Perth (Eskozia)
Perth, Eskoziako gaeleraz: Peairt eta eskozieraz: Perth, Eskoziako hiria da. 2012ko erroldaren arabera 47.180 biztanle ditu. Perth eta Kinross konderrian, herrialdeko erdialdean dago, Erdialdeko Eskoziako (Central Scotland) eskualdean kokaturik hain zuzen.
Perth Perth Peairt Perth Peairt | ||
---|---|---|
Eskozia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
Eskoziako kontseilu gunea | Perth eta Kinross | |
Izen ofiziala | Perth Peairt Perth | |
Jatorrizko izena | Perth Peairt Perth | |
Posta kodea | PH1-PH3 eta PH14 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 56°23′45″N 3°26′00″W / 56.3958°N 3.4333°W | |
Demografia | ||
Biztanleria | 47.430 (2016) 3.980 (2001) | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 01738 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
Hiri senidetuak | Aschaffenburg, Bydgoszcz, Haikou, Pskov, Cognac, Perth (en) eta City of Perth (en) | |
perthcity.co.uk |
- Artikulu hau Eskoziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Perth».
Etimologia
aldatuPiktoerazko perth hitzak "basoa" esan nahi du.
Historia
aldatuTay ibaia gurutza zitekeen lautada alubialean kokatu ziren aintzinaroan lehenengo biztanleak. Duela 8.000 urteko mesolito garaiko ehiztari-biltzaileak izan bide ziren. K.a. 4000 urteko harri neolitikoak ere aurkitu izan dira.
Erdigunetik hiru kilometro eskasera dagoen Scone harrian Eskoziako erregeak koroatu ohi ziren Erdi Aroan, honek garrantzitsu bihurtu zuen Perth, Erresumako hiriburu izateraino. XII mendearen hasieran Gilen I.a Eskoziakoak errege burgo estatusa eman zion eta Eskoziako hiri aberatsena bihurtu zen, Frantzia, Herbehereak eta Baltikoko herrialdeekin harreman komertzialak eratu baitzituen.
1559an, John Knoxek protestantismo bultzatzeko bere lanak Perthen hasi zituen. Hurrengo mendeetan Jakobiten matxinadak ere ezagutu zituen, 1689, 1715 eta 1745ean herria okupatu zutelarik.
1760an Pertheko akademia sortu zen eta industrializazioa etorri zen, bereziki lihoa, larrua, zuriketa produktuak eta whiskia esportatzen hasi zen. Garai hartan 15.000 biztanle zituen.
Herri garrantzitusa izanik sarritan eskatu zuen hiri estatusa eta 2012ko martxoaren 14an Eskoziako zazpigarren hiria bihurtu zen.
Kirolak
aldatuSt. Johnstone FC futbol taldeak Eskoziako Kopa irabazi zuen 2014 urtean.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Scone harria
- Scone jauregia
- Balhousie gaztelua
- San Ninian katedrala
- Elcho gaztelua (hiritik 6 km hego-ekialdera)
Iruditegia
aldatu-
San Mateo eliza eta Tay ibaia izozten hasia.
-
San Ninian katedrala.
-
San Juan eliza.
-
Pertheko museoa eta arte galeria.
-
Udaletxea.
-
Epaitegia.
-
North Inch parkea.
Hiritar ezagunak
aldatu- Ewan McGregor (1971-), aktorea.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Hiriko webgune ofiziala