George of the Jungle
George of the Jungle (euskaraz George Oihanekoa) 1997ko Sam Weisman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. 1967ko izenburu berdineko George of the Jungle marrazki bizidun telesailan oinarritua dago, biak ere Tarzan literatur pertsonaia ospetsuari buruzko film eta telesailen parodiak dira. Brendan Fraser, Leslie Mann, Thomas Haden Church, Holland Taylor, John Bennett Perry, Richard Roundtree eta John Cleese aktoreek antzeztu zuten.
George of the Jungle | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1997 | |||
Izenburua | George of the Jungle | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | theatrical release (en) eta eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film komikoa eta ekintza-filma | |||
Iraupena | 92 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | George of the Jungle (en) | |||
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Sam Weisman | |||
Gidoigilea(k) | Dana Olsen Audrey Wells | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | David Hoberman Jon Avnet Jordan Kerner | |||
Konpainia ekoizlea | Walt Disney Pictures | |||
Ekoizle eragilea | C. Tad Devlin (en) | |||
Edizioa | Stuart H. Pappé Roger Bondelli (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Stephen Marsh (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Marc Shaiman | |||
Argazki-zuzendaria | Thomas E. Ackerman | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | San Frantzisko | |||
movies.disney.com… | ||||
kronologia | ||||
|
2003an George of the Jungle 2 izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
aldatuAfrikako oihanaren bihotzean, gorilek George (Brendan Fraser) haurra zenetik hazi izan dute. Ohianeko errege izateko haziko da. George eroskoa zuhaitz batetik bestera topatzen duen oro aurrean eramanez doa. Baina behinola, zibilizaziotik etorritako Ursula (Leslie Mann) neska gazte ederra Georgen munduan agertzean, mutil gaztea harekin txora-txora egin eta bere buruaren kontrola galduko du. Honela bada, ohiana eta bere lagun basatiak atzean utzi, tartean Mono (John Cleese) gorila hiztuna eta Shep (Frank Welker) txakur izan nahi duen elefantea, eta Ursula topatu asmoz AEBtako San Frantzisko hirira joango da.
Aktoreak
aldatu- Brendan Fraser: George
- Leslie Mann: Ursula Stanhope
- Thomas Haden Church: Lyle van de Groot
- John Cleese: Simioaren ahotsa
- Richard Roundtree: Kwame jauna
- Greg Cruttwell: Max
- Abraham Benrubi: Thor
- John Bennett Perry: Arthur Stanhope
- Holland Taylor: Beatrice Stanhope
- Keith Scott: Narratzailea
- Frank Welker: Shep tximino txikia eta Tooki Tooki txoriaren ahotsak, eta gorilen soinuak
- Kelly Miller: Betsy
Kanpo estekak
aldatu- George of the Jungle filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- George of the Jungle filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)