Ireki menu nagusia

Alberto Ruiz-Gallardón

Alberto Ruiz-Gallardón Jiménez (Madril, Espainia, 1958ko abenduaren 11) abokatua, fiskala eta politikaria da. 2011ko abenduaren 22tik 2014ko irailaren 23ra arte Espainiako Justizia ministroa izan da. Lehenago Madrilgo alkatea (2003-2011) eta Madrilgo Erkidegoko presidentea (1995-2003) izan zen. Alderdi Popularreko kidea da.

Alberto Ruiz-Gallardón
Alberto Ruiz-Gallardón 2013 (cropped).jpg
Justizia Ministroa

2011ko abenduaren 22a - 2014ko irailaren 23a
Francisco Caamaño - Rafael Catalá
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko azaroaren 30a - 2014ko irailaren 24a - Valentina Martínez Ferro
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Madrilgo alkatea

2003ko ekainaren 14a - 2011ko abenduaren 22a
José María Álvarez del Manzano Itzuli - Manuel Cobo
Madrilgo Biltzarkidea

1999ko ekainaren 30a - 2003ko apirilaren 1a
Hautetsia: 1999 Madrilenian regional election Itzuli
Madrilgo Biltzarkidea

1995eko ekainaren 22a - 1999ko apirilaren 20a
Hautetsia: 1995 Madrilenian regional election Itzuli
Madrilgo Erkidegoko lehendakaria

1995 - 2003
Joaquín Leguina - Esperanza Aguirre
Madrilgo Biltzarkidea

1991ko ekainaren 20a - 1995eko apirilaren 4a
Hautetsia: 1991 Madrilenian regional election Itzuli
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

1987ko uztailaren 28a - 1995eko uztailaren 4a
Madrilgo Biltzarkidea

1987ko uztailaren 2a - 1991ko apirilaren 2a
Hautetsia: 1987 Madrilenian regional election Itzuli
Madrilgo Udaleko zinegotzia

1983ko maiatzaren 23a - 1987ko ekainaren 30a
Hautetsia: 1983 Madrid City Council election Itzuli
Bizitza
Izen osoa Alberto Ruiz-Gallardón Jiménez
Jaiotza Madril1958ko abenduaren 11 (61 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Madril
Familia
Aita José María Ruiz Gallardón
Familia
Hezkuntza
Heziketa Centro de Estudios Universitarios Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua eta fiskala
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Alianza Popular
Firma de Alberto Ruiz-Gallardón.svg

BizitzaAldatu

Madrilgo Complutense Unibertsitatean egin zituen zuzenbide-ikasketak, eta 23 urterekin oposizioetan parte hartu ondoren fiskal-postua eskuratu zuen. 1977. urtean Alianza Popular (AP) alderdian sartu zen. 1983an Madrilgo zinegotzi izendatu zuten, 1986an alderdiko zuzendaritzan sartu zen, eta APren estatutuen idazketan parte hartu zuen. Jorge Verstrynge idazkari orokorra bere kargutik kendu zutelarik, Alberto Ruiz-Gallardónen esku gelditu zen kargu hura 1986an, eta urte hartan bertan Madrilgo Autonomia Erkidegoko lehendakaritzarako hautagai izendatu zuten. 1987an APko lehendakariorde izendatu zuten (lau ziren kargu horretan), eta, besteak beste, Madrilgo Erkidegoko senatari hautatu zuten. 1988an, bertan behera utzi zituen alderdi barruko kargu guztiak, Hernández Mancha alderdi buruarekin izandako gorabeheren eraginez, baina 1989an berriro itzuli zen zuzendaritzara, Manuel Fragaren agintaldian. 1989ko hauteskundeetan senatari-karguan berretsi zuten, eta baita 1993an ere, eta 1991n berriro izan zen Madrilgo Erkidegoko lehendakarigaia; hauteskunde haiek ez, baina 1995ekoak irabazi zituen, eta berriro ere 1999an. 2003an Madrilgo alkatetzarako hauteskundeak irabazi zituen, eta Madrilgo alkate bilakatu zen. 2007ko eta 2011ko udal-hauteskundeak ere irabazi zituen. 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan Madrilgo diputatu aukeratu zuten. Urte bereko abenduan Mariano Rajoyk Justizia ministro izendatu zuen[1]. 2014ko irailaren 23an bere karguaz dimititu zuen, berak aurkeztu eta defendatutako Abortuaren Legea Mariano Rajoy presidenteak legea atzera bota ostean.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Ruiz-Gallardón  

Kanpo-loturakAldatu


  Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.