Tibeteko eskualde autonomoa

Tibet (lurralde autonomoa)» orritik birbideratua)

Tibeteko Eskualde Autonomoa[1] (Tibeteraz: ; txinera sinplifikatuz: 西藏; pinyinez: Xīzàng Zìzhìqū), Txinako Herri Errepublikako lurralde autonomo baten izena da.

Tibet (西藏自治区)
Xīzàng Zìzhìqū
 Txinako Herri Errepublika
Ereserkia
Tibetan National Anthem (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala西藏自治区
བོད་རང་སྐྱོང་ལྗོངས།
ISO 3166-2CN-XZ
HiriburuaLhasa
GobernuburuaChe Dalha (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak31°42′20″N 86°56′25″E / 31.70556°N 86.94028°E / 31.70556; 86.94028
Azalera1,228,400 km²
MugakideakSichuan, Yunnan, Xinjiang, Qinghai, Nepal, Himachal Pradesh, Uttarakhand, Sikkim, Bhutan, Arunachal Pradesh eta Katxin
Punturik altuenaEverest
Demografia
Biztanleria3.648.100 (2020)
468.100 (2014)
Dentsitatea2,2 bizt/km²
Informazio gehigarria
ZuzendariaQiangba Puncog
EtniakTibetar %92
Han %6,1
Hui %0,3
Ordu eremuaUTC+08:00
www.xizang.gov.cn

1.228.400 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 2.840.000 biztanle bizi ziren bertan. Horietako soilik 1.700.000 mintzatzen dira tibeteraz. Dentsitate txikiena duen Txinako lurraldea da, bi biztanle kilometro koadroko bakarrik.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Tibeteko lurralde autonomoa, Txina mendebaldeko probintzia da, Xinjiang probintziaren atzetik, Txinako bigarren handiena. Lurraldearen mugakideak honakoak dira: Xinjiang lurralde autonomoa ipar-mendebaldean, Qinghai probintzia ipar-ekialdean, Sichuan probintzia ekialdean, Yunnan probintzia hego-ekialdean, eta Nepal eta India hegoaldean.

Lurralde autonomoaren hiriburu eta hirirk handiena Lhasa da, 250.000 biztanle inguru zituen 2004ko erroldaren arabera.

Banaketa administratiboa aldatu

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Tibeteraz Transkripzioa Mota
 
1 Ngari 阿里地区 Ālǐ Dìqū མངའ་རིས་ས་ཁུལ་ Mnga'-ris Sa-khul Prefektura
2 Nagqu 那曲地区 Nàqū Dìqū ནག་ཆུ་ས་ཁུལ་ Nag-chu Sa-khul Prefektura
3 Qamdo 昌都地区 Chāngdū Dìqū ཆབ་མདོ་ས་ཁུལ་ Chab-mdo Sa-khul Prefektura
4 Xigazê 日喀则地区 Rìkāzé Dìqū གཞིས་ཀ་རྩེ་ས་ཁུལ་ Gzhis-ka-rtse Sa-khul Prefektura
5 Lhasa 拉萨市 Lāsà Shì ལྷ་ས་གྲོང་ཁྱེར་ Lha-sa Grong-khyer Prefektura mailako hiria
6 Shannan 山南地区 Shānnán Dìqū ལྷོ་ཁ་ས་ཁུལ་ Lho-kha Sa-khul Prefektura
7 Nyingchi 林芝地区 Línzhī Dìqū ཉིང་ཁྲི་ས་ཁུལ་ Nying-khri Sa-khul Prefektura

Politika aldatu

Tibeteko lurralde automoaren zuzendaria Qiangba Puncog da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Qingli da.

Garraioa aldatu

Qingzang trenbidea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Qingzang trenbidea»

Qingzang trenbidea, Qinghai probintziako Xining hiria eta Tibeteko Lhasa hiriak batzen dituen trenbidea da. Xining eta Golmud arteko lehen fasea (815 kilometro luze) 1984. urtean zabaldu zen. Proiektuaren faserik luzeena eta zailena dena den, ez zen urte batzuk beranduagora arte hasi, eta Golmud eta Lhasa arteko 1.142 kilometroko trenbidea 2006ko uztailaren 1ean zabaldu zuen Txinako Herri Errepublikako Hu Jintao presidenteak.

Aireportuak aldatu

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
TIBET
Lhasa ZULS LXA Lhasa Gonggar Aireportua
Chamdo ZUBD BPX Qamdo Bangda Aireportua
Nyingchi LZY Nyingchi Aireportua
Shiquanhe, Ngari Ngari Aireportua
Tawa TWY Tawa Aireportua

Ikus, gainera aldatu

  • Tibet lurralde historikoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tibeteko eskualde autonomoa