Orissa Indiako ekialdeko estatua da, Bengalako golkoan kokatutakoa, Dekkan penintsulako ipar-ekialdean. Hiriburua Bhubaneswar da.

Orissa
 India
Administrazioa
Izen ofizialaଓଡ଼ିଶା
उड़ीसा
Odisha
Herrialdea India
ISO 3166-2IN-OD
HiriburuaBhubaneswar
Chief Minister of Odisha (en) ItzuliMohan Charan Majhi (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak20°09′N 85°30′E / 20.15°N 85.5°E / 20.15; 85.5
Azalera155,820 km²
MugakideakMendebaldeko Bengala, Jharkhand, Chhattisgarh eta Andhra Pradesh
Demografia
Biztanleria41.974.218 (2011)
5.267.298 (2005)
alt_left 20.762.082 (%49,5) (%50,5) 21.212.136 alt_right
landa eremua
Landa eremua
 7.003.656 (%16.7)34.970.562 (%83.3) 
hiriak
Hiriak
alfabetatuak
alfabetatuak
 26.742.595 (%63.7)15.231.623 (%36.3) 
analfabetoak
analfabetoak
Dentsitatea236 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofizialaOdia
www.orissa.gov.in

Geografia

aldatu

Goi-ordokiek eta mendiek hartzen dute estatuko lurralderik gehiena. Mahanadi, Brahmani eta Baitarani ibaiak lurrak ureztatzeko erabiltzen dira eta, oro har, mendebaletik ekialderako norabidea dute. Klima tropikala da.

Historia

aldatu

Kalinga dinastiarekin erresuma aberatsa zen Budaren garaian. K.a. III. mendean Asoka enperadorea hartaz jabetu zen denbora batez, baina burujabetasuna berreskuraturik, itsas herri ahaltsua izan zen kristautasunaren lehen mendeetan. Ganga dinastiarekin urrezko aroa iritsi zuen (1078-1264). 1592an mongolek beretu zuten, eta 1803an ingelesek konkistatu zuten. 1949an egin zen Indiako Batasuneko estatu.

Ekonomia

aldatu

Biztanleriaren % 90 inguru herrixketan bizi da, eta nekazaritza dute jarduera nagusia: arroza, landare oliodunak, azukre kanabera, jutea, kokoa, etab.; azienda (bufaloak, behiak, ardiak, ahuntzak). Barnealdeko basoetan zenbait tribu primitibo bizi dira oraino, ehiza, bilketa eta nekazaritza ibiltaria egiten dutenak.

 
Konark hiriko eguzkiaren tenplua.

Meatze baliabide garrantzitsuak: burdina, kromita (Indiako lehen ekoizlea), manganesoa, grafitoa, bauxita, etab. Industria nagusiki baliabide horien ingurukoa da. Arrantza ere garrantzitsua da.

Artea eta kultura

aldatu

Indiako kulturan garrantzi handia izan dute Orissako santutegi ospetsuek, Bhubaneswarrekoak bereziki (VIII-IX. mendeak). Bestalde, orissi deiturikoa Indiako bost dantza mota klasikoetako bat da. Leinu asko daude eta erabiltzen diren hizkuntzak munda, dravidikoa eta oriya dira.

Banaketa administratiboa

aldatu

Orissak 30 barrutitan banatuta dago. Hona hemen:

  1. Angul
  2. Boudh
  3. Bhadrak
  4. Balangir
  5. Bargarh
  6. Baleswar
  7. Cuttack
  8. Debagarh
  9. Dhenkanal
  10. Ganjam
  11. Gajapati
  12. Jharsuguda
  13. Jajapur
  14. Jagatsinghpur
  15. Khordha
  16. Kendujhar
  17. Kalahandi
  18. Kandhama
  19. Koraput
  20. Kendrapara
  21. Malkangiri
  22. Mayurbhanj
  23. Nabarangpur
  24. Nuapada
  25. Nayagarh
  26. Puri
  27. Rayagada
  28. Sambalpur
  29. Subarnapur
  30. Sundargarh

Hiriburua eta hiri handiena Bhubaneswar da. Beste hiri nagusiak Cuttack, Sambalpur,Berhampur,Balasore, Puri eta Rourkela dira.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu