Irurita-Elizondo saihesbidea ABEEari esleitu zitzaion, eta 2010eko otsailaren 8an hasi zen. Peyco enpresak idatzi zuen proiektua. Obraren zuzendaritzak hilero egin du bisita bailarako ordezkariekin, eta garestitze ekonomiko handirik gabe egin daitezkeen eskaerei erantzun zaie.

Saihesbidea 2012ko ekainaren 15ean jarri zen martxan.[5]

Hala ere, Elizondoko saihesbidea martxan jarri ondoren, jarduketaren bigarren fasea egiteke zegoen, eta horren azpiegiturarik garrantzitsuena saihesbidea Elizondoko zeharbidearekin lotzea da.

Saihesbidearen jatorrizko proiektuak lotura hori jasotzen zuen, baina, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak Elizondoko sarreran proiektatutako zubiari jendaurreko erakustaldian aurkeztu zizkion alegazioen aurrean, proiektua bitan banatzea erabaki zen, bidearen eraikuntzaren hasiera ez atzeratzeko.

Bigarren fasean, Lekarozko kirol-eremurako oinezkoentzako pasabide bat ere bazegoen, herri horrek eskatu bezala.

Tarteak

aldatu

Zeharbide gatazkatsuak saihesteko bi aldaera eraiki ondoren, horixe da errepidearen egoera:

Errepidea Zenbakia Tartea Luzera Egoera
 N-121-B  I ZozaiaOronoz-Mugairi 1,80 km Tarte bikoitzua
 N-121-B  II Oronoz-MugairiMardea 1,70 km Tarte ez bikoitzua
 N-121-B  III MardeaArraioz 1,00 km Tarte bikoitzua
 N-121-B  IV ArraiozElbete 5,10 km Tarte bikoitzua
 N-121-B  V ElbeteOtsondo 11,6 km Tarte ez bikoitzua
 N-121-B  VI OtsondoDantxarinea 9,90 km Tarte ez bikoitzua

Trafikoa

aldatu

Nafarroako Gobernuak hiru extazio ditu errepide horretan. Oronoz-Mugairi, Arizkun eta Otsondo herriaren ingurunuetan daude kokatuta.

Ibilgailuak egunero  N-121-B  errepidean[6]
Urtea Oronoz-Mugairi Arizkun Otsondo
2019 4 722 3 425 1 378
2018 4 529 3 468 1 389
2017 4 444 3 398 1 383
2016 4 572 3 376 1 366
2015 4 529 3 399 1 581
2014 4 290 3 039 2 057
2013 4 217 3 080 2 224
2012 4 283 3 139 1 945
2011 4 237 3 126 2 132
2010 4 220 3 237 1 988
Urtea Oronoz-Mugairi Arizkun Otsondo
2009 3 289 3 527 2 467
2008 3 994 3 192 1 104
2007 3 893 3 110 1 184
2006 3 888 3 142 1 271
2005 3 795 3 173 1 077
2004 4 504 2 900 1 074
2003 4 527 2 994 1 094
2002 4 870 2 575 1 132
2001 4 804 2 653 1 059
2000 4 236 2 739 1 063

Irudiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. N-121-b Iruñea-Frantzia Baztandik, Euskaltzaindia.
  2. Nafarroako Foru Aldundia. Nafarroako mapa (1961). 1:200 000 eskala.
  3. (Gaztelaniaz) Nafarroako Gobernua. «Nafarroako autobide, autobia eta errepide banatuen sarearen izen berriak aurkeztu dira» www.nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  4. (Gaztelaniaz) IRUÑA, EFE. (). «N-121-B errepideko Irurita eta Elizondo arteko saihesbidea ireki dute» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  5. (Gaztelaniaz) «Gaur goizean sartu da martxan Irurita-Elizondo saihesbidea (Baztan)» www.nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  6. Trafiko Aforoen Plana - Errepideak - Nafarroako Gobernua (navarra.es)

Kanpo estekak

aldatu