Underground (1995eko filma)
Underground (serbieraz Андерграунд, Podzemlje) edo Bazen Behin Herrialde Bat (Била једном једна земља, Bila jednom jedna zemlja), 1995eko Emir Kusturica serbiarrak zuzendutako drama-komedia film bat da. Miki Manojlović, Lazar Ristovski, Mirjana Joković eta Slavko Štimac aktoreek antzeztu zuten.
Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.
Argumentua
aldatu1941, Belgrado, Bigarren Mundu Gerran zehar, Marko (Miki Manojlović) eta Petar (Lazar Ristovski) gaizkile eta lagunak alemaniarren aurka borrokatzen dira. Petar zauritua izango da eta bere burua salbatzeko partisano batzuekin batera soto batean ezkutatuko da. Bestalde, Marko heroi batean bilakatuko da, eta gerra amaitzean, Jugoslavia komunistako Josip Broz Tito agintariaren gogokoa bihurtuko da. Baina Petarren patua bestelakoa izan da...
Aktoreak
aldatu- Miki Manojlović - Marko Dren
- Lazar Ristovski - Petar "Crni" Popara
- Mirjana Joković - Natalija Zovkov
- Slavko Štimac - Ivan Dren, Markoren anaia hitz-motela
- Ernst Stötzner - Wehrmachteko ofiziala Belgradon
- Srđan Todorović - Jovan Popara, Crniren semea
- Mirjana Karanović - Vera, Crniren emaztea
- Danilo Stojković - Aitona, Markoren aita
- Bora Todorović - Golub, orkestra burua
- Davor Dujmović - Bata, Natalijaren anaia elbarritua
Kanpo loturak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)