BBVAren dorrea
- Artikulu hau BBVAren Bilboko dorrea edo etxeorratzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «BBVA eraikina (Bilbo)».
BBVAren Dorrea edo Bizkaia Bankuaren dorrea Bilboko bigarren eraikinik altuena da, Iberdrola dorrearen ondoren.
BBVAren dorrea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.93°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1969 |
Inaugurazioa | 1969ko apirilaren 22a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Jose María Chapa |
Solairuak | 21 |
Kokalekua
aldatuAbando auzoko gune finantzieroan kokatua, On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 1. zenbakian, Plaza Biribila, On Diego Lopez Harokoaren monumentua eta El Corte Inglés Bilbo merkataritza-gunearen alboan.
Historia
aldatu1968. urtean eraiki zen, Banco de Vizcayak zeukan egoitzaren tokian. Guztira 21 solairu eta 88 metroko altuera dauka. Dorrearen eraikuntzan arkitekto talde zabal batek hartu zuen parte, besteak beste, Enrique Casanueva eta Jose María Chapa. Eraikinak udaletxearen C motako babesa dauka eta 3.100 metro koadroko orubean eraiki zen[1], antzina Banco de Vizcayaren egoitza zaharra egon zen toki berean.
Euskal Herriko eraikinik garaiena
aldatuEuskal Herriko eraikinik altuena izan zen, BEC Dorreak 2006. urtean gainditu zuen arte. Horrez gain, Bilboko eraikinik altuena izan zen 1968tik 2009ra. 2009ko irailaren erdialdean, Iberdrola Dorreak gainditu zuen 22 solairu eta 91 metrorekin.
1968an eraikitzen amaitu zenean, Bilboko eraikinik garaiena bihurtu zen, 25 urte lehenago altxatutako Bailengo etxe orratza gainditzean.
Atentatua
aldatu1983ko otsailaren 5ean ETAk lehergailua jarri zuen eraikinaren lehen solairuan. Leherketaren une berean bankuko bi langile hil ziren, Ramon Iturriondo García eta Anibal Izquierdo Emperador. Bi egun beranduago oso larri zauritutako Benito Alonso Gomez ere hil zen.[2]
Dorrea hutsik
aldatu1990eko hamarkadan zehar BBVk zerbitzu eta bulegoak Madrilgo egoitzara bideratu zituen eta pixkanaka dorrea husten hasi ziren. Azkenik 2009ko abenduan, On Diego Lopez Harokoaren 12. zenbakiko egoitzaren eraberritzea amaitzean, dorrean geratzen ziren bulego guztiak, bertara eraman zituzten, behekaldeko sukurtsala barne.
BBVAk dorrea saldu nahi zuela esan zuen 2008an[3], baina higiezinen merkatuaren egoera txarrak berandutu egin du bankuaren behin betiko erabakia. 2010. urtearen amaieran dorrearen prezioa 125 milioi eurokoa zela jakin zen[4].
Amianto kutsadura
aldatu1960ko hamarkadaren amaieran eraikinaren egitura estaltzeko erabilitako amiantoak dorrea bertan behera uztera behartu zituen bankuko arduradunak, Bilboko Bide Nagusiko 12. zenbakiko eraikinera bulegoak eta egoitza nagusia mugituz. Amiantoarekin harremanetan egondako elektrikari eta mantenimendu langileek minbizia eta osasun arazoak izan dituzte, baina bankuko arduradunek ez zituzten langileak 2000. urtera arte amiantoaren arriskuez ohartu. 2010eko urriaren 25ean dorrean eletrikari lanetan ibilitako Cosme Real Merino langilea minbiziaz hil zela eman zen jakitera[6].
Argazkiak
aldatu-
Dorrearen gaueko ikuspegia.
-
Eraikina Buenos Aires kaletik ikusia.
-
Etxe orratza Abandoko geltokitik ikusia.
-
Dorrea Plaza Biribiletik ikusia.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ http://www.emporis.com/application/?nav=building&lng=3&id=112097
- ↑ https://web.archive.org/web/20160305064629/http://es.netlog.com/aranchad/blog/blogid=2539829
- ↑ http://www.elcorreo.com/vizcaya/20080424/economia/bbva-dejara-emblematica-torre-20080424.html El BBVA dejará su emblemática torre en Bilbao por otro edificio de Gran Vía. El Correo Español egunkariko albistea.
- ↑ http://cybereuskadi.com/la-torre-del-bbva-se-vende-por-125-millones-de-euros Cybereuskadi.com blogeko artikulua.
- ↑ https://web.archive.org/web/20110218065101/http://www.deia.com/2011/02/15/bizkaia/bilbao/un-rascacielos-de-dificil-venta Un rascacielos de difícil venta Deia egunkariko albistea.
- ↑ https://web.archive.org/web/20101029120619/http://www.gara.net/paperezkoa/20101026/228536/es/LAB-denuncia-muerte-ex-trabajador--BBVA-cancer-derivado-amianto/ Gara egunkariko albistea.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Ingelesez) BBVAren dorrearen argazki gehiago
- Dorrea eraiki aurreko Plaza Biribilak zeukan itxura erakusten duen argazkia.
Aurrekoa ?? |
Euskal Herriko eraikinik garaiena 1968-2006 |
Ondorengoa BEC Dorrea |
Aurrekoa ?? |
Bilboko eraikinik garaiena 1968-2010 |
Ondorengoa Iberdrola dorrea |
Aurrekoa ?? |
Euskal Herriko bulego eraikinik garaiena 1968-2006 |
Ondorengoa BEC dorrea |