Chhattisgarh (chhattisgarhiz eta hindiz: छत्तीसगढ़ tʃʰət̪t̪iːsgəɽʰ) India erdialdeko estatua da, 2000ko azaroaren 1ean Madhya Pradesheko chhattisgarhi hiztunak ziren hamasei barrutiek sortua. .

Chhattisgarh
 India
Administrazioa
Izen ofizialaछत्तीसगढ
Chhattisgarh
Herrialdea India
ISO 3166-2IN-CG
HiriburuaRaipur
Chief Minister of Chhattisgarh (en) ItzuliVishnu Deo Sai (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak21°16′N 81°36′E / 21.27°N 81.6°E / 21.27; 81.6
Azalera135,194 km²
MugakideakMadhya Pradesh, Maharashtra, Orissa, Jharkhand, Uttar Pradesh, Telangana eta Andhra Pradesh
Demografia
Biztanleria29.436.231 (2020)
alt_left 12.712.303 (%43,2) (%43,6) 12.832.895 alt_right
landa eremua
Landa eremua
 5.937.237 (%20.2)19.607.961 (%66.6) 
hiriak
Hiriak
alfabetatuak
alfabetatuak
 15.379.922 (%52.2)10.165.276 (%34.5) 
analfabetoak
analfabetoak
Dentsitatea108 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofizialahindi eta Chhattisgarhi (en) Itzuli
www.chhattisgarh.nic.in

Geografia aldatu

Ipar-mendebaldean Madhya Pradesh, mendebaldean Maharashtra, hegoaldean Andhra Pradesh, ekialdean Orissa, ipar-ekialdean Jharkhand eta iparraldean Uttar Pradesh ditu mugakideak.

Estatuko iparraldea Indo-gangear ordokiaren ertzean dago, Gangesko ibaiadarra den Rihand ibaiak zeharkatua. Mendebaldean Satpura mendilerroa eta Chota Nagpur ordokiaren mendebaldeak Mahanadi ibaiaren arroa eta Indo-gangear ordokia banatzen dituzte.

Hizkuntzak aldatu

Chhattisgarhi hizkuntza, ekialdeko hindiaren dialektoa dena, estatuko hizkuntza nagusia ez ezik, hindiarekin batera ofiziala ere bada. Gainera, Chhattisgarhko zenbait alditan dravidar kuttua duten dialekto eta hizkuntzak ere erabiltzen dituzte.

Barrutiak aldatu

 
Barrutiak

Chhattisgarh 18 barrutitan banatuta dago administratiboki:

  1. Bastar
  2. Bilaspur
  3. Dantewada
  4. Dhamtari
  5. Durg
  6. Janjgir-Champa
  7. Jashpur
  8. Kabirdham
  9. Kanker
  10. Korba
  11. Koriya
  12. Mahasamund
  13. Raigarh
  14. Raipur
  15. Rajnandgaon
  16. Surguja

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu