Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (Innsbruck, 1415eko irailaren 21a - Linz, 1493ko abuztuaren 19a) Germaniako enperadorea izan zen 1440-1493 bitarteko urteetan.
Bizitza
aldatuAlberto II.aren ondorengoa zen, eta Erroman koroatua izan zen azken enperadorea (1452). 1457an, Austria Garaia eta Austria Beherea jaso zituen; 1485ean Matias Corvino Hungariako erregeak Vienarekin batera kendu zizkion, baina 1490ean itzuli zizkion berriro.
Haren seme Maximiliano Maria Borgoinakoarekin ezkontzean, gerora Karlos V.aren inperioa ekarri zuen ezkontza politikari hasiera eman zion. Berak hartu zuen Habsburgo familiaren ikur hitza A.E.I.O.U., (Austriae est imperare orbi universo: «Austriari dagokio mundu osoan agintzea»).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/11/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |