Jharkhand (hindiz: झारखंड dʒʰaːɽkʰəɳɖ) Indiako ekialdeko estatua da, Bihar estatutik 2000ko azaroaren 15ean banatuta.

Jharkhand
 India
Administrazioa
Izen ofizialaझारखंड
Herrialdea India
ISO 3166-2IN-JH
HiriburuaRanchi (en) Itzuli
Chief Minister of Jharkhand (en) ItzuliChampai Soren (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak23°N 85°E / 23°N 85°E / 23; 85
Azalera74,677 km²
MugakideakBihar, Mendebaldeko Bengala, Orissa, Chhattisgarh eta Uttar Pradesh
Demografia
Biztanleria32.988.134 (2011)
alt_left 16.057.819 (%48,7) (%51,3) 16.930.315 alt_right
landa eremua
Landa eremua
 7.933.061 (%24)25.055.073 (%76) 
hiriak
Hiriak
alfabetatuak
alfabetatuak
 18.328.069 (%55.6)14.660.065 (%44.4) 
analfabetoak
analfabetoak
Dentsitatea360,34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofizialahindi
Ordu eremuaUTC+05:30
www.jharkhand.gov.in

Geografia aldatu

 
Damodar ibaia

Jharkhandek iparraldean Bihar, mendebaldean Uttar Pradesh eta Chhattisgarh, hegoaldean Orissa eta ekialdean Mendebaldeko Bengala ditu mugakideak bere 74.677 km² azaleran.

Hiriburu Ranchi industrialguena du. Beste hiri nagusi batzuk Jamshedpur, Dhanbad, Bokaro, Sindri, Deoghar eta Hazaribagh dira.

Estatu gehiena Chota Nagpur ordokian kokatuta dago, Koel, Damodar, Brahmani, Kharkai eta Subarnarekha ibaien iturria dena. Estatuaren zati handi bat basoz beteta dago.

Politika aldatu

Jharkand naxalita mugimenduak eragin handia duen hamahiru estatuko bat da[1].

Jharkhandgo Lehen Ministroak aldatu

Izena Alderdia Noiztik Noizera
Babulal Marandi BJP 2000ko azaroaren 20 2003ko martxoaren 18
Arjun Munda BJP 2003ko martxoaren 18 2005eko martxoaren 2
Sibu Soren JMM 2005eko martxoaren 2 2005eko martxoaren 12
Arjun Munda BJP 2005eko martxoaren 12 2006ko irailaren 18
Madhu Koda Independentea 2006ko irailaren 18 2008ko abuztuaren 26
Sibu Soren JMM 2008ko abuztuaren 27 2009ko urtarrilaren 13

Banaketa administratiboa aldatu

Hasieran estatua hegoaldeko Biharko 18 barrutiek sortu bazuten ere, gero beste 6 gehitu ziren: Latehar, Saraikela Kharsawan, Jamtara, Sahebgunj, Khunti eta Ramgarh hain zuzen ere.

Hori zela eta orain Jharkhandek 24 barruti ditu:

  • Ranchi
  • Lohardaga
  • Gumla
  • Simdega
  • Palamu
  • Latehar
  • Garhwa
  • Mendebaldeko Singhbhum
  • Seraikela Kharsawan
  • Ekialdeko Singhbhum
  • Dumka
  • Jamtara
  • Sahebganj
  • Pakur
  • Godda
  • Hazaribagh
  • Chatra
  • Koderma
  • Giridih
  • Dhanbad
  • Bokaro
  • Deoghar
  • Khunti
  • Ramgarh

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu