Ireki menu nagusia

Sleuth (1972ko filma)

Sleuth, 1972ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako misteriozko thriller film bat da. Anthony Shaffer antzerkigilearen 1970eko izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Laurence Olivier eta Michael Caine aktoreek antzeztu zuten.

Sleuth (1972ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1972
Jatorrizko izenburua Sleuth
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa neo-noir Itzuli, misteriozko zinema eta film dramatikoa
Iraupena 138 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Sleuth Itzuli
Kokapena
Bilduma New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Grabazio lekua(k) Pinewood Studios Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Joseph L. Mankiewicz
Gidoigilea(k) Anthony Shaffer
Antzezlea(k)
Laurence Olivier
Michael Caine

Ekoizpena
Ekoizlea Morton Gottlieb
Edizioa Richard Marden
Ekoizpen-diseinatzailea Ken Adam Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea John Addison
Argazki-zuzendaria Oswald Morris
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Ingalaterra
Historia
Nominazioak Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
45th Academy Awards

Michael Caine

Zuzendari onenaren Oscar Saria
45th Academy Awards

Joseph L. Mankiewicz

Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
45th Academy Awards

Laurence Olivier

Academy Award for Best Original Dramatic Score
45th Academy Awards

John Addison
Kanpo loturak

Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Michael Caine eta Laurence Olivier), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Joseph L. Mankiewicz) eta Soinu banda onenaren Oscar Saria (John Addison).

Izenburu berdineko berregokitzapena (2007) izan zuen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Andrew Wyke (Laurence Olivier) hilketei buruzko eleberri idazle arrakastatsua da, adimen joko eta asmakizunen zalea, ondorioz bere jauretxea joko eta gailu xelebren bildumaleku bilakatu du.

Arratsalde batez, Andres bere etxera Milo Tindle (Michael Caine) gonbidatuko du, hain zuzen ere, Andrewren emazte Margueriten (Eve Channing) maitalea eta ileapaindegi kate bateko jabea dena. Milok Margueritekin ezkondu nahi du, baina Wyken ez dio emazteari dibortzio ondorengo pentsiorik ordaindu nahi.

Wykek Tindleri haren etxea harribitxi lapurreta bat simulatu dezala proposatuko dio, honela aseguruetxeak ordaindutako indemnizazioaren diruaz, Wykek emazteari ordainduko dio. Tindlek ez du halako gauzarik egin nahi, baina azkenean, Wykek konbentzitzea lortuko du. Orduan arazoak eta ustekabeak sortzen hasi eta dena korapilatzen joango da.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sleuth (1972ko filma)