Elena Borboikoa

aristokrata espainiarra

Elena Maria Elisabet Dominika de Silos Borboikoa eta Greziakoa (Madril, 1963ko abenduaren 20a - ) Espainiako infanta izan zen, Joan Karlos I.a erregearen eta bere emazte Sofia Greziakoaren alaba delako. Errege gorentasun (Alteza Real) titulua zegokion, eta 1995etik Lugoko dukesa ere bada. Egun, hirugarrena da Espainiako tronurako oinordekotzan, Leonor eta Sofia bere iloben atzetik.

Elena Borboikoa

(2008)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena María Isabel Dominica de Silos de Borbón y Grecia
JaiotzaMadril1963ko abenduaren 20a (60 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Familia
AitaJuan Carlos I.a
AmaSofía Greziakoa
Ezkontidea(k)Jaime de Marichalar  (1995eko martxoaren 18a -  2010eko urtarrilaren 21a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEspainiako Borboi etxea
Hezkuntza
HeziketaSt Mary's School (en) Itzuli
Comillasko Pontifize Unibertsitatea 1993) : Hezkuntza zientziak
University of Exeter (en) Itzuli
(1987 - 1990) : soziologia, Hezkuntza zientziak
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Altuera1,78 metro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
erromatar katolikoa
IMDB: nm1655589 Edit the value on Wikidata

1995eko martxoaren 18an ezkondu zen, Sevillan, Jaime de Marichalarrekin. Ezkontza horretatik bi seme-alaba izan ditu, tronurako ondorengotzan bere atzetik daudenak jaiotza hurrenkeraren arabera: Felipe Juan Froilán (1998an jaioa) eta Victoria Federica (2000).

2007ko azaroan Errege Etxeak adierazi zuenez, Lugoko dukesak aldi baterako bere senarrarekin bizitzea bertan behera utzi zuen. Época aldizkariak kaleratutakoaren arabera, Infantak bere senarrari kokaina kontsumitzea egozten zion, eta ezkontzaren baliogabetasun kanonikoa eskatu zuen[1]. 2009ko abenduan dibortziatzea adostu zuten, Madrilgo epaitegi batean (sekretupean). 2010eko urtarrilean dibortzio hori ofizialki jaso zen Errege Etxeko erregistroan, eta Jaime Maritxalarri titulu guztiak (Lugoko dukea, tartean) kendu zitzaizkion.

Elena Borboikoa, ikasketaz, irakaslea da, lehen hezkuntzan, atzerriko hizkuntzen gaian. Gaztelaniaz gain, ingelesa eta frantsesa menperatzen dituela diote. MAPFRE fundazioan Gizarte Ekintzako sailean aritu ohi da. Horrez gain, bere aitaren eskariz, errege familiaren ordezkari lanak ere egiten ditu hainbat ekitalditan.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elena Borboikoa