Safaria Afrikan turistek egindako espedizio mota bat da, fauna basatia begiratzeko eta eurei argazkiak ateratzeko, baita oinez ibilaldiak egiteko paisaiak ikuseko. Garai batean, ehizarako txangoak deitzeko erabiltzen zen hitza, berez swahilitik datorrena eta "bidaia" esan nahi duena.

Safaria Tanzanian.

1836 William Cornwallis Harris militar ingelesak horrelako espedizio bat egin zuen lehenengo aldiz, ehizatzeko asmorik gabekoa, eta txango estilo hau ezarri zuen: goizean hasten dena lehenengo argiekin, oinez egindako ibilaldi luzearekin eta ondoren atsedenaldia arratsaldean, afari batekin amaitzen dena istorioak kontatzeko edariak eta tabakoarekin batera.

Literaturan aldatu

Jules Vernek 1863an argitaratutako "Cinq semaines en ballon" eta H. Rider Haggard-en "King Solomon's Mines" (1885) eleberriek deskribatzen zituzten ingeles bidaiariek egindako safariak lehenengo aldiz.

Ernest Hemingway-k bestela fikziozko eta fikziozkoak ez ziren lan ugari idatzi zituen afrikar safariei buruz, besteak beste "The Short Happy Life of Francis Macomber", "The Snows of Kilimanjaro", "Green Hills of Africa" eta "True at First Light".

Zineman aldatu

Lehenengo filma jarduera hau jaso zuena "Trader Horn" (1931) izan zen. Hortik aurrera abenturazko hainbat filmetan agertu izan da, "Tarzan", "Jungle Jim" eta "Bomba the Jungle Boy" film serieetan, edo "The Naked Prey" pelikulan (1966). "Out of Africa" gogoangarrian ere (1985) bete-betean islatu zuten safaria.

Genero hau parodiatu zuen Bob Hopek bestela "Road to Zanzibar" eta "Call Me Bwana" filmetan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu