Harry Potter eta Sorgin Harria (filma)
Harry Potter eta Sorgin Harria (ingelesez Harry Potter and the Philosopher's Stone, AEB, Pakistan, Sri Lanka eta Indian Harry Potter and the Sorcerer's Stone, euskaraz Harry Potter eta Sorgin Harria) 2001ko Chris Columbus estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko filma bat da. J. K. Rowling idazlearen Harry Potter eta Sorgin Harria eleberrian oinarritua dago. Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson, Richard Harris, Maggie Smith, Alan Rickman, eta Robbie Coltrane aktoreek antzeztu zuten.
Hiru Oscar Sari eta BAFTA Sarien izendapena jaso zuen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (John Williams), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Stuart Craig eta Stephenie McMillan) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Judianna Makovsky).
ArgumentuaAldatu
Harry Potter mutikoak bere 11. urtebetzean aztia dela jabetu eta Hogwarts Magia eta Aztikeria Ikastetxeko onarpen gutuna jasoko du. Ikastetxe honetan bere bi adiskideminak izango direnak ezagutuko ditu: Ron Weasley eta Hermione Granger. Era berean Harry besteengandik nabarmentzen den aztia dela ohartuko da: urte bakar bat zuela bere familia eraso eta hil zuen Lord Voldemort azti zitalari biziraun zion bakarra izan baitzen.
AktoreakAldatu
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Harry Potter eta Sorgin Harria filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Harry Potter and the Philosopher's Stone filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Harry Potter saileko filmen webgunea (Ingelesez)
Harry Potteren film saila | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorgin Harria | Sekretuen Ganbera | Azkabango presoa | Suaren Kopa | Fenixaren Ordena | Odol Nahasiko Printzea | Herioaren erlikiak - 1. zatia | Herioaren erlikiak - 2. zatia |