Lankide:Oierzeo/Proba orria
Emakumea eta osasuna
aldatuEmakumeen osasuna gizonen osasunetik hainbat eratan bereizten da. Emakumeen osasuna herritarren osasunaren adibide bat da, izan ere, Munduko Osasun Erakundeak honela definitzen du osasuna: "erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala, eta ez bakarrik gaixotasunik edo gaixotasunik eza". Desberdintasun horiek are gehiago handitzen dira garapen-bidean dauden herrialdeetan, emakumeak beren osasunari eta esperientziei erreparatuta, pobreagoak baitira. Askotan, emakumearen ugalketa-osasun gisa tratatu arren, talde askok emakumeen osasun orokorraren definizio zabalago baten alde egiten dute, "Emakumearen osasuna" gisa adierazita.
Heriotza tasa ohikoenak, hala nola, gaixotasun kardiobaskularrak, minbiziak eta biriketako gaixotasunak, emakume eta gizonen artean antzekoak diren arren, bestelako kasuak pairatzen dituzte emakumeek. Biriketako minbiziak beste minbizi-mota guztiak gainditu ditu, minbiziak emakumeei eragiten dien heriotza-eragile nagusia da bularreko, kolon-ondesteko, obulutegiko, uteroko eta zerbikaletako minbizien aurretik. Erretzea da biriketako minbiziaren eragile nagusia, eta emakume ez-erretzaileen artean, berriz, minbizia garatzeko arriskua hiru aldiz handiagoa da erretzaile ez diren gizonen artean baino.
Faktore sozialak eta kulturalak
aldatuEmakumeen osasuna biologiaren eraginpean egoteaz gain, gizarte-baldintzek ere eragiten diote, hala nola, pobreziak, enpleguak eta familia-ardurek. [1][2]
Tradizionalki emakumeak egoera ekonomiko eta sozialaren ikuspuntutik gutxietsiak izan dira, eta horrek, era berean, murriztu egin ditu haien bizitzaren beharretarako sarbidea, osasun arreta barne. Osasunean dagoen genero-arrakala are larriagoa da garapen-bidean dauden herrialdeetan, bertan emakumeak egoera desabantailatsuagoan baitaude.[3] Genero-ezberdintasunaz gain, badira oraindik ere emakumeei bakarrik lotutako gaixotasun espezifikoak, erronka zehatzak sortzen dituztenak prebentzioan eta osasun zaintzan.
Jokabide-desberdintasunek ere eragina dute. Izan ere, emakumeek arriskuak hartzeko joera txikiagoa dute. Tabakoa, alkohola eta droga gutxiago kontsumitzen denez, praktika horiekin lotutako gaixotasunen heriotza-arriskua murrizten da, besteak beste, biriketako minbizia, tuberkulosia eta zirrosia. Bestalde, auto-istripuak emakumeentzako arrisku-faktore apalagoak dira. Horrez gain , alde okupazionala dela eta emakumeek industria-lesio gutxiago pairatzen dituzte, nahiz eta hori, agian,aldatu daitekeen, gerran zauritzeko edo hiltzeko arriskua bezala. Azkenik, suizidio-tasak ere txikiagoak dira emakumeetan.[4]
Faktore biologikoak
aldatuEmakumeen osasunean bereziki eragina duten faktoreak, gizonekin alderatuta, agerikoak dira ugalketarekin zerikusia dutenean. Uste da emakumeen XX. sexu-kromosomek, hormona-giroak, sexuari dagozkion bizimodu espezifikoek, metabolismoa, immunitate-sistemaren funtzioak eta ingurumen-faktoreekiko sentikortasunak osasun-desberdintasun sexualak eragiten dituztela fisiologian, pertzepzioan eta kognizioan. Emakumeek botiken aurreko erantzun eta diagnostiko-parametro atalas ezberdinak izan ditzakete[5]. Hau guztiagatik, sexu batetik bestera biomarkatzaileetatik eratorritako informazioa estrapolatzea kontu handiz egin behar dela erakusten du.[6]
Ugalketa- eta sexu-osasunak
aldatuUgalketa eta sexu osasunak gaixotasun ugari barnebiltzen ditu, besteak beste, ugalketa, haurdunaldi, erditze eta zaintzearekin (jaio aurretikoa zein ondorengoa) lotutako sistema eta egiturei dagozkienak.
Amatasun osasuna
aldatuHaurdunaldiak arrisku handiak dakartza osasunerako, baita herrialde garatuetan ere, nahiz eta zientzian eta jarduera obstetrikoan aurrerapenak izan[7]. Amen heriotza-tasa arazo garrantzitsua da oraindik, eta osasun-sistemen kalitatearen adierazletzat hartzen da[8]. Haurdunaldiak aldaketa garrantzitsuak eragiten ditu emakume baten bizitzan, fisikoki, emozionalki, sozialki eta ekonomikoki, eta arriskuan jartzen du helduarorako trantsizioa.
Haurdunaldiaren konplikazioak
aldatuHaurdunaldian eta erditzean gertatzen diren heriotzaz gain, hilgarriak ez diren gaixotasun asko daude , esaterako fistula obstetrikoak, haurdunaldi ektopikoa, erditze aurreratua, haurdunaldiko diabetesa, hiperemesi grabidikoa, hipertentsio-egoerak…[9] Mundu osoan, haurdunaldiko konplikazioek nabarmen gainditzen dituzte ama-heriotzak: 9,5 milioi gaixotasun-kasu zenbatetsi dira, haurdunaldiarekin zerikusia dutenak, eta 1,4 milioi heriotzatik hurbil egonda. Bestalde, haurdunaldiaren konplikazioak fisikoak, mentalak, ekonomikoak eta sozialak izan daitezke. Kalkuluen arabera, 10-20 milioi emakumek ezgaitasun fisikoa edo mentala garatuko dute urtero, haurdunaldiko konplikazioen edo arreta desegokiaren ondorioz[10].
Ez-ugalketa osasuna
aldatuGaixotasun berdinek efektu desberdinak dituzte emakume eta gizonen artean, bereziki gaixotasun kardiobaskularretan, minbizian, depresioan eta dementzian. Emakumeek ere gizonezkoek baino joera handiagoa dute gernubideetako infekzioak izateko.[11]
Mundu osoko emakumeen artean, gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotza-eragile nagusia (%35). [12]Hala ere, emakumeek adin helduagoan pairatzen dute. Oro har, emakumezkoetan bizitza osoan istripu zerebrobaskularra izateko arriskua gizonezkoena baino handiagoa da. [13]Eta azkenik, diabetikoen eta erretzaileen artean gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskua handiagoa da emakumeen kasuan gizonezkoen kasuan baino. Gaixotasun kardiobaskularraren alderdi asko aldatu egiten dira emakumeen eta gizonen artean, arrisku-faktoreak, prebalentzia, fisiologia, sintomak, ebakuntzari emandako erantzuna eta emaitza barne.
Emakumeek eta gizonek, gutxi gorabehera, minbizia izateko arrisku bera dute, heriotza guztien laurdena inguru, eta bigarren heriotza-kausa nagusia da. Hala ere, zenbait minbiziren eragin erlatiboa aldatu egiten da emakumeen eta gizonen artean. Hiru minbizi-mota ohikoenak bularreko, biriketako eta kolon-ondesteko minbiziak izan dira 2020rarte , baina gaur egun biriketako minbiziagatik emakume gahiago hiltzen dira bularreko, obulutegiko eta umetokiko minbiziak batera zenbatuta baino.[14]
Bularreko minbizia da emakumeen artean ohikoena. Mundu mailan, minbizi guztien % 25 da. Emakumeen hamar gaixotasun kroniko arruntenetako bat ere bada, eta bizi-kalitatearen galeraren erantzule nagusienetakoa.[15]
Mundu mailan, umetoki-lepoko minbizia da emakumeen artean laugarren minbizi arruntena.[16] Bereziki ohikoa da maila sozioekonomiko apalagoa duten emakumeetan, diru-sarrera txiki eta ertainetan bizi baitira eta osasun-arreta gutxiago jasotzen baitute. Ondorengo faktoreek areagotzen dute umetoki-lepoko minbizia izateko aukera: Haurren ezkontza behartuak, iraganeko haurdunaldiak, poligamiak eta STGkiko exposizioak.
Helburuak eta erronkak
aldatuEmakumeen osasuna hobetzeko, ikerketak lehentasuna du. Ikertzeko beharra duten gaixotasunen artean ondorengoak bereizten ditugu: emakumeetan berezkoak diren gaixotasunak, emakumeengan larriagoak direnak eta emakumeen eta gizonen arteko arrisku-faktoreen arabera desberdinak direnak. Ikerketa-azterketetako genero-oreka behar bezala orekatuta egon behar da, generoaren eta beste faktore batzuen arteko elkarreragintzak detektatzeko analisia egin ahal izateko.
Gronowskik eta Schindlerrek [3]iradokitzen dute zientzia-aldizkariek baldintza bihurtzen dutela genero-dokumentazioa animaliekin egindako azterketen emaitzen berri emateko, finantzaketa-agentziek justifikatu egin behar dituztela ikertzaileek diru-laguntzen proposamenetan genero-desberdintasunak, eta lehentasuna eman behar zaiela integratzaileak diren proiektuei. Halaber, iradoki dute emakumeak ikerketa klinikoan izena ematera bultzatzea osasun erakundeen eginkizuna izan behar dela.
Hala ere, aurrera egin da 1991-an sortutako Women’s Health Initiative (WHI) bezalako eskala handiko azterketekin, bertan emakumeen osasuna ikertzen zuten hainbat saiakera kliniko abiatu ziren AEBetako Osasun Institutu Nazionalak bultzatuta. Gainera, 2006an Emakumeen Osasuna Ikertzeko Elkarteak sexu-desberdintasunak aztertzeko Erakundea eta Sexu-desberdintasunen Biologia aldizkaria sortu zituen, sexu-desberdintasunen azterketan sakontzeko.
Horrez gain, ikerketaren aurkikuntzek denbora bat har dezakete praktika klinikoan sistematikoki ezarri aurretik. Medikuntza klinikoak beharrezkoa du gaixotasunek emakumeei eta gizonei eragiten dieten moduei buruzko informazioa gehitzea.
Laborategiko balio "normal" asko ez dira behar bezala ezarri emakumeentzat, eta antzera gertatzen da hazi eta garatzeko irizpide “normalekin”. Era berean, gai aktiboen dosifikazioak kontuan hartu behar ditu gai aktiboen metabolismoan dauden genero-desberdintasunak.
Mundu mailan, emakumeek osasun-arreta jasotzeko aukera erronka handia da oraindik, bai garapen-bidean dauden herrialdeetan bai herrialde garatuetan. Estatu Batuetan, Laguntza Mediko Eskuragarriaren Legea indarrean sartu aurretik, ugaltzeko adinean zeuden emakumeen % 25ek ez zuten aseguru medikorik [17]. Aseguru egokirik ezean, litekeena da emakumeek beren burua zaintzeko neurri garrantzitsuak saihestea, hala nola ohiko azterketa fisikoa, detekzio- eta prebentzio-probak eta jaio aurreko arreta. Egoera larriagotu egiten da pobreziaren mugaren azpitik bizi diren emakumeen kasuan, horiek haurdunaldi planifikatu gabeak, planifikatu gabeko erditzeak eta hautapenezko abortuak izateko arrisku handiagoa dutelako. Talde horretako finantza-kargari gehituta, honako faktore hauek daude osasun-arreta jasotzeko oztopoak sortzen dituztenak: hezkuntza maila txikia, garraio-falta, lan-ordutegi zorrotzak eta haurren zaintza lortzeko zailtasuna,. Arazo horiek askoz okerragoak dira garapen-bidean dauden herrialdeetan. Herrialde horietako erditzeen % 50ek baino gutxiagok jasotzen dute laguntza medikoa (adibidez, emaginak, erizainak, medikuak), amen heriotza-tasa handitzen, bizirik jaiotako 1:1.000 arte. Hori gertatzen da nahiz eta MOEn irizpideek gutxienez lau aurre erditze bisita ezarri. Laguntza medikoaren hornitzaile, instalazio eta baliabiderik (formularioak, esaterako) ezak emakumeen mortalitate-maila altuan eragiten du, saihestu daitezkeen kausen ondorioz.
Erronka horiek Emakumearen Osasuna Ikertzeko Bulegoaren (AEB) helburuetan sartzen dira, baita emakumeei biomedikuntzako karreretarako sarbidea errazteko helburuan ere. AEBren iritziz, emakumearen osasunaren arloko ikerketan aurrera egiteko modurik onenetako bat da osasunaren eta osasunaren arloko ikerketan parte hartzen duten emakumeen proportzioa handitzea, eta gobernuan, goi-mailako ikastetetan eta sektore pribatuan lidergoa hartzea [18]. Helburu horrek onartzen du emakumeek kristalezko sabaia dutela zientzia-karreretan eta beken finantzaziotik soldatak eta laborategi-espazioa lortzeko baliabideetan. Estatu Batuetako National Science Foundation-ek dioenez, emakumeek zientzietan eta ingeniaritzan esleitzen diren doktoregoen erdiak baino ez dituzte lortzen, zientzietako lanaldi osoko irakasleen postuen % 21 eta ingeniaritza-irakasleen % 5 baino ez dute betetzen, eta gizonezko lankideek egiten duten ordainsariaren % 82 baino ez dute irabazten [19]. Euskal Herrian berriz, EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) ikerketa batek dioenez, unibertsitateko zientzia arloko doktoretzen % 48,72 emakumeei ebazten zaie.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Marshall, Nancy. (2013). Employment and women's health. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ (Ingelesez) Marshall, Nancy L.; Tracy, Allison J.. (2009-10). «After the Baby: Work‐Family Conflict and Working Mothers' Psychological Health» Family Relations 58 (4): 380–391. doi: . ISSN 0197-6664. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ a b (Ingelesez) Gronowski, Ann M.; Schindler, Emily I.. (2014-08). «Women's Health» Scandinavian Journal of Clinical and Laboratory Investigation 74 (sup244): 2–7. doi: . ISSN 0036-5513. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Centers for Disease Control. .
- ↑ Institute of Medicine (US) Committee on Understanding the Biology of Sex and Gender Differences. (2001). Wizemann, Theresa M. ed. Exploring the Biological Contributions to Human Health: Does Sex Matter?. National Academies Press (US) ISBN 978-0-309-07281-6. PMID 25057540. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Gronowski, Ann M.; Schindler, Emily I.. (2014). «Women's health» Scandinavian Journal of Clinical and Laboratory Investigation. Supplementum 244: 2–7. doi: . ISSN 2166-1030. PMID 25083885. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ «CDC» Encyclopedia of Parasitology (Springer Berlin Heidelberg): 423–423. 2016 (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ «2010 Editorial Advisory Board» The Joint Commission Journal on Quality and Patient Safety 36 (11): 482. 2010-11 doi: . ISSN 1553-7250. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Jaswal, Nishi. (2016). «Infectious Complication» A Practical Guide to Third Trimester of Pregnancy and Puerperium (Jaypee Brothers Medical Publishers (P) Ltd.): 612–612. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Filippi-Deswelle, Catherine. (2006-06-08). «Parcours et interlexis (la relation de concession)» Corela (HS-4) doi: . ISSN 1638-573X. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Woods, Nancy Fugate; Johnson-Mallard, Versie; Taylor, Diana. (2016-12). «Who Cares for Midlife Women?» Journal of Women's Health 25 (12): 1195–1197. doi: . ISSN 1540-9996. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Vogel, Birgit; Acevedo, Monica; Appelman, Yolande; Bairey Merz, C. Noel; Chieffo, Alaide; Figtree, Gemma A.; Guerrero, Mayra; Kunadian, Vijay et al.. (2021-06-19). «The Lancet women and cardiovascular disease Commission: reducing the global burden by 2030» Lancet (London, England) 397 (10292): 2385–2438. doi: . ISSN 1474-547X. PMID 34010613. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Gronowski, Ann M.; Schindler, Emily I.. (2014). «Women's health» Scandinavian Journal of Clinical and Laboratory Investigation. Supplementum 244: 2–7. doi: . ISSN 2166-1030. PMID 25083885. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Cooper, Katy; Campbell, Fiona; Harnan, Sue; Sutton, Anthea. (2023-10). «Association between stress, depression or anxiety and cancer: Rapid review of reviews» Comprehensive Psychoneuroendocrinology: 100215. doi: . ISSN 2666-4976. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Cooper, Katy; Campbell, Fiona; Harnan, Sue; Sutton, Anthea. (2023-10). «Association between stress, depression or anxiety and cancer: Rapid review of reviews» Comprehensive Psychoneuroendocrinology: 100215. doi: . ISSN 2666-4976. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Cooper, Katy; Campbell, Fiona; Harnan, Sue; Sutton, Anthea. (2023-10). «Association between stress, depression or anxiety and cancer: Rapid review of reviews» Comprehensive Psychoneuroendocrinology: 100215. doi: . ISSN 2666-4976. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Kozhimannil, Katy Backes; Abraham, Jean M.; Virnig, Beth A.. (2012-03). «National Trends in Health Insurance Coverage of Pregnant and Reproductive-Age Women, 2000 to 2009» Women's Health Issues 22 (2): e135–e141. doi: . ISSN 1049-3867. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ (Ingelesez) Pinn, V. W.. (1994-09). «The role of the NIH's Office of Research on Women's Health» Academic Medicine 69 (9): 698. doi: . ISSN 1040-2446. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ (Ingelesez) Shen, Helen. (2013-03-07). «Inequality quantified: Mind the gender gap» Nature News 495 (7439): 22. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).