Alderdi Integrista —jatorrizko izena, gaztelaniaz: Partido Integrista— edo Alderdi Katoliko NazionalaPartido Católico NacionalEspainiako estatuan 1888. urtean karlismotik bereizi zen politika mugimendu eskuindarra izan zen.

Alderdi Integrista
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiatraditionalist conservatism (en) Itzuli
Historia
Sorrera1888
Sortzailea
Desagerpena1932

Historia

aldatu

Ramón Nocedal politikaria izan zuen buru estatu mailan eta garrantzia izan zuen Hego Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. Bereizketa hartan arazo pertsonalek zer esan handia izan zuten arren, ideologia eta politika mailako faktore batzuek ere izan zuten bere eragina, integristek ez baitzituzten inola ere onartu karlisten arteko zenbait buruzagik liberalen aldera abiarazi nahi izan zituzten harremanak.

Oro har, integrismoak ez zuen sekula karlistek herri mailan lortu zuten oihartzun handia izan, baina berebiziko eragina izan zuen eliz jendeen artean, Felix Sardà i Salvany kataluniar elizgizonak argitara eman zituen idazki sukarren ildoan (apaiz horrek 1884. urtean gaztelaniaz idatzi zuen Liberalkeria bekatua da liburuaren zenbait bertsio egin zen ondoko urteetan euskaraz), eta, Dios y Patria (Jaungoikoa eta Aberria) goiburuarekin, garaipen handiak erdietsi zituen hauteskundeetan, nekazari giroko eremu guztiz katolikoetan bereziki.

1897. urtean bitan banatu ziren Gipuzkoako integristak, Ignacio de Lardizabal eta Aniceto Rezola buruzagiek Sabino Aranaren integrismo abertzalerantz jo zutenean. Espainolismo gartsuan iraun zuen Juan de Olazabal y Ramery, 1909an Espainiako estatuko integristen buruzagi nagusi bihurtu zen politikari irundarrak.

Integrismoak berebiziko eragina izan zuen Gipuzkoako nekazari eremuetan eta gainerako eskuin taldeetan, Sabino Aranaren ondoko mugimendu nazionalista barne. Parte hartu zuen hego Euskal Herriko autonomia estatuturako proiektuetan eta eliza katolikoarekin lotura zuzena defenditu zuen gizarteko maila eta erabaki guztietan.

1931. urtean berriro batu ziren karlismotik bereizitako adar guztiak (integristak, tradizionalistak eta jaimistak) eta Comunión Tradicionalista taldea osatu zuten. Erakunde berri honen espainolismoak eta erlijio integrismoak eragotzi zuen neurri handi batean Hego Euskal Herriko lurralde guztiak bateratuko zituen autonomia estatutuaren onarpena (1932).

Ipar Euskal Herrian ere, ideologia gisa indar handia izan zuen integrismoak, euskaldunen artean bereziki. Michel Elissambururen idazki politikoetan ikus daiteke joera horren eragina, baita Jean Hiriart-Urrutik eta bestek Eskualduna astekarian idatzitako artikuluetan ere.

Espainiako estatuko eskuineko alderdiak bateratu zirenean (Confederación Española de Derechas Autónomas, 1933), erabat desagertu zen integrismoa politika joera gisa, baina indartsu iraun zuten ideologia integristaren irizpide nagusiek.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu