Wiener Neustadt
Wiener Neustadt (alemanez de ahoskatua; euskaraz: «Vienako Lurraldeko herri berria»; bavarieraz: Weana Neistod, ˈvɛɐ̯nɐ ˈnɔɪ̯ʃtɔt ahoskatua) Austriako ipar-ekialdeko hiria, Austria Behereko probintzia federalean, Fischa ibaiaren ertzean, Viena hiriaren hegoaldean. 35.050 biztanle. Industria (tresneria mekanikoa, ehungintza, burdinbiderako gaiak, papergintza) da ekonomia-jarduera nagusia. Aipagarriak dira XIII. mendeko dukearen gaztelua, XV. mendeko San Jurgi eliza, XIII. mendeko Ama Birjinaren eliza gotikoa eta XV. mendeko abadia zistertarra. 1192an sortu zuten hiria, eta turkiar eta hungariar buruzagi militarren topagunea izan zen maiz.[1]
Wiener Neustadt Wiener Neustadt | |||
---|---|---|---|
Austriako estatutu-hiria | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Austriaren banaketa administratiboa | ![]() | ||
Alkatea | Klaus Schneeberger | ||
Izen ofiziala | Wiener Neustadt | ||
Jatorrizko izena | Wiener Neustadt | ||
Posta kodea | 2700 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°49′00″N 16°15′00″E / 47.8167°N 16.25°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 60,94 km² | ||
Altitudea | 265 m | ||
Mugakideak | Theresienfeld, Eggendorf, Lichtenwörth, Neudörfl, Katzelsdorf, Lanzenkirchen, Schwarzau am Steinfeld, Breitenau (Austria), Sankt Egyden am Steinfeld, Weikersdorf am Steinfelde, Bad Fischau-Brunn, Wöllersdorf-Steinabrückl, Felixdorf, Wiener Neustadt District (en) ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 44.461 (2017ko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 730 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1194 | ||
Telefono aurrizkia | 2622 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00, UTC+02:00 eta Europa Erdialdeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Harbin, Desenzano del Garda eta Monheim am Rhein | ||
Matrikula | WN | ||
wiener-neustadt.at eta wiener-neustadt.at |
Historia
aldatuInguruko eskualdea Pittengo konderriarena izan zen, 1158an Ottokar III.a Estiriakoa margraveak heredatu zuena. Ottokartarren dinastia Ottokar IV.a bere semea hil zenean, Estiriako Dukerria Babenbergtarren austriar etxera pasa zen, Georgenbergeko Itunean adostu zuten bezala. Leopoldo V.a Austriakoa dukeak sortu zuen hiria 1194an,[2] eta Hungariako mugatik gertu zegoenez, Rikardo I.a errege ingelesaren askapenaren ondorioz jasotako erreskatearekin gotorleku baten eraikuntza finantzatu zuen. 1241ean, mongol eskuadroi txiki batek Neustadt eraso zuen Europako mongol inbasioan zehar.
Wiener Neustadtek hiri-pribilegio garrantzitsuak lortu zituen, hiriak aurrera egin zezan. Estiriaren zati izaten jarraitu zuen, 1278ko Marchfeldeko guduaren ondorioz Habsburgoko etxearen eskuetan erori zena eta 1379an Austriako Barne dukerri bihurtu zena. XV. mendean, hiriak biztanleria-hazkundea izan zuen, Frederiko III.a Habsburgokoa bertan bizi zelako eta 1469an Wiener Neustadteko elizbarrutia sortu zutelako.[3]
Demografia
aldatu![]() |
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Wiener Neustadt (1971–2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 19.6 | 25.3 | 27.0 | 30.7 | 34.5 | 36.9 | 37.4 | 33.5 | 25.6 | 20.9 | 19.7 | 37.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.2 | 5.5 | 10.1 | 15.2 | 20.5 | 23.2 | 25.7 | 25.4 | 20.6 | 14.8 | 7.8 | 4.2 | 14.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.8 | 0.7 | 4.6 | 9.2 | 14.5 | 17.6 | 19.7 | 19.1 | 14.6 | 9.1 | 3.5 | 0.5 | 9.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.2 | -3.1 | 0.2 | 4.1 | 8.6 | 11.9 | 13.8 | 13.5 | 9.9 | 5.0 | 0.3 | -2.6 | 4.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -24.9 | -24.4 | -23.4 | -5.8 | -1.4 | 0.8 | 4.2 | 4.4 | 0.3 | -9.1 | -17.8 | -21.7 | -24.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 25.5 | 25.3 | 38.0 | 43.0 | 70.5 | 81.9 | 80.1 | 70.6 | 55.9 | 35.7 | 42.0 | 30.5 | 599.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 5.6 | 5.4 | 7.2 | 7.7 | 9.4 | 10.5 | 8.8 | 8.6 | 7.4 | 5.7 | 6.9 | 6.7 | 89.9 |
Eguzki orduak | 64.0 | 92.8 | 133.7 | 170.8 | 218.9 | 214.6 | 240.8 | 225.8 | 166.4 | 125.1 | 68.9 | 51.9 | 1773.7 |
Hezetasuna (%) | 70.8 | 63.9 | 55.7 | 50.4 | 52.3 | 53.0 | 49.6 | 50.3 | 55.1 | 60.1 | 69.8 | 72.9 | 58.7 |
Iturria: Zentralanstalt für Meteorologie und Geodynamik[4] |
Alkateak
aldatu- 1467–1471: Johann Roll
- 1945–1965: Rudolf Wehrl
- 1965–1984: Hans Barwitzius
- 1984–1993: Gustav Kraupa
- 1993–1997: Peter Wittmann
- 1997–2005: Traude Dierdorf
- 2005–2015: Bernhard Müller
- 2015-: Klaus Schneeberger[5]
Herri eta hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Alemanez) Gerhartl, Gertrud. (1993). Wiener Neustadt. Geschichte, Kunst, Kultur, Wirtschaft. Viena: Braumüller, 3 or. ISBN 3-7003-1032-3..
- ↑ (Ingelesez) «Diocese of Wiener-Neustadt» Catholic Encyclopedia.
- ↑ (Alemanez) Zentralanstalt für Meteorologie und Geodynamik. Klimadaten von Österreich 1971–2000 – Niederösterreich-Wr. Neustadt. .
- ↑ (Alemanez) «Machtwechsel in Wr. Neustadt» noe.orf.at 2015-2-15.