Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Fernando I.a Habsburgokoa (Alcalá de Henares, Gaztelako Koroa, 1503ko martxoaren 10a - Viena, 1564ko uztailaren 25a[1]) Austriako artxidukea (1521-1564), Bohemiako eta Hungariako erregea (1526-1564), Alemaniako erregea (1531-1564) eta, bere anaia Karlos V.ak koroa utzi ondoren, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1558-1564) izan zen[1].

Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa


Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1556ko abuztuaren 27a (egutegi gregorianoa) - 1564ko uztailaren 25a (egutegi gregorianoa)
Karlos V.a Habsburgokoa - Maximiliano II.a Habsburgokoa

Hungariako erregea

1526ko abenduaren 17a - 1564ko uztailaren 25a
Luis II.a Hungariakoa - Maximiliano II.a Habsburgokoa
19. Bohemiako erregea

1526 - 1564
Luis II.a Hungariakoa - Maximiliano II.a Habsburgokoa
printze hautesle

Bizitza
JaiotzaAlcalá de Henares1503ko martxoaren 10a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaViena1564ko uztailaren 25a (egutegi gregorianoa) (61 urte)
Hobiratze lekuaSan Vito katedrala
Familia
AitaFilipe I.a Gaztelakoa
AmaJoana Gaztelakoa
Ezkontidea(k)Ana Bohemiakoa eta Hungariakoa  (1521eko maiatzaren 25a, 1521eko maiatzaren 25a (egutegi gregorianoa) -  1547ko urtarrilaren 27a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaHabsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerakaristokrata, monarka eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 27340991 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Espainian hezi zen. Karlos V.ak habsburgotarren bost estatuen jabetza aitortu zion (Wormseko Hitzarmena) eta Hego Alemania, Tirol eta Goi-Alsaziako gobernadore izan zen. Hungariako Ana Jagellonekin ezkondu zen 1521. urtean, eta Bohemia eta Hungariako errege hautatu zuten Luis II.a hil ondoren (1526), Joan Szápolyairen ordez. Berehala aurre egin behar izan zion turkiarren erasoari (1529an setiatu zuten Viena). Budako gudua galdu (1541) eta zortzi urteko su-etena izenpetu zuen (1562). Turkiarrei zerga ordaindu eta Szápolyai Transilvanian onartu behar izan zuen. Humanismoak bultzaturik irekia zen protestanteekin. Horretarako, Suitzako bost kantoiekin Batasun kristaua osatu (1529) eta txekiarren matxinada zapaldu bazuen ere (1547), Eliza eraberritzen eta protestanteak eta katolikoak elkarri hurbilarazten saiatu zen. Ratisbonako Batzarrean (1524) parte hartu ondoren, Trentoko Kontzilioan bere ideia eraberritzaileak ezartzen saiatu zen. Augsburgoko Bakean parte hartu zuen (1555) eta protestanteen aldeko begiramena eskaini zuen.

Zuhaitz genealogikoa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Ferdinand I Encyclopædia Britannica
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa