Analfabetismoa idazteko eta irakurtzeko ezgaitasuna da, normalean ikasketa faltagatik ematen dena. Derrigorrezko eskolatzea duten herrialdeetan, biztanle bakoitzeko analfabeto kopuru gutxien dutenak dira.

Analfabetismoaren banaketa munduan (2000), UNESCOren arabera.

Hala ere, herrialde batzuetan irakurrizko ulermen eskasa gerta daiteke, nahiz eta analfabetismo maila txikia izan.

Analfabetismoa eta garapena

aldatu
 
Erpuruarekin sinatzen. Analfabetismoa gainditzeko, dokumentu ofizial batzuk irakurtzeko eta sinatzeko gaitasuna lortzea izaten da urrats garrantzitsu bat.

Zaila da herri batek garapen ekonomikoa eta industriala lortzea, analfabetismo maila handia badu. 1978an 800 bat miloi analfabeto zeuden munduan, eta horietatik 500 miloi, hau da, % 60, emakumezkoak ziren. Analfabetismoaren eta garapenaren arteko harremana garbi ikus daiteke Sobietar Batasuna izaneko herrietan eta Estatu Batuen kasuan: lehenengoan tsarren garaian analfabetismoa % 76 zen, 1981 urtearen inguruan % 2; Estatu Batuetan 1870ean biztanleriaren % 20 analfabetoa zen, eta gaur egun, SESBaren kopuru bera.

UNESCOren datuen arabera, analfabetismoa gorantz doa: Afrikan % 85 dira analfabeto, Nepalen % 95...

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Erreferentziak

aldatu