Espainiako Errege Etxea

Berorren Maiestate Espainiako Erregearen Etxea edo besterik gabe Espainiako Errege Etxea (gaztelaniaz: Casa de Su Majestad el Rey de España) espainiar estatuko erakundea publikoa da, zuzenean Espainiako erregearen agindupean dagoena. Erakunde honen xedea Espainiako erregeari, estatuburua den aldetik, bere eginkizunetan laguntzea da.[1] Halaber, Espainiako errege familiaren bizilekuaren antolakuntzaz eta funtzionamenduaz arduratzen da.

Espainiako Errege Etxea
Distintivo Felipe VI de España (color THV).svg
Datuak
Motaroyal household (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
Idazkari orokorraDomingo Martínez Palomo (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1978
Ordezkatzen duRoyal Household and Heritage of the Crown of Spain (en) Itzuli
webgune ofiziala
Twitter: CasaReal Edit the value on Wikidata

EgituraAldatu

1988ko maiatzaren 6ko 434/1988 Errege Dekretuan jasota dagoenez, Espainiako Errege Etxeak egitura hau du:

  • Espainiako Errege Etxearen buruzagia
  • Idazkari nagusia. Bere menpe ditu:
    • Plangintza eta Koordinazio Kabinetea
      • Bulego, Ekintza eta Programa Idazkaritza
    • Erreginaren Idazkaritza
    • Asturiasko Printzearen Idazkaritza
    • Segurtasun Zerbitzua
      • Komunikazio eta Informatika Zentroa
    • Komunikabideekiko Harremanak
    • Protokoloa
    • Intendentzia
    • Administrazioa, Azpiegiturak eta Zerbitzuak
    • Gela Militarra
      • Espainiako Erregearen laguntzaileak
      • Asturiasko Printzearen laguntzaileak
      • Kabinetea
      • Errege Guardia

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu