Léonie Agergarai

Muskildiko auzapeza (2010-2020)

Marie-Léonie Agergarai (Muskildi, Zuberoa, 1951) Muskildiko nekazari eta politikari erretiratua da. Muskildiko alkatea izan zen 2010etik 2020ra, baina ez zen berriro aurkeztu. 2014-2020 agintaldian guztira 158 auzapez ziren Ipar Euskal Herrian, eta horietarik 17 bakarrik ziren emakume.[1] [2]

Léonie Agergarai
Muskildiko auzapez

2010 - 2020
Bizitza
Jaiotza Muskildi, 1951 (68/69 urte)
Herrialdea  Zuberoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak nekazaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bai

2007ko hauteskunde legislatiboakAldatu

 
Leonie Agergarai, Mendialdeko kantonamenduari buruzko mahai inguru batean beste bost hautetsirekin 2015an, Urdiñarben.[3]

2007ko ekaineko hauteskunde legislatiboetara aurkeztu zen EH bai zerrendan, lehen itzulian (ekainaren 10ean) 10,600 boztik gora lortuz. Halere, 10,781 bozekin (%7.99a), erreferentziatzat hartzen zuen %15 sinboliko horretatik nahiko urrun geratu zen alderdia. Modu honetan, 2002ko euskal abertzaleen emaitzak hobetuko dira (10,600 inguru, %7.42a), 1997ko emaitzak hobetu gabe geratuz (EA + EAJ, 11,297 boza eta sufragioen %9.3a).

Emaitza onenak VI. barrutian lortu zituen (Lapurdi hegoaldea), botoen %9,09 eskuratuz. Halaber,

Abertzaleak sei herritan izan ziren lehen indar politikoa: Muskildin, Ozazen, Bunuzen, Gamarten, Izuran eta Lexantzün. Agergaraik 3,421 boto (%6.57) lortu zituen IV. barrutian (Oloroe-Maule-Donibane Garazi). Barrutia osatzen duten euskal lurraldeetan emaitzak hobeak izan ziren: 3,312 boto (%13.05).[4][5]

Alkatea 3,421 boto (%6.57) lortu zituen IV. barrutian (Oloroe-Maule-Donibane Garazi). Barrutia osatzen duten euskal lurraldeetan emaitzak hobeak izan ziren: 3,312 boto (%13.05).

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) Mediabask. (2019-12-09). «Musculdy : Léonie Aguergaray s’arrête là» www.mediabask.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  2. (Frantsesez) «Mairie Musculdy (64130-Nouvelle-Aquitaine), adresse, horaires et élus» www.la-mairie.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  3. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. «Hustuz doazenak edukiz betetzen» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  4. (Frantsesez) LARRONDE, Jean-Claude. (2007-06-15). «Les résultats du premier tour des élections legislatives (10 juin 2007) en Iparralde» www.euskonews.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-15.
  5. «Departamenduko bozak: EH Baiko Leonie Agergarai eta Force 64 ko Pepela Mirande» euskalirratiak.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.

Kanpo estekakAldatu