Henry V (1944ko filma)
Henry V (eusk: Henrike V.a) 1944ko Laurence Olivier ingeles zinema zuzendari eta aktorearen drama filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen modura William Shakespeare antzerkigileak idatzitako izen berdineko Henrike V.a antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Laurence Olivier, Renée Asherson, Robert Newton eta Leslie Banks aktoreek antzeztu zuten. Technicolor sistemaz filmatu zen.
Berez, Hamlet (1948) eta Rikardo III.a (1955) filmeekin batera Olivierek Shakespearen antzezlanen zinemarako egokitzapenen trilogia osatzen du.
Argumentua
aldatuEhun Urteko Gerra. Bizimodu libertinoa izan ondoren, Henrike V.ak (1413-1422) Ingalaterrako Erresumako tronua oinordekotzan jaso eta bere erantzukizun eta arduraz jabetzen da. 1415ean 30.000 gizonez osatutako gudarostea bildu eta Frantziako Erresumaren aurkako gerrari berrekiten dio. Urte hartan bertan Azincourteko guduan frantziarrak garaitu eta Normandia eta Paris hiriaz jabetu delarik.
Aktoreak
aldatu- Laurence Olivier: Henrike V.a Ingalaterrakoa
- Robert Newton: Pistol
- Renée Asherson: Catherine
- Felix Aylmer: Canterburyko artzapezpikua
- Leslie Banks: korua
- Leo Genn: kondestablea
- Harcourt Williams: Karlos VI.a Frantziakoa
- Esmond Knight: Fluellen
- John Laurie: Jamy kapitaina
- Niall MacGinnis: MacMorris
- Ralph Truman: Montjoie
- Valentine Dyall: Filipe, Borgoinako dukea
- Freda Jackson: Quickly
Sariak
aldatuIrabazia
aldatu- 1947: Ohorezko Oscar Saria (Laurence Olivier): "Henrike V.a" filmako bere zuzendari, ekoizle eta aktore lan nabarmenarengatik.
Izendapenak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Henrike V.a filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Henrike V.a filmaren hasiera ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)