Ireki menu nagusia

Joan Oltze (Iholdi, c.1605 - Ortzaize, 1681eko otsailaren 8a) baxenafar apaiza izan zen, Baionako apezpikua izandakoa (1643-1681).

Joan Oltze
apezpiku katoliko

1633 -
Apezpiku diozesiarra


Elizbarrutia: Ancient Diocese of Boulogne Itzuli
Apezpiku diozesiarra


Elizbarrutia: Ancient Diocese of Agde Itzuli
Apezpiku diozesiarra


Elizbarrutia: Baionako elizbarrutia
Bizitza
Jaiotza Iholdi, 1605
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza Ortzaize1681eko otsailaren 8a (75/76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak prelatua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

BiografiaAldatu

Oltzeko jauregiaren jaunen semea, aita Petri Oltzekoa eta ama Elisabet Etxauz zituen, Bertrand Etxautz apezpikuaren arreba. Parisko Unibertsitatean filosofia eta jesuitekin teologia ikasi arren, ez zuen inolako titulurik atera.

Osabarekin lanari ekin eta Toursko katedraleko kanonigo bilakatu zen eta 1632ko hasieran apaiz ordenatu zen. Garai hartan, bere abizena frantsestu zuen eta Jean d'Olce bilakatu zen. La Boissièreko abadea, 1632an Boulogne-sur-Merreko apezpiku izendatu zuten,[1] eta haren osaba monsinore Etxautzek, Toursko apezpikuak, hurrengo urtean sagaratu zuen. Osabak bere igoeran esku hartze handia izan zuen, izan ere, Victor Le Bouthillier ordezkatu zuen eta hau, era berean, Toursko apezpikukide bilakatu zen.[2] 1642an herrian Minimoen ordenaren lehendabiziko egoitza onartu zuen.

1643an, Agdeko apezpiku izateko hautatu zuten, baina Urbano VIII.ak argitaratutako buldei esker trukea egin zuen Baionako monsinore Fouquetekin, nahiz eta elizbarruti hori bestea bezain aberatsa ez izan: Compaigneren hitzetan, «bere herrialdeak zituen interes pertsonalak gutxiestera eraman zuen, eta bere aberkideen desioetara makurtu zen, haiek artzain gisa jarduteko eskatzen baitzioten behin eta berriz».[3]

Sabel Xuritarren eta Sabel Gorritarren arteko gerra‑garaia zen; batetik Urtubi, eta bestetik, Chourio eta Senpere. Oltzaren apezpikutzak iraun bitartean gertatu zen gertakari nagusiena Donibane Lohizuneko elizan Frantziako Luis XIV.a Maria Teresarekin, Espainiako infantarekin, ezkontzea izan zen.

Sinodo bat bildu zuen, eta euskaraz argitaratu zituen sinodoaren estatutuak eta liburu bat; euskarazko liburuak Pregarioak izena zuen, eta liburuaren xedea apaizei sermoiak idazten laguntzea zen. Oltza arrebaren etxean hil zen, Ortzaizen, Harizmendia etxean. Oltza monsinorea izan zen Baionako azken apezpiku euskalduna, duela hiru mende baino lehenago.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) Van Drival, Eugène (1852) Histoire des évêques de Boulogne Boulogne-sur-Mer: Berger frères.
  2. (Ingelesez) Bergin, Joseph (1996) The Making of French Episcopate (1589-1661) Yale University Press 678-679 or. ISBN 978-0300067514.
  3. a b Open Data Euskadi 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Arkitektura zibila I - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak . Noiz kontsultatua: 2017-09-17.


Aurrekoa
François Fouquet
Baionako apezpikua
1643ko ekainaren 24a - 1681eko otsailaren 8a
Ondorengoa
Gaspard de Prielé


Aurrekoa
Fulcran de Barrès
Agdeko apezpikua
1643ko ekainaren 13a - 1643ko ekainaren 24a
Ondorengoa
François Fouquet


Aurrekoa
Victor Le Bouthillier
Boulogne-sur-Merreko apezpikua
1642ko abenduaren 20a - 1643ko ekainaren 13a
Ondorengoa
François Perrochel