Erle-argizaria[1] erleei darien gai horixka eta urtzen erraza da, beren bizilekuko abaraskak egiteko erabiltzen dutena. Osagai nagusiak gantz-azidoen eta kate luzeko alkoholen esterrak dira. Kosmetikogintzan krema, lozio, ukendu eta ezpainetako margoak egiteko erabiltzen da. Horrez gainera, kandelak eta sendagaiak egiteko eta zura, larrua eta metalak irazgaitz bihurtzeko ere baliatzen da. Baimendutako elikagai-gehigarria da (E901).

Erle-argizaria

Erreferentziak Aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001]

Kanpo estekak Aldatu