Jondoni Joanes Batista eliza (Donibane Lohizune)

Donibane Lohizuneko eliza

Jondoni Joanes Batista (edo Batixta) eliza[1] edo San Joan Bataiatzailearen eliza Donibane Lohizunen dagoen eliza da. Oinezkoentzako Gambetta kale tentagarriaren erdial­dean dago Jondoni Joanes Batista eliza. Antzinako eliza gotikoa zegoen tokian eraiki zuten.

Jondoni Joanes Batista eliza
San Joan Bataiatzailea eliza
 Monumentu historikoa
Elizaren barnealdea eta aldarea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaDonibane Lohizune
Koordenatuak43°23′18″N 1°39′45″W / 43.3883°N 1.66263°W / 43.3883; -1.66263
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1685
Izenaren jatorriaJoanes Bataiatzailea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBaionako elizbarrutia
IzenaJoanes Bataiatzailea
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00084494

Elizaren liturgiaren zati handi bat euskaraz egiten dute.

Historia aldatu

XII. mendean eliza erromaniko txikia eraiki zuten bertako itsasgizonentzat. Ehun Urteko Gerran eta Espainiako inbasioek askotan erre zuten bai herri eta baita eliza ere, tartean 1419, 1523, 1542 eta 1558an. Horrela gotiko bilakatu zen. 1630ean udalak zabalduta ezkontza egiteko eraikina zaharberritu zuten. 1660ko ekainaren 9an, Luis XIV.a Frantziakoa eta Maria Teresaren arteko ezkontza kanoniko arranditsua ospatu zutenean eliza bukatu gabe zegoen. Esate baterako, errege‑gorteak erabili zuen atea hormatua dago eta gaur egungoa, gotikoa inspirazio‑iturri duena, askoz ere beranduago egin zuten. XVII. mendean zaharberritzeari ekin zioten 1761 arte.

Frantziako Iraultzak hasieran alondegia eta gero gerra-ospitale bilakatu zituen. 1884an berriro zaharberritu eta neogotiko bilakatu zuten.

Eraikina aldatu

Arte munduan bere XVII. mendeko erretaula dela eta eta historian bertan 1660ko ekainaren 9an Luis XIV.a Frantziakoa eta Maria Teresa Austriakoa ezkondu zirelako ezaguna da. 1931ko martxoaren 7an Frantziako monumentu historiko bilakatu zen[2].

Barrual­dea Lapurdiko elizen prototipoa da. Hiru galeria bikain ditu, absiderantz; karelak eta balaustreak zur landuaz eta torneatuaz eginak. Hiru solairuko koru aparta berriz eraiki zuten 1856an, Napoleon III.aren aginduz. Jasotako presbiterioan dago Lapurdi guztiko erretaularik bikainena. Martin de Bidacheren artelana da, edota, zehatzago esateko, haren tailerrean egindakoa. Horma‑hutsarteetan irudi hunkigarriak daude, gubia desberdinez eginak. San Leon, elizbarrutiaren zaindaria, eta San Roke, erromesen babeslea, betikotuta daude. Presbiterioaren azpian sakristia dago, errege‑opari baliotsuen gordeleku. Alboko erretaula batean ikustekoa da Errege magoen adorazioa, Restou margolariaren artelana, 1727an egina.

Jaiokundea ere olioz ederki egindako lana da, eta zurezko argi‑armiarma urreztatuak, brontzezkoen itxurakoak. Halaber, ederki zizel­katua dago munstroek eutsitako pulpitua.

Nabe zabal bakarrean dohaintza bat zintzilik dago eta El Águila itsasontzi inperialari dagokio. Eugenia de Montijo ontzi horretan ibil­tzen zen eta galerna batean ia‑ia bizia gal­du zuen. Organoa, Gérard de Rodezek egina, errege‑ezteietako berbera da.

Korura sartzeko kanpoko harrizko eskailera erabil daiteke; burdinazko karel artistikoa du, Pierre Etcheverryk forjatua, Akotzeko errementariak. Oktogono‑formako kanpandorrearen oinarria atari modukoa da, eta bi kaletara ematen du.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Halaxe ageri da Herria aldizkariaren hainbat zenbakitan, besteak beste.
  2. Mérimée datu-basea

Bibliografia aldatu

  • Châtelier et SLC, François-Xavier. (2008). Le Guide de l’Église Saint-Jean-Baptiste - Saint-Jean-de-Luz. .
  • Ospital, Jacques. (2008). Donibaneko Eliza. L’Église de Saint-Jean-de-Luz. Histoires d’une église du Pays basque. .
  • Elissalt, Marie-Claire. (2006). L’Église de Saint-Jean-de-Luz – Donibane Lohitzuneko Eliza. .
  • Ochoa de Alda, Charles Martin. (1992). Saint-Jean-de-Luz- Église Saint-Jean-Baptiste. Donibane Lohizune: Imprimerie Alinea.
  • Dop, Pierre. (1932). L’Église de Saint-Jean-de-Luz. Baiona: Imprimerie du Courrier de Bayonne.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi

Kanpo estekak aldatu