Zirrosi

gibeleko gaixotasuna

Zirrosia gibelaren fibrosia eta gutxiegitasuna dakarren gaixotasun kronikoa da. Haren garapena poliki joaten da hainbat hilabete edota urtetan zehar, fase goiztiarretan sintomarik ager ez daitekeen arren. Zirrosi terminoa grekozko “kirrhós” hitzetik dator, zeinak “egora horixka” esan nahi duen, gibel gaixoak izan ohi duen kolore horixka-laranxkari erreferentzia eginez. René Laennec mediku frantsesa izan zen izen hori ezarri ziona (1819an, estetoskopioa deskribatu zuen lan berean).[1]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zirrosi
Gibel osasuntsuaren eta zirrosidunaren alderaketa
Deskribapena
Motagibel-gaixotasuna, cirrosis (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
hepatology (en) Itzuli
Arrazoia(k)alkoholismo, hepatitis, Indian childhood cirrhosis (en) Itzuli, Hepatitis autoimmune, primary sclerosing cholangitis (en) Itzuli, HFE hereditary haemochromatosis (en) Itzuli
Wilsonen eritasuna
Sortzen dugibeleko minbizia
gibeleko gutxiegitasuna
Azterketa medikoagibeleko biopsia, odol-analisi, ekografia
ordenagailu bidezko tomografia axiala
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakbumetanida, furosemida, azido etakriniko, torasemida, sodio etakrinatoa, rifaximin (en) Itzuli, ledipasvir/sofosbuvir (en) Itzuli, obeticholic acid (en) Itzuli, sofosbuvir (en) Itzuli, peginterferon alfa-2b (en) Itzuli, boceprevir (en) Itzuli, tolvaptan (en) Itzuli, daclatasvir (en) Itzuli, ribavirin (en) Itzuli, adefovir (en) Itzuli, peginterferon alfa-2a (en) Itzuli, simeprevir (en) Itzuli eta entecavir hydrate (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK74.60
GNS-9-MK571.5
GNS-9571
DiseasesDB2729
MedlinePlus000255
eMedicine000255
MeSHD008103
Disease Ontology IDDOID:5082

Gizabanakoaren osasunarekiko gibel zirrosiak izan ditzakeen ondorioak gibelak alterazio histologikoez gain manten dezakeen funtzionaltasunaren menpekoak dira batez ere.

Sintomatologia

aldatu

Gaixotasunaren garapena aurrera doan heinean, gibeleko ehun osasuntsua orbain ehunarekin ordezkatuz doa, kalteak areagotuz. Modu horretan, eriak hurrengo sintomak gara ditzake: nekea, ahultasuna, azkura, hantura beheko gorputz adarretan (belaunetik behera), ikterizia, ubeldurak pairatzeko erraztasuna, abdomenean jariakinak metatzeko joera edota armiarma baskularrak. Abdomeneko jariakin horiek bat-batean infektatzea, gibeleko entzefalopatia, hestegorriko edo sabeleko zainen dilatazioaren ondoriozko odol-galerak eta gibeleko minbizia, besteak beste, zirrosiari loturiko konplikazioak dira[2].

Etiologia

aldatu

Gibeleko zirrosiak hainbat kausa posible ditu; batzuetan, pertsona bakarrean haietako hainbat aldi berean agertzea posible da. Mundu mailan, zirrosi kasuen % 57 hepatitis B (% 30) edo hepatitis C- arekin (% 27) lotuta dago. Alkoholaren kontsumoa beste kausa nagusi bat da, kasuen % 20 inguru.

  • Alkoholismoa. Zirrosi mota hau denbora luzean zehar alkohola gehiegikeriaz edaten duten gizabanakoen % 10-20k garatzen du. Alkoholetik azetaldehidoa sortzen da, erreaktiboa dena, eta honen eraginez, proteinen, gantzen eta karbohidratoen ohiko metabolismoa oztopatzen da, gibela kaltetuz[3]. Azetaldehidoaren agerpenak beste hainbat produktu erreaktiboren metaketa ere sustatzen du.
  • Sortzetiko gibeleko gaixotasun metabolikoak: hemokromatosia (gibeleko burdin gainkarga, oso ohikoa), Alfa-1-antitripsinaren gabezia (oso ezohikoa) eta Wilsonen gaixotasuna (gibeleko kupre gainkarga, oso ezohikoa); edota hartutako gaixotasun metabolikoak, hala nola, diabetesari loturiko esteatohepatitis ez alkoholikoa edo dislipidemia.
  • B Hepatitis kronikoa. B hepatitisaren birusak edo B eta D hepatitis birusen infekzio mixto kronikoaren ondorioz sor daiteke. Hainbat hamarkadatan zehar luzatuz gero, hantura eta kalte honek zirrosia eragin dezakete. D hepatitisa, B hepatitisaren presentziaren menpekoa da, eta zirrosia azkartzen du koinfekzio bidez.
  • C Hepatitis kronikoa. Hepatitits C-aren birusak gibelaren hantura eta organoaren kaltea (aldakorra) eragiten du. Hainbat hamarkadatan zehar luzatuz gero, hantura eta kalte honek zirrosia eragin dezakete. Hepatitis C kronikoa duten gaixoen artean % 20-30ek zirrosia garatuko du[3]. Hepatitis C-ak eta alkoholismoak eragindako zirrosiak dira gibel transplante baterako arrazoirik ohikoenak.
  • Hepatitis autoimmunea. Farmakoen edota beste kimiko hepatotoxiko batzuen eraginez sortutako gibel-toxikotasuna. Badaude haur eta nerabeetan zirrosi goiztiarra sorrarazten duten beste hainbat arrazoi arraroago ere.
  • Fibrosi kistikoa. Gorputz osoa kaltetu dezakeen gaixotasun hereditarioa da, ezintasun progresiboa eta heriotz goiztiarra eragiten duena.
  • Haurtzaroko zirrosi Indiarra: Jaioberrietan ematen den kolestasia (behazun bideen erabateko edo neurri bateko oztopoaren eraginez duodenora iristen den behazun fluxuaren gutxitzea), gibelean kuprea metatzearen ondorioz adierazgarria.
  • Galaktosemia: Gutxiegitasun entzimatiko baten ondoriozko gaixotasun hereditarioa da. Galaktosa monosakaridoa erabiltzeko ezintasuna erakusten dute eritasun hau pairatzen duten gizabanakoek, eta azukre bakun horren metaketa gertatzen da organismoan. Horren ondorioz, kalteak ematen dira gibelean eta nerbio sistema zentralean.
  • Jatorri inmunilogikodun behazun-zirrosi primarioa.
  • Kolangitis esklerosatzaile primarioa

Diagnostikoa

aldatu

Zirrosiaren diagnostikoa burutzeko modurik ohikoena gibel biopsia egitea da. Hala ere, biopsia ez da beharrezkoa laborategiko emaitzek, edota emaitz kliniko edo radiologikoek zirrosia adierazten badute. Honez gain, gibel biopsiak baditu konplikazio txiki baina esanguratsuak ere, teknika nahiko inbaditzailea baita,  eta zirrosiak berak predisposizio bat ezartzen du gibel biopsien konplikazioekiko.

 
Zirrosi laginaren mikrografia (tindaketa trikromikoa).

Prebentzioa

aldatu

Zirrosiaren prebentziorako estrategiarik funtsezkoena gizarte-mailan alkohol kontsumoa murrizteko joera sustatzea da (prezioa igoz, osasun-kanpaina publikoen bidez, etab.). Hala ere, badaude eritasun hau prebenitzeko beste hainbat modu ere: hepatitis biralaren transmisioa ekiditeko kanpainak egitea, esaterako.

Oraindik gutxi ezagutzen da zirrosiaren garapenaren eta honek suposatzen dituen arriskuen inguruan. Ikerketek diotenez, kafearen kontsumoak zirrosiaren aurkako babesa eskeini ahalko luke, baina ez dago ziurtatuta.

Konplikazioak

aldatu
 
Zirrosiak eragindako hepatokartzinoma

Tratamendua

aldatu

Zirrosiak izatez tratamendu mediko espezifikorik ez duenez, itzulezina dela esan genezake. Hala ere, hau eratzen duten gaixotasunak tratatu daitezke, edota zirrosiak berak eragindako goian aipatutako konplikazioetan jardun, zeintzuk mediku batek bideratuak izan behar diren beti. Tratamendu etiologikoaren barruan alkoholaren kontsumoa kontrolatzea edo kentzea egongo lirateke.

Hori baliagarri ez balitz, zirrosiaren behin betiko tratamendua gibel transplantea izango litzateke. Bi urte baino gutxiago biziraungo dutela diagnostikatu zaien gizabanakoetan soilik burutzen da. Elikadura egokiaren edota sendagai/farmakoen terapiaren bidez zirrosiak kaltetutako errendimendu mentala hobe daiteke. Elikagaietatik eskuratutako proteinen maila gutxitzeak digestio hodian toxina gutxiago metatzen laguntzen du, eta laxante batzuk (hala nola, laktulosak) lagungarriak dira toxinen xurgapenerako (hesteetan haien eliminazioa areagotzeko).

Tratamendu sintomatiko gisa diuretikoak dira aproposak.

Irudi gehigarriak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. «Zirrosi. ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
  2. (Ingelesez) «Cirrhosis | NIDDK» National Institute of Diabetes and Digestive and Kidney Diseases (Noiz kontsultatua: 2017-03-07).
  3. a b Harrison's online. McGraw-Hill ISBN 9780071748896..