Vukovar
Vukovar Kroaziako Vukovar-Syrmia eskualdeko hiriburua da. Danubio ibaia bertatik pasatzen da eta herrialde osoko ibai portu garrantzitsuena da.
Vukovar Vukovar | |||
---|---|---|---|
town in Croatia (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Kroazia | ||
Eskualdea | Vukovar-Syrmia eskualdea | ||
Izen ofiziala | Vukovar | ||
Jatorrizko izena | Vukovar | ||
Posta kodea | 32000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°21′00″N 19°00′12″E / 45.35°N 19.0033°E | ||
Azalera | 100,26 km² | ||
Altuera | 108 | ||
Mugakideak | Negoslavci | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 23.175 (2021eko abuztuaren 31) −1.763 (2015) | ||
Dentsitatea | 232 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 032 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Bač (en) , Mostar, Dubrovnik eta Sinj (en) | ||
http://www.vukovar.hr/ |
Etimologia
aldatuVuko erreka Danubio ibaiean sartzen den puntua da. Bestalde hungarieraz var hitzak hiria esan nahi du. Beraz Vukovar Vuko errekako hiria da.
Historia
aldatuVI mendean iritsi ziren eslaviarrak inguru honetara eta kroaziar agintariak izan zituen harik eta XIII mendean Hungariarren menpe gelditu zen arte. Vukovar hiria bera XIII. mendean aipatzen da lehen aldiz.
Ibai portu garrantzitsua izanik, Bigarren Mundu Gerran aliatuek gogor bonbakatu zuten Vukovar.
Kroaziako Independentzia Gerran ere oso kaltetua izan zen hiria. Une hartan kroaziarrak %43a ziren eta serbiarrak %37a. Indar paramilitar serbiarrek setioa ezarri zuten eta 1.600 pertsona hil, 800 desagertu eta 42.000 ihes egin behar izan zuten. Setioa bukatzerakoan serbiarrak hirira sartu eta hospitalean zeuden 200 zauritu exekutatu zituzten. Gertaera beltz hau Vukovarreko sarraskia izenaz ezagutzen da.
Ondasun nabarmenak
aldatuGerrak kaltetuta badaude ere, aipatzekoak dira honako hauek:
- Eltz jauregia
- Frantziskotar monasterioa
- Done Jakue eliza katolikoa
- San Nikolas eliza ortodoxoa
Vukovartar ezagunak
aldatu- Leopold Ružička (1887-1976), 1939ko Kimikako Nobel Sariduna
Kanpo estekak
aldatu- (Kroazieraz) Webgune ofiziala