Ireki menu nagusia

Arantza Arruti

gipuzkoar politikari eta ETAkidea

Arantza Arruti Odriozola (gaztetan Itxaso moduan ezagutua) (Zarautz, 1946) gipuzkoar politikari eta ETAkidea izan zen. Zarautzen jaioa gaztetik izan zuen Francoren aurkako ideologia.

Arantza Arruti
Bizitza
Jaiotza Zarautz, 1946 (72/73 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Gregorio López Irasuegi
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza Euskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herritarrok
Euskal Herria Bildu

Militantzia ETAnAldatu

Ezaguna da besteak beste Ione Dorronsororekin batera ETAko lehen emakume liberatua izan zelako[1]. Bera izan zen baita ere atxilotutako lehen emakume ETAkidea.

1968ko azaroaren 10an atxilotu zuten Iruñean Gregorio López Irasuegirekin batera, bere senarra ere bazena. Atxilotu zutenean haurdun zegoen eta sufritu zituen torturen ondorioz umea galdu zuen[2].

Poliziek Gregorioren aurkako susmorik ez zutenez, hortik gutxira askatu zuten bere senarra. Beranduago, 1969ko urtarrilaren 5ean Gregorio eta bere kidea Xabier Izko de la Iglesia Arantza gartzelatik askatzeko ahalegina egin zuten baina ekintza txarto atera zitzaien eta atxilotuak izan ziren.

Urte batzuk pasata Gregorio, Xabier eta Arantza Burgoseko Auzian epaitu zituzten. Nahiz eta gehienek zigor gogorrak jazo, Arantza absolbitua atera zen, arrazoia hau izan zen Arantzaren iritzizː

« Kartzelan, krisia izan nuen, eta tratamendu psikiatrikoan egon nintzen. «Neska horrek badu nahikoa», esan zuten, eta, gainera, horrek justizia itxura egiteko aukera ematen zien. »
Arantza Arruti, 2015

1974an askatu zuten baina bere senarra gartzelan geratu zen, gartzela zigor luzea baitzuen.

1977ko amnistiaren ondorioz Gregorio gartzelatik askatuko zutela jakin eta bere bila joan zen[3] Puerto de Santa Maríara. 1977ko irailaren 17an, bere senarra askatzeko zain Chiclana de la Fronterako taberna batean zegoenean, bi guardia zibil tabernara sartu ziren. Dirudienez, poliziari tabernako baten batek (agian taberariak berak) abisatu ziela. Kontua da sartu ziren guardia zibilekin eztabaida bat izan eta gero atxilotua izan zela poliziei "iseka" egitearen salaketapean[4] Jerez de la Fronterako gartzelan sartu eta Gregorio gartzelatik atera eta gero, bere emaztea gartzelan zegoela enteratu zen.

Gartzela eta geroAldatu

1977ko abenduaren 14an askatu zuten. Askatasuna lortu eta gero politikan jarraitu du ezker abertzalearen barruan. Besteak beste 1998an Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztu zen Euskal Herritarrok alderdian[5] baita ere Euskal Herria Bilduko hautagaia izan zen 2015ean 9. postuan Gipuzkoatik[6].

2010ean publikoki ETAk erabiltzen zuen bortizkeria bertan behera uztea eskatu zuen ezker abertzaleko militante historiko gehiagorekin batera egin zuten eskaera publiko batean[7].

Ogibide moduan frantseseko eta ingeleseko irakasle izana, urteak igaro ditu Osakidetzan lanean haurtzain eta erizain laguntzaile gisa. Orain urte batzuk jubilatu zen.

ErreferentziakAldatu