César Sariak

César Sariak (frantsesez: César du cinéma) Frantziako zinemaren sari nagusiak dira. 1976tik urtero ematen dira, Académie des arts et techniques du cinéma elkartearen eskutik. 2002tik Théâtre du Châtelet Parisko antzokian banatzen dituzte sariak, otsailean.

César Sariak
2014ko ekitaldiaren sarrera
Saritutakoa Frantziako zinemaren sariak
Babeslea Académie des arts et techniques du cinéma
Herrialdea  Frantzia
Lehen sari banaketa 1976
Webgune ofiziala academie-cinema.org

HistoriaAldatu

MarkakAldatu

 
Karin Viard eta Daniel Auteuil aktoreak 2000ko ekitaldian.
  • Le Dernier Métro (1981) eta Cyrano de Bergerac (1991): sari gehien (10) lortu duten filmak.
  • Roman Polanski: zuzendari onenaren sari gehien (5: Tess, Le Pianiste, The Ghost Writer, La Vénus à la fourrure eta J'accuse filmekin) eskuratu duena.
  • Michel Serrault: gizonezko aktore onenaren sari gehien (3: La Cage aux folles, Garde à vue eta Nelly et Monsieur Arnaud filmekin) lortu duena, 8 aldiz izendatuta egon delarik.
  • Isabelle Adjani: emakumezko aktore onenaren sari gehien (5: Possession, L’Été meurtrier, Camille Claudel, La Reine Margot eta La Journée de la jupe filmekin) lortu duena, 8 aldiz izendatua izanik.
  • Georges Delerue eta Alexandre Desplat: musikagile onenaren 3na sari eskuratu dituzte, eta 8na aldiz egon dira izendatuta.

(2014ko ekitaldia arte kontuan hartuta).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu