The Shoes of the Fisherman
The Shoes of the Fisherman (euskaraz Arrantzalearen Oinetakoak) 1968ko Michael Anderson estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Morris West idazlearen izen berdineko eleberrian oinarritua dago. Bertan, Laurence Olivier, Anthony Quinn, John Gielgud eta Oskar Werner aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuSobietar Batasuna, Kiril Lakota (Anthony Quinn) ukraniar apaiza hogei urtez Siberiako kontzetrazio-esparru batean bortxazko lanetan jardun ondoren, iraganean bere zaindaria izan zen Piotr Ilyich Kamenev (Laurence Olivier) presidenteak aske uzten du, eta aholkulari gisa Vatikanora bidalia da. Behin Erroman dagoela, Pio XIII.a (John Gielgud) Aitasantua oso gaixo jarri eta Kiril kardinal izendatuko du. Bitartean, Gerra Hotzaren ondorioz etengabeko krisialdian bizi da.
Aktoreak
aldatu- Anthony Quinn - Kiril Lakota/Kirilo I.a Aitasauntua
- Laurence Olivier - Piotr Ilyich Kamenev
- Oskar Werner - Aita David Telemond
- Vittorio De Sica - Rinaldi kardinala
- Leo McKern - Leone kardinala
- John Gielgud - Pio XIII.a Aitasantua
- Burt Kwouk - Peng
- Arnoldo Foà - Gelasio
- David Janssen - George Faber
- Barbara Jefford - Ruth Faber doktorea