Errealismo magikoa XX. mendean sortutako mugimendu literarioa da. Estilistikoki errealitatea beste pertzepzioekin eta mundu magikoarekin nahastuta aurkezten du.[1] Arrakasta handiena Amerika Latindarran izan du. Jon Kortazarrek horrela definitu du: "1925ean Franz Roh alemanak espresionismoaren ondorengo mugimendu estetiko bat izendatzeko erabilitako deitura da, eta Arturo Uslar Pietri venezuelarrak hartu zuen Ameriketako nobelagintzaren joera bat izendatzeko. Errealismo mota horrek positibismoa eta XIX. mendeko errealismoa gainditu nahi zituen, errealismo berria sortzeko, errealitatearen osteko alderdi harrigarri eta misteriotsuak iragarriz".[2]

Alexander Kanoldt, "Still Life II" 1922ko margoa.

Historia aldatu

Errealismo magiko hitza XX. mendeko hirugarren hamarkadan sortu zen. Ez zen literatura munduan agertu, arte ederretan baizik. 1925an Franz Roh kritikoak termino horrekin eskola-margo bat definitu zuen: joera horren ezaugarri nagusia errealitatearen ikuspegi aldatua ematea zen.[3] Geroago, Massimo Bontempelli idazleak hitz horiekin haren nobela bat definitu zuen.[4] Errealismo magikoa kontzeptua literaturan hasieran Hego Amerikako estilo literario bat definitzeko erabili zen Angel Floresen eskutik. 1947an Arturo Uslar Pietri idazleak saiakera batean kontzeptua jaso zuen[5] eta, horrela, Amerikan zabaldu. Kritikari askoren ustez, Pedro Páramo (1955) eleberriak mugimenduari hasiera eman zion. Hirurogeigarren hamarkadan proposamena beste kontinenteetara zabaldu zen, bereziki loraldi latinoamerikarrari esker.

Idazle ezagunenak aldatu

Asko dira errealismo magikoaren barruan kokatu diren idazleak eta liburuak. Hona hemen batzuk:[6]

Zenbait egilek Jorge Luis Borges idazle argentinarra mugimendu horretan kokatu nahi izan dute[2]; hala ere, idazlearen esanetan, bere lana ez zen errealismoaren koordenaden araberakoa eta horrexen aurka jarri zen.

Mugimendu horrekin lotura estua izan zuten bi idazlek —hots, Miguel Ángel Asturiasek eta Gabriel García Márquezek, Nobel Saria lortu zuten: horrek joera literario haren garrantziaren maila erakusten du.

Euskal Herrian aldatu

Errealismo magikoaren eragina, bestetik, idazle askoren lanetan susma dezakegu. Esaterako, Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandiaren ipuin eta eleberrietan mugimendu horren eragina azter daiteke.[2]

Errealismo magikoaren ezaugarriak aldatu

Ondoren aipatzen diren ezaugarriak ez dira derrigorrezkoak errealismo magikoaren testu guztietan baina, orokorrean, ohikoak dira mugimendu haren barruan; jakina, horrelako zenbait ezaugarri ere beste mugimenduetan ere agertzen dira inoiz, hau da, ez dira errealismo magikoaren erabat propioak.

  • Elementu magikoak edo fantastikoak argumentuan; gertaera horiek pertsonaiek normaltzat jotzen dituzte, haien normaltasunaren barruan kokatzen dira.
  • Errealitatearen barruan zentzumenetik haratago, beste sentipenak ematen dira eta horiek ere normalak dira.
  • Gertaera magikoak horrela onartuta, azalpenik gabekoak. Horiekin batera, gertaera erabat errealistak agertzen dira, nahiz eta horiek ere batzuetan beste motatako ñabardurak izan.
  • Ez beti, baina sarritan narrazio horiek gizartearen marginalitatean kokatzen dira.
  • Errealak ez diren pertsonaiak une orotan present egon daitezke, nahiz eta ekintzarik ez eraman aurrera: beti-beti, erreferentziak dira.

Erreferentziak aldatu

  1. https://web.archive.org/web/20140710233842/http://literatura.about.com/od/Cienanosdesoledad/a/Realismo-Magico.htm
  2. a b c d http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_xslt&Itemid=326&lang=eu&layout=lth_detail&search=errealismo&view=frontpage
  3. Realismo mágico. Gaztelaniazko edizioa: (Revista de Occidente, 1925)
  4. http://www.babab.com/no29/realismo_magico.php
  5. "El cuento venezolano". Letras y hombres de Venezuela. 3. edizioa: Madril, Editorial Mediterráneo, 1974.
  6. http://magicorealismo.blogspot.com.es/2006/10/obras-ms-destacadas.html
  7. "Intsesua lurrean bezala", Jose Ramon Zabala, 1988, Donostia, Literatur kritika MUNDAIZ.

Bibliografia aldatu

  • VILLANUEVA , D.: Teoria del realismo líterario , Espasa-Calpe, Madril, 1992.

Kanpo estekak aldatu