Maria Luisa Galardi

Maria Luisa Galardi Ibarretxe (Arralde, 1943ko martxoaren 5a - 2008ko otsailaren 5a), ETB 1ek emititzen duen Goenkaleko pertsonaia izan da, telesaila hasi denetik 1994tik eta hasieratik egon den pertsonaia bakarra izan da. Kontxu Odriozola aktoreak interpretatu zuen Maria Luisa 2008ko otsaila arte, 14 urtez telesaileko protagonista izan zelarik. Halaber, telesailaren 12. denboraldian Ane Pikazak egin zuen Maria Luisaren papera 1963an kokaturiko flashback sekuentzia baterako.

Maria Luisa Galardi
Goenkale
Argitalpena
Lehen agerpena1994ko urriaren 3a
Azken agerpena2008ko otsailaren 5a
Datu biografikoak
JaiotzaArralde
HeriotzaArralde
Adina64 urte
SexuaEmakumezkoa
EspezieaGizakia
EgoitzaArralde

HistoriaAldatu

Maria Luisaren adina orain arte ez da azaldu, baina 60-65 urte ingurukoa dela suposatzen da. Betidanik azaldu izan da emakume gogor, ausart, gaizto eta jenio txarreko bezala, baina baita oso bihotz oneko bezala ere.

Goenkaleren hasierako denboraldietan, Maria Luisa, Boga-Boga tabernako nagusia zen eta Joxe Mari Lasaren emaztea.[1] Bi seme zituen; Xabier eta Gaizka Lasa. Tirabira handiak edukitzen zituen familiakoekin eta baita lagunekin ere.

Denbora aurrera pasa ahala, etsaiak ere egin zituen Maria Luisak. Bosgarren denboraldian, Jose Marik Leonor Cardenas kubatarra ekarri zuenean oso gaizki moldatu ziren elkarrekin, eta ez ziren adiskidetu 2005era arte. Bestalde, zazpigarren denboraldian, Isaias Muruarekin tirabira asko eduki zituen Maria Luisak, eta 9 eta 10 denboraldietan baita Estefaniarekin ere Horregatik, hainbat arazo edukita, 8garren denboraldian ia-ia Maria Luisak bere buruaz beste egiten du. Horrez gain, zoritxar pila bat gertatzen zaizkio Maria Luisari: Boga utzi beharra, Xabierren heriotza, Gaizka psikiatrikoan sartzea eta Jose Mariren heriotza ere bai.

11 denboraldian Maria Luisa, Jesus Agirrerekin, Koldoren aitarekin ezkontzen da, non Koldo eta Leonorrekin gauzak okerrago uzten dituen, baina lehen esanda bezala, adiskidetu egiten dira denboraldi bukaeran. 12 denboraldian, Jesus hil egiten da, eta orduan Maria Luisak deskubritzen du Julia Bilbao bere alaba dela, hau da, gaztetan beste gizon batekin eduki zuen haurra. Horrez gain, ohartzen da hiru biloba dauzkala: Kepa, Arrate eta Asier.

13 denboraldian Juliak engainatu egiten duela ohartzen da Maria Luisa eta asko haserretzen da bere alabarekin hainbat arrazoirengatik: Martxelo Zaldua Asierren aita delako, hasieran Juliak aitortu ziolako ez zela bere alaba eta baita bere ondasunak hartzea nahi zuelako ere. Hala ere, Martxelok Asierri tiro egitean ama-alabak adiskidetu egiten dira, eta Maria Luisak mendeku hartzearren, baina nahigabe Martxelo hiltzen du

14 denboraldian Maria Luisa kezkatuta agertzen da Martxelo hiltzeagatik, eta Ertzainengana joatea pentsatzen du egia esatera. Azkenean bera, Julia eta Agurtzane Etxaburu akusatzen dituzte, eta Maria Luisak egia aitortzen dio Andoniri. Zintzotasun hori ikusita, Maria Luisa ez da kartzelara joaten. Hortik hilabete gutxitara hiltzen da.

Bestalde, duela 15 urte Urkori lagundu zion Arraldetik ihes egiten, honek bere aita hil ostean, eta Rakelen zaintzailea ere bera izan da ordudanik.

IzaeraAldatu

Maria Luisa izaera gogorreko emakumea da. Beti ikusi izan da jenio txar petraleko emakume bezala, eta kasu batzuetan baita bihozgabea eta gaiztoa ere. Baina baita ere, azaldua izan da Maria Luisa goxoa, atsegina eta jatorra, azken denboraldietan batez ere.

Bestelako informazioaAldatu

  • Azkeneko urteetan Gaizkaren txakolindegian bizi izan da.
  • Oso landarezalea da, Wazemank saioaren parodietan behintzat, beti landareekin dago
  • Urkori ihes egiten lagundu zion
  • Maria Luisak berez ez zuen Martxelo hil nahi, baina ikusi zuenean bestela berak hilko zuela aurre egin zion
  • Hiru gizonekin ibili da

FamiliaAldatu

  • Senarra: Jose Mari Lasa, Jesus Agirre (Koldo Agirreren aita), Angel Etxabururekin ere ibili zen (Agurtzane Etxabururen aita)
  • Seme-alabak: Gaizka Lasa, Xabier Lasa, Julia Bilbao
  • Bilobak: Mattin Lasa, Kepa, Arrate eta Asier Bilbao
  • Gurasoak: Gregorio eta ama ezezaguna
  • Lagunak: Margari, Hortentsi, Eusebio, Xatur, Mertxe

HeriotzaAldatu

Maria Luisa 2008ko otsailaren 5ean hiltzen da bihotzeko batek jota. Astebete lehenago, Gaizka hil dela esaten diote, eta horrek ondorioak uzten dizkio Maria Luisari bere bizitzan ia-ia burua galtzeraino. Horregatik, otsailaren 4ean paseo bat ematera ateratzen denean, tronbosi batek ematen dio eta konortea galtzen du.

Maria Luisa segituan eramaten dute ospitalera eta bertan egun bat eman ostean hiltzen da. Aurretik hainbat pertsona joaten zaizkio bisitan, hala-nola Julia, Leonor, Koldo, Imanol, Joseba, Urko, Mertxe... Bere hileta ere oso jendetsua izaten da, aspalditik joandako lagunak etortzen direlako: Don Luis apaiza, Margari eta Hortentsi lagunak eta baita Euxebio ere (Margariren senarra).

Bere heriotzak Arralde osoa uzten du hunkituta batez ere, Koldo, Leonor, Julia, Asier eta Milena.[2] Hala ere, bere testamentuaren irakurketak Julia aztoratu egiten du, izan ere bere ondasunen erdia baino gehiago Leonorri uzten diolako, eta berari zati bat besterik ez. Julia haurdun dagoenez, Leonorrek uko egiten dio Maria Luisaren testamentuari, baina geroago Leonorrek jakiten du Juliak Maria Luisaren mahastiak etxe-enpresa bati saldu dizkiola bertan etxeak eraikitzeko, eta horregatik Leonorrek ez dio uko egiten herentziari, eta horrek Juliaren haserrea sortzen du.

Bestalde, aurkitzen da Maria Luisak ez zuela uste Gaizkak bere buruaz beste egin eta horregatik, Leonor hori ikertzen hasten da.[3] Baina hori nola bukatuko den oraindik azaldu gabe dago.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu