Ireki menu nagusia

Juan Carlos I.a Espainiakoaren abdikazioa, 2014ko ekainaren 2ko iragarpen bat izan zen, Espainiako errege batek egindako zazpigarrena[1] (eta erreinatzen ari zela bere borondatez tronua utzita, laugarrena).[2] Espainiako Konstituzioaren arabera, Espainiako Diputatuen Kongresuak gehiengo osoz onartzen duenean eta Boletín Oficial del Estadon lege organikoa agertzen denean egingo da. Espainiako zazpigarren abdikazioa da, laugarrena errege batek bere kabuz egiten duena.[3] Erregetik Printzerako botere-aldaketak, Errege Etxearen arabera, lau eta sei aste bitartean iraungo du, Lege organikoaren tramiteak iraungo duena[4].

AurrekariakAldatu

Juan Carlos I.a 1975ean izendatu zuten errege, Francisco Franco diktadorea hiltzean, diktadorearen aginduei jarraituz. Juan Carlosek beti uste izan zuen hauxe: «erregeek ez dute abdikatzen, ohean hiltzen dira». Horregatik, inoiz ez zuela abdikatuko pentsatzen zen, eta abdikazioaren albisteak askoren harridura eragin zuen, baita bere gertukoen artean ere, José Ortegak esan zuenez. José Ortegak 1983tik 1995era bitartean errege familiarekin mundu guztian zehar bidaiatu zuen, eta Errege Etxeko hainbat sailetan egin zuen lan: lehenik Protokolo Saileko lankide, eta gero Infanten Bulegoko zuzendari, Erreginagandik gertuago.[5]

2012. urtean Botswanan zegoela safari batean, istripua izan zuen erregeak eta hegazkinez Espainiara eraman behar izan zuten, ebakuntza egitera. Eskandalua piztu zen harekin, ez baitzen ezaguna elefanteak ehizatzera joan zenik, ezta maitalearekin zegoela safarian, Corinna zu Sayn-Wittgenstein enpresariarekin. Barkamen eske publikoa egin zuen Juan Carlos I.ak ospitaletik irtetean, eta harrezkero abdikazio zurrumurruak eta eskaerak gertatu ziren.

GertaerakAldatu

Mariano Rajoyren erakunde adierazpenaAldatu

2014ko ekainaren 2ko goizeko 09:30ean, Moncloak Gobernuaren informazioaren jarraipena egin ohi zuten kazetariei mezu bat bidali zien. Abisua ustekabean eta presaz egin zen, eta Moncloako jauregian goizeko 10:30ean Mariano Rajoyk adierazpen bat egingo zuela adierazten zuen. Ezustean egina zenez, hasiera batean gobernu-krisia izango zela pentsatu zen, 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzen ondorioz. Geroago ukatu egin zen.[6] 10:11n, José Antonio Zarzalejos kazetariak El Confidencial egunkari digitalean artikulu bat idatzi zuen: «El Rey abdica para salvar a la Monarquía de la crisis institucional».[7] Lehenago, zenbait hedabidek adierazpena horren inguruan izango zela adierazi zuten.[8]

10:30ean, Mariano Rajoyk erakunde adierazpena irakurri zuen:[9]

« (Gaztelaniaz) Buenos días a todos. Su Majestad el Rey Don Juan Carlos acaba de comunicarme su voluntad de renunciar al trono y abrir el proceso sucesorio. Los motivos que han llevado al Rey a tomar esta decisión es algo que Su Majestad desea comunicar personalmente a todos los españoles a lo largo de esta misma mañana. »
« Egun on denoi. Bere Maiestate Juan Carlos Errege Jaunak jakinarazi berri dit tronuari uko egitea eta ondorengotza-prozesua irekitzeko asmoa duela. Erregeak erabaki hori hartzea eraman duten arrazoiak Bere Maiestateak pertsonalki jakinaraziko dizkie espainiar guztiei gaur goizean zehar. »

Dokumentuan Erregeak Koroaren abdikazioa formalizatu zuen, eta Errege Etxeak minutu batzuk geroago argitaratu zuen. Honela zioen:[10]

« (Gaztelaniaz) Palacio de La Zarzuela, 2 de junio de 2014.

A los efectos constitucionales procedentes, adjunto el escrito que leo, firmo y entrego al Señor Presidente del Gobierno en este acto, mediante el cual le comunico mi decisión de abdicar la Corona de España.
»
Rey de España
 
Juan Carlos I de Borbón

Mariano Rajoy Brey
Presidente del Gobierno
« Zarzuela jauregia, 2014ko ekainaren 2a.

Bidezko efektu konstituzionalei dagokienez, irakurtzen dudan idazkia atxikitzen dut, sinatzen dut eta entregatzen diot Gobernuko Presidente Jaunari ekitaldi honetan, zeinenaren bitartez Espainiako Koroari uko egitearen erabakia jakinarazten diodan.
»
Espainiako Erregea
 
Juan Carlos I.a Borboikoa

Mariano Rajoy Brey
Gobernuko Presidentea

Juan Carlos I.aren erakunde adierazpenaAldatu

Gobernuko presidenteak iragarritako erakunde adierazpena ekainaren 2ko eguerdirako deitu zen, baina 13:00etara atzeratu zen.

Bere hitzaldian, Zarzuela jauregian goizeko 10:00etan grabatuta, Juan Carlos I.ak tronurako bere etorrera, 1975ean egindakoa, oroitu zuen eta 39 urtez estatu-buru lanean aritu zela oroitu zuen. Esan zuenez, 2014ko urtarrilean erabaki zuen Koroatik abdikatzea, 76 urte bete zituen egunean. Fisikoki osatu zenean, Gobernuko Presidenteari adierazi zion kargua utzi nahi ziola eta kargua uzteko Espainiako Konstituzioak ematen zituen mekanismoak martxan jartzeko eskatu zion.

Espainiako egoera ekonomikoa aipatuta eta gizarteak eskatzen zuen eraldakuntza eta berrikuntzari men eginda, bere lana belaunaldi gazteago batek egin behar zuela adierazi zuen, bere seme Felipe Borboikoa. Adierazi zuenez, bere semea prestatuta eta helduta zegoen Estatuko Buruzagitzako lanak egiteko. Juan Carlos I.ak eskerrak eman zizkion Espainiako herriari, Estatuko instituzioetako kideei eta Erreginari babesagatik.[11]

Ministro Kontseiluaren ezohiko bileraAldatu

Mariano Rajoyk bere adierazpenean ekainaren 3rako Ministro Kontseiluak ezohiko bilera egiteko deia egin zuen, abdikazioa tramitatzeko lege organiko bat onartzearren, 1978ko Espainiako Konstituzioaren 57.5 artikuluari jarraituz.[12]

« (Gaztelaniaz) Las abdicaciones y renuncias y cualquier duda de hecho o de derecho que ocurra en el orden de sucesión a la Corona se resolverán por una ley orgánica. »
1978ko Espainiako Konstituzioaren 57.5 artikulua.

Lege Organikoaren proiektuak artikulu bakarra izan zuen eta xedapena ere bakarra jarraian ikus daitekeen bezala[13][14]:

« (Gaztelaniaz)Artículo único. Abdicación de S. M. el Rey Don Juan Carlos I de Borbón.

1. S. M. el Rey Juan Carlos I de Borbón abdica la Corona de España.

2. La abdicación será efectiva en el momento de entrada en vigor de la presente Ley Orgánica.

Disposición final única. Entrada en vigor.

La presente Ley entrará en vigor en el momento de su publicación en el Boletín Oficial del Estado.

»

Gainera, Ministro Kontseiluak Itun bat onartu zuen, legebiltzarreko tramitea azkartzeko[15].

Kongresuan Lege Organikoaren proiektua onartzeaAldatu

2014ko ekainaren 11ean, asteazkena, Juan Carlos I.a Borboikoaren abdikazioa egiteko Lege Organikoaren Proiektua onartu zen Diputatuen Kongresuko batzarrean. 299 baiezko boto egon ziren, 19 aurka eta 23 abstentzio. Gobernuak aurkeztutako ekimen legegilearen irakurketa bakarraren eta zuzeneko tramitazioaren bitartez hasi zen eztabaida. Proiektuaren legea Mariano Rajoyk, Gobernuaren presidenteak, aurkeztu zuen eta eztabaidak Talde Parlamentarioen hitz hartzeekin jarraitu zuen.

Eztabaida amaitu ostean, proiektuari zuzenketak aurkeztu zitzaizkion Talde Parlamentario batzuen eskutik. Zuzenketa horiek kontsulta edo erreferenduma eskatzen zuten, sistema errepublikanoaren eta monarkiaren artean aukeratzeko. Zuzenketa guztiak ez ziren aurrera atera. Ondoren, Lege Organikoaren Proiektua bozkatu zen, eta diputatu bakoitzak bere botoa publikoki adierazi behar izan zuen. Bozketan diputatu batzuek Errepublikari babesa adierazi zioten.

Eztabaidan zehar, hasieran IUk eta talde mistoak aurkeztutako lege-proiektuaren zuzenketak eztabaidatu ziren. IUk monarkia eta errepublikaren artean erabakitzeko erreferenduma eskatu zuen eta BNG eta ERCk estatueko lurralde ezberdinen autodeterminazio-eskubidea aldarrikatu ziren. Zuzenketa guztiak atzera bota ziren. Bozketan zehar, IUk zenbaitek errepublikaren alde zeudela adierazi zuten eta ERCko batek Kataluniar Errepyblika aske bati babesa adierazi zion. Talde Sozialistako hiru diputatuek boto-diziplina hautsi zuten. Bat abstenitu egin zen eta beste bik ez zuten bozketan parte hartu[16][17][18].

Testua onartuta, Senatura bidali zen[19].

Lege proiektuaren onarpena SenatuanAldatu

Espainiako Senatuak Juan Carlos I.a erregearen abdikazioa betearazten zuen lege organikoa onartu zuen 2014ko ekainaren 17an. Eztabaidan, talde parlamentario ezberdinek parte hartu zuten eta IU, REC eta ICVk betoa ezarri zioten. Ondoren, talde ezberdinetako bozeramaileek testuen eztabaidari ekin zioten.

Parlamentuko bilkura beto proposamenen bozketekin amaitu ziren eta beto proposamenak ukatu egin ziren. Lege Organikoa 233 aldeko botorekin, 5 aurkako botorekin eta 20 abstentziorekin onartu zen (guztira, 266 boto).

Izapide hau bukatu ondoren, Gorte Orokorrek Lege Organikoa onartu zuten[20].

Abdikazioaren Lege Organikoaren onespena eta aldarrikapenaAldatu

Madrilgo Errege Jauregian, 3/2014 Lege Organikoa onetsi eta aldarrikatu egin zen ekainaren 18an eta horrela, Juan Carlos Ia. erregearen abdikazioa egiazko egin zen[21]. Errituan, denbora gutxikoan, garrantzizko hainbat gonbidatu egon ziren: Estatuko goi-kargudunak, Gobernuko kideak, Gobernuko kide ohiak eta politiko historiko batzuk. Errege Familiako kide batzuk ere joan ziren, hala nola, Juan Carlos I. Borboikoa, Greziako Sofia, Asturiasko Printzeak, Leonor Borboikoa, Sofia Borboikoa eta Elena Borboikoa infantak. Halaber, Pilar Borboikoa eta Margarita Borboikoa, Erregearen arrebak, joan ziren.

Erritua Lege Organikoaren irakurketarekin hasi zen. Lege Organikoa Jaime Pérez Renovalesek, Presidentzia Ministerioko bigarren idazkariak, irakurri zuen. Ondoren, Juan Carlos I.ak arauaren edukia sinatu zuen, Espainiako Konstituzioaren 91. artikuluaren atribuzioa. Ondoren, Mariano Rajoyk, Gobernuko presidenteak, aginte konstituzionalak (56.3 CE artikulua) hala aginduta testua zigilatu zuen. Izan ere, Konstituzioko 64 artikuluaren arabera, Gobernu-buruak berretsi gabe, erregearen jarduerek ez dute baliorik. Honela, Legearen aldarrikapena eta argitarapena bukatutzat eman ziren.

Bitxikeria moduan, dokumentua sinatu ondoren, Juan Carlos I.a bere semearengana joan zuen eta bere aulkia utzi zion, ondorengotza irudikatuz.

3/2014 Lege Organikoaren argitaratzea, ekainaren 18anAldatu

Legea ostegunean, 2014ko ekainarem 19an, argitaratu zen eta bere edukia indarrean sartu zen. Ondorioz, Espainiako Koroan Juan Carlos I.ak egindako abdikazioa indarrean sartu zen.

Tronuaren ondorengoa Felipe Borboikoa zen eta bere aitaren ondorengoa bihurtu zen, Espainiako Konstituzioaren 57.1 artikuluari men eginez. Konstituzioak zioenez, erregearengandik gertuena zegoena zen eta aldi berean, gizonezko bakarra zen.

Felipe Borboikoa aldarrikatzeaAldatu

 
Gorteetako Jauregiko hemizikloa, aldarrikapena egin zen lekua.
Sakontzeko, irakurri: «Felipe Borboikoaren aldarrikapena»

Erregeak abdikatu ondoren, Estatu-agintaritza ondorengo gizonezkoak, Felipe Borboikoak izan zuen. Errege berriaren aldarrikapena, Felipe VI.arena, ekainaren 19an izan zen[22].

Erregea aldarrikatu ondoren, bere ondorengoa, Leonor Borboikoa Asturiasko printzesa bilakatu zen eta Tronura igotzeko aukera eskuratzeko aukera zuen. Europako ondorengo gazteena zen momentu[23].

Juan Carlos I.ak bere semearen aldarripenera ez zela joango adierazi zuen, protagonismoa bere ondorengoari emateko[24].

Erregearen agenda mantentzeaAldatu

Ekainaren 3 eta 8 bitartean, Juan Karlos I.ak bere azken aurreko astea igaro zuen Espainiako tronuan. Ekainaren 4ean, asteazkena, Juan Karlosek El Pardo Jauregian enpresarien omenaldia jaso zuen[25]. Egun berean, Las Ventas zezen-plazako Erregeen Palkotik zezenketa ikusi zuen[26]. Koroaren abdikazioa adierazi ondoren, hau egiten zuen azken aldia izan zen. Ekainaren 6an, ostirala, Aznar espainiar presidente ohiak Wall Street Journaletik agurtu zuen, bere joatea babestuz[27]. Ekainaren 8an, igandea, Juan Karlos Ia. buruzagitzan komandante moduan agurtu zen Indar Armatuetan[28], Zaintza Errealen, Lurreko Armadaren, Aireko Armadaren, Armadaren eta Guardia Zibilaren aurrean.

Hurrengo egunean, erregeak Enrique Peña Nieto presidente mexikarra hartu zuen eta Isabek Katolikoaren Ordeneko Leopokoa eman zion[29].

ErreakzioakAldatu

Alderdi politikoakAldatu

PP, PSOE, UPyD, Ciudadanos-Partido de la Ciudadanía eta CIUk Juan Carlos I.a Espainiakoari eskerrak eman zizkioten, egindako lanagatik. CIUk, hala ere, akats batzuk leporatu zizkion, hala nola katalan nazionalismoaren eskaerei jaramon ez egitea.[30][31][32][33][34][35]

Podemos, Equo eta IUk herritarrek monarkia edo errepublika nahi zuten jakiteko erreferenduma egiteko eskatu zuten.[36] ERC eta Bilduk erregearen jarduna kritikatu zuten, eta Euskal Herriaren eta Kataluniaren autodeterminazio-eskubidea aldarrikatu zuten.[37][38]

Errepublikaren aldeko manifestazioakAldatu

Monarkiaren aurkako eta Espainiako Hirugarren Errepublikaren aldeko alderdiek eta hainbat mugimendu sozialek deituta kontzentrazio eta manifestaizoak egin ziren Espainiako hainbat hiritan [39]:

 
Madrileko Puerta del Soleko manifestazioa

Gainera, estatuko beste tokietan beste 60 kontzentrazio burutu ziren eta Paris eta Bruselan ere kontzentrazioak egin ziren.

Ekainaren 7an ere manifestazioak egin ziren, monarkiari buruzko erreferenduma eskatzeko. Iruñean[42][43], 'Monarkiarik ez, herritarrena da erabakia' lelopean egin zuten eta deialdia babestu zuten alderdi, sindikatu eta gizarte eragileen artean zeuden Nafarroako Ezker Batua, EPK, Geroa Bai, Podemos, EH Bildu, Batzarre, Nafarroako Gazte Sozialistak, Izkierda Antikapitalistak, LAB, ELA, STEE-EILAS, Solidari, ESK, CGT, Eraldatu, Gazte Komunistak, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Duintasunaren Martxak Nafarroan, Nafarroako Ezkerreko Batzorde Errepublikarra, langabezian eta egoera prekarioan dauden pertsonen kolektiboa, Emakume Aurrerakoiak eta Emakumeen Mugimendu Demokratikoa. Manifestazio honetan 15.000 lagun batu ziren.

Monarkiaren aldeko manifestazioakAldatu

Monarkia estatu-eredu bezala aldarrikatzen zutenek manifestazioak deitu zituzten ekainaren 6an espainiar estatuko hainbat lekutan arratsaldeko zortzietan[44][45]. Manifestazioek jende gutxi bildu zuten. Sevillan 200 bat pertsona batu ziren[46].

Sare sozialakAldatu

Adierazpenaren hurrengo orduan, abdikazioak trending topiceko lehen hamar lekuak zituen Espainiako Twitterrean.[47] Halaber, ekainaren 3an, hashtag hauek egon ziren:#ElReyAbdica, #FelipeVI, #JuanCarlos, #ElRey, #Borbones edo #IIIRepública eta Twitterreko komunitatean erabilienen artean zeuden[48].

Aldizkari satirikoakAldatu

El Jueves aldizkari satirikoko hainbat marrazkilarik dimisioa eman zuten RBA enpresak, aldizkariaren jabeak, autozentsura egin ostea, Aldizkariaren enpresa editatzaileak, marrazkilarien arabera, Errege Etxeko marrazkia portadan jartzeari uko egin zion, baita monarkiarekin lotutako gaiak jartzeari ere eta enpresari inprimatutako 60.000 ale txikitzea leporatu zioten. Aldizkariko portadan, abdikazioaren ordez beste Pablo Iglesias Turrión azaldu zen. Aldizkariaren iturri ofizialek salaketa hau ukatu zuten. Esan zutenez, monarkia ezin izan zen portadan agertu, inprimatzeko berandu baitzen. Gaineratu zutenez, abdikazioaren gaia barneko orrialdeetan lantzen zen. Gainera, argitalpena atzeratu egin zela ere gaineratu zuten, abdikazioaren inguruko orrialde gehiago erantsi behar izan zituztelako.[49][50][51][52].

InkestakAldatu

Metroscopia enpresak El País egunkariarentzat egin zuen inkestaren arabera, Felipe Borboikoak Juan Karlos erregeak baino onarpen handiagoa zuen, 10tik 7,3 nota izanez. Espainiarren gehiengoak (%62), Estatuaren forma erabakitzeko kontsulta noizbait egitea nahi zuela adierazi zuen. Inkesta berean, %50 Felipe VI.ean oinarritutako monarkiaren alde agertu zen, eta %36 aurka.[53]

La Sextak egindako beste inkesta batean, %53,1 monarkia jarraitzearen alde agertu zen eta %36 errepublikaren alde. %63,1 Felipe VI.a hurrengo erregea izatearen alde zegoen, eta %32 aurka.[54]

TNS Demoscopiak Antena 3rentzat egindako inkesta batean, hiru herritarretatik bik abdikazioa momentu egokian egon zela adierazi zuen eta %60 Felipe printzea errege bilakatzearen alde agertu zen[55].

Espainiarren iritziz, Juan Karlos I.a ondo egin zuen abdikatuta. %76ak, gainera, abdikazioagatik monarkiaren alde jarri ziren eta guztira %56 jarri ziren monarkiaren alde. Gaur egun, erreferenduma egingo balitz monarkia %20 puntu gorago egongo litzateke errepublika baino[56].

Kontsulta ez-ofizialerako deialdiaAldatu

15M kolektiboak eta Plataforma Democracia real Yak Referéndum Real Ya ekimena jarri zuten martxan abdikazioaren egun berean. Plataforma honek kontsula ez-ofiziala deitu zuen ekainaren 14 eta ekainaren 19 bitartean. Espainiar estatu guztian zehar hauteskunde-mahaiak antolatzeari ekin zioten. Internet bidezko botoa Agora Voting bidez egin zitekeen, Podemosen primarietan eta Compromís alderdiko Congreso Transparente ekimenetan egin zen bezala. AgoraVoting plataformak DNIeren ziurtagiri digitalarekin ziurtatzen du nortasuna.

15Meko hainbat kolektibo, tartean 15Meko Asanbleak, Iaioflautas plataforma, Podemoseko Zirkulu batzuk eta granate marea batu ziren deialdira[57][58][59]

Erreferendumak bi galdera izan zituen:

« (Gaztelaniaz)¿Está usted de acuerdo con que la jefatura del Estado español sea elegida por sufragio universal? »
« (Gaztelaniaz)¿Está usted de acuerdo en que se abra un proceso constituyente para que la ciudadanía decida sobre el modelo organizativo del Estado español? »

OndorioakAldatu

Bortxaezintasuna galtzeaAldatu

« (Gaztelaniaz)La persona del Rey es inviolable y no está sujeta a responsabilidad. Sus actos estarán siempre refrendados en la forma establecida en el artículo 64, careciendo de validez sin dicho refrendo, salvo lo dispuesto en el artículo 65, 2. »
Espainiako Konstituzioko 56.3 artikulua

Alberto Ruiz-Gallardónen, Justizia Ministroaren arabera, Errege Dekretu Lege batek Juan Karlos Ia.ren estatusa ezarriko du, abdikatu ondoren[60][61].

Koroa eta Estatu-buruzagi izaera galtzeak, egungo antolamendu juridikoaren arabera, Juan Carlos I.ak Errege karguak zuen bortxaezintasuna galduko luke eta edozein lege-hausterengatik epaitua izan daiteke, edozein espainiar bezala[62]. Eskuin muturreko eta ezkerreko alderdiek, baita norbanakoek ere, Juan Carlos I.aren aurkako eskaera judizialak egiteko asmoa azaldu dute[63].

Hala ere, bere erreinuko 39 urterengatik bortxaezintasuna ezarriko zaio[64].

Botere Judizialeko Lege Organikoa onartzean, gobernuak Juan Carlos I.ari forudun baldintza emateko asmoa adierazi zuen. Aurretik, erreginari eta Asturiasko Printzipeei ere forudun izaera emateko asmoa adierazi zuen, baina ez erregeen gurasoentzat. Gerta liteke, Botere Judizialak legea onartu bitartean Juan Carlos I.ari forudun izaera emateko Errege Dekretu Lege bat egitea[65].

Juan Carlos eta Sofia errege eta erregin titulua honorifiko izaerakoa izatera igaro ziren, Gobernuak onartutako errege dekretu baten bitartez titulu, tratamendu eta errege familiako eta erregenteen ohorea erregulatu baitzuen. Soraya Saenz de Santamaríak, Gobernuaren bozeramaileak esan zuenez, errege dekretu honek «aurrekari historikoak eta beste monarkien ereduak» jarraitzen zituen[66][67].

Tronuaren ondorengotzaAldatu

AldarrikapenaAldatu

Espainiako Konstituzioaren arabera Erregeak abdikatu ondoren, Estatuko agintaritza ondorengo lehen gizonezkoak hartzen du. Hau da Felipe Borboikoaren kasua. Errege berriaren aldarrikapena, "Felipe VI.a"ren izenean, ekainaren 19an egin zen.[68]

Espainiako erregea aldarrikatu ondoren, bere ondorengoa, Leonor Borboikoa Asturiasko printzesa bilakatu zen eta Tronua har zezakeen, momentuz, Europako ondorengo zuzen gazteena izanez.[69] Bere aitaren aurrekoa, Filipe V.a Espainiakoa, 1700 eta 1724 artean izan zen errege.

Espainiako Tronuaren aldarrikapenaAldatu

Karlos Javier Borboi-ParmakoaAldatu

Parmako dukea, Karlos Javier Borboi-Parmakoa, bere aitona Javier Borboi-Parmakoak egin zuen bezala Espainiako tronua eskatu zuen. Javier Francisco Francok kanporatu zuen.[70]

ErreferentziakAldatu

  1. http://www.elmundo.es/espana/2014/06/02/538c4581e2704e79098b4571.html
  2. http://politica.elpais.com/politica/2014/06/02/actualidad/1401708486_361216.html
  3. http://politica.elpais.com/politica/2014/06/02/actualidad/1401708486_361216.html
  4. http://www.efe.com/efe/noticias/espana/politica/tramite-hasta-proclamacion-felipe-durara-tres-seis-semanas/1/3/2333935
  5. http://politica.elpais.com/politica/2014/06/02/actualidad/1401703096_952353.html
  6. http://www.libertaddigital.com/espana/politica/2014-06-02/rajoy-hace-una-declaracion-institucional-a-las-1030-de-la-manana-1276520253/
  7. http://blogs.elconfidencial.com/espana/notebook/2014-06-02/el-rey-abdica-para-salvar-a-la-monarquia-de-la-crisis-institucional_139610/
  8. http://233grados.lainformacion.com/blog/2014/06/la-noticia-de-la-abdicaci%C3%B3n-del-rey-toma-las-portadas-de-los-digitales-en-tiempo-r%C3%A9cord.html
  9. http://www.lamoncloa.gob.es/Presidente/Intervenciones/Otros/2014/prot20140602.htm
  10. http://politica.elpais.com/politica/2014/06/02/actualidad/1401699329_011328.html
  11. http://politica.elpais.com/politica/2014/06/02/actualidad/1401697005_470180.html
  12. http://politica.elpais.com/politica/2014/06/02/actualidad/1401702622_428565.html
  13. http://estaticos.elmundo.es/documentos/2014/06/03/proyecto_ley_organica_rey.pdf
  14. http://www.lamoncloa.gob.es/ConsejodeMinistros/Referencias/_2014/refc20140603.htm#LeyOrganica
  15. http://www.elmundo.es/espana/2014/06/03/538dcf0dca474146048b456d.html
  16. http://www.publico.es/526646/aprobada-la-ley-de-abdicacion-con-el-voto-rebelde-de-dos-socialistas Público
  17. http://www.rtve.es/noticias/20140609/partidos-presentan-cinco-enmiendas-contra-ley-abdicacion-piden-referendum/951565.shtml RTVE
  18. http://www.rtve.es/noticias/20140611/congreso-aprueba-ley-organica-abdicacion-del-rey-juan-carlos/952561.shtml RTVE
  19. http://www.congreso.es/portal/page/portal/Congreso/Congreso/SalaPrensa/NotPre?_piref73_7706063_73_1337373_1337373.next_page=/wc/detalleNotaSalaPrensa?idNotaSalaPrensa=13146&mostrarvolver=N Kongresuaren webgunea, 2014-06-11
  20. http://www.rtve.es/noticias/20140617/iu-pide-rey-abdique-pueblo-pp-dice-monarquia-esta-refrendada/957000.shtml/952561.shtml RTVE, 2014-06-17
  21. http://politica.elpais.com/politica/2014/06/18/actualidad/1403107426_009520.html El País, 2014-06-18
  22. http://www.lavanguardia.com/politica/20140607/54408778597/mas-asistira-coronacion-felipe-respeto-institucional.html La Vanguardia
  23. http://www.lr21.com.uy/mundo/1179537-leonor-la-hija-del-rey-felipe-vi-de-espana-es-la-futura-reina-mas-joven-de-europa LR21, 2014-06-08
  24. http://www.lanacion.com.ar/1700676-proclamacion-felipe-vi-rey-espana La Nación, 2014-06-12
  25. http://eldia.es/2014-06-05/nacional/1-mundo-empresarial-despide-calido-homenaje-Juan-Carlos-I.htm
  26. http://www.mundotoro.com/noticia/juan-carlos-i-preside-su-ultima-beneficencia-en-el-palco-real/108278
  27. http://www.elplural.com/2014/06/06/aznar-despide-a-juan-carlos-i-desde-el-wall-street-journal-destacando-la-brevedad-y-discrecion-de-su-marcha/
  28. http://www.farodevigo.es/espana/2014/06/09/rey-juan-carlos-i-despide/1038776.html
  29. http://www.oem.com.mx/elsoldetlaxcala/notas/n3422793.htm
  30. http://www.laopiniondemurcia.es/comunidad/2014/06/02/valcarcel-rey-sido-grandes-pilares/563855.html
  31. http://www.lavanguardia.com/politica/20140602/54409547598/rubalcaba-abdicacion-rey-demostrado-inquebrantable-democracia.html
  32. http://www.hoy.es/extremadura/201406/02/vara-respeta-decision-agradece-20140602123815.html
  33. http://www.lavanguardia.com/politica/20140602/54408593029/upyd-toda-colaboracion-sucesion-rey.html
  34. http://www.ciudadanos-cs.org/prensa/Ciudadanos_considera_que_tras_la_abdicacion_del_Rey_Juan_Carlos_es_el_momento_de_reformar_y_regenerar_Espana_/6908/
  35. http://www.cronicaglobal.com/es/notices/2014/06/ciu-advierte-al-futuro-rey-de-espana-de-que-hay-una-gran-desconfianza-en-cataluna-8339.php
  36. http://www.elmundo.es/espana/2014/06/02/538c4ad622601daa258b4570.html
  37. http://www.elmundo.es/pais-vasco/2014/06/02/538c6a1eca4741d52a8b4570.html
  38. <http://www.lavanguardia.com/politica/20140602/54409546033/erc-derecho-a-decidir-de-los-espanoles-monarquia.html
  39. http://www.elconfidencial.com/espana/2014-06-02/lara-anuncia-un-frente-por-la-republica-entre-gritos-de-borbones-a-los-tiburones_140032
  40. http://www.lavanguardia.com/local/valencia/20140602/54409562950/una-manifestacion-por-la-iii-republica-recorre-las-calles-de-alicante.html
  41. http://www.ideal.es/granada/201406/02/concentracion-plaza-carmen-20140602182145.html
  42. http://www.berria.info/albisteak/92670/monarkiaren_kontra_protesta_egin_dute_milaka_lagunek_iruean.htm
  43. http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140607/monarkiaren-aurka-egin-dute-milaka-herritarrek-hiriburuetan
  44. http://www.elcomercio.es/politica/201406/05/convocadas-manifestaciones-sabado-para-20140605124557-rc.html
  45. www.lavozlibre.com/noticias/ampliar/930670/los-monarquicos-convocan-manifestaciones-para-el-viernes-en-varias-ciudades
  46. http://www.elmundo.es/andalucia/2014/06/06/5392172bca4741494f8b4599.html
  47. http://www.elmundo.es/espana/2014/06/02/538c5523ca4741032b8b468b.html
  48. http://www.efefuturo.com/noticia/felipe-vi-leti-y-iii-republica-entre-las-principales-tendencias-de-twitter/
  49. EL Jueves aldizkariaren portada zentsuratu dute
  50. http://www.eldiario.es/rastreador/Dibujantes-Jueves-despiden-censura-portada_6_268133193.html
  51. http://www.eldiario.es/escolar/revista-Jueves_6_267783256.html
  52. [1]
  53. http://politica.elpais.com/politica/2014/06/07/actualidad/1402155659_902924.html
  54. http://www.ansa.it/ansalatina/notizie/rubriche/mundo/20140606165935677702.html
  55. Antena 3
  56. El Mundo
  57. https://www.diagonalperiodico.net/global/23169-se-podra-votar-por-internet-primer-referendum-tras-la-abdicacion-del-rey.html
  58. http://www.infolibre.es/noticias/politica/2014/06/07/democracia_real_convoca_referendum_virtual_sobre_monarquia_18033_1012.html
  59. http://noticias.lainformacion.com/politica/sistemas-politicos/democracia-real-ya-convoca-un-referendum-sobre-la-monarquia_4u5PNe8z9Pn7GTczPLg1J3/
  60. http://www.libertaddigital.com/espana/2014-06-03/gallardon-un-real-decreto-regulara-el-estatus-de-don-juan-carlos-cuando-deje-de-ser-rey-1276520445/
  61. http://www.europapress.es/nacional/noticia-gobierno-no-tiene-decidido-va-regular-aforamiento-rey-cuando-pierda-inviolabilidad-20140603194424.html
  62. http://www.lavanguardia.com/politica/20140603/54408625245/rey-inmunidad-abdicacion-aforado.html
  63. http://www.europapress.es/nacional/noticia-abogado-querella-audiencia-nacional-contra-rey-23-entender-ya-no-inviolable-20140603201418.html
  64. http://www.20minutos.es/noticia/2157598/0/rey-perdera/inviolabilidad-aforado/abdicacion/
  65. =http://www.elmundo.es/espana/2014/06/04/538e5fe9268e3e82068b457f.html
  66. http://www.huffingtonpost.es/2014/06/12/titulo-rey-reina_n_5489393.html Huffington Post, 2014-06-12
  67. http://www.expansion.com/2014/06/13/economia/politica/1402662011.html Expansión.com, 2014-06-13
  68. http://www.lavanguardia.com/politica/20140607/54408778597/mas-asistira-coronacion-felipe-respeto-institucional.html
  69. http://www.lr21.com.uy/mundo/1179537-leonor-la-hija-del-rey-felipe-vi-de-espana-es-la-futura-reina-mas-joven-de-europa
  70. http://elmunicipio.es/2014/06/carlos-javier-ii-reclama-el-trono-de-espana-a-felipe-vi/

Kanpo-loturakAldatu