A Fish Called Wanda
A Fish Called Wanda (euskaraz Wanda Izeneko Arraina) 1988ko Charles Crichton eta John Cleese ingeles zinema zuzendarien umorezko film bat da. Bertan, John Cleese, Jamie Lee Curtis, Kevin Kline eta Michael Palin aktoreek antzeztu zuten.
Kevin Kline aktoreak film honetako antzezpenarengatik Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
aldatuBanku-lapurrez osatutako laukote batek Londresko Hatton Gardens bitxidendan lapurreta arrakastatsua egitea lortu du. Alde txarra lapur taldeko buruzagia den Georgek (Tom Georgeson) bitxiak non ezkutatuak dakien bakarra dela da, baina zoritzarrez espetxeratu egin dute. Wanda (Jamie Lee Curtis), lapur taldeko emakumeak, Georgen abokatua den Archie (John Cleese) maitemintzen saiatuko da, honela bitxien ezkutalekua non dagoen jakiteko. Gainontzeko lapurrak honako hauek dira: Otto (Kevin Kline), Nietzscheen zalea den lapur beldurgarria, eta Ken (Michael Palin), arrain exotikoen zalea eta hitz-motela.
Aktoreak
aldatu- John Cleese: Archie Leach
- Jamie Lee Curtis: Wanda Gershwitz
- Kevin Kline: Otto West
- Michael Palin: Ken Pile
- Maria Aitken: Wendy Leach
- Tom Georgeson: George Thomason
- Patricia Hayes: Coady andrea
- Geoffrey Palmer: Epailea
- Cynthia Caylor: Portia Leach
- Roger Brierley: Davidson
- Llewellyn Rees: Sir John
- Stephen Fry: Hutchison
- John Bird: Magistratuaren Auzitegiko funtzionarioa (krediturik gabe)