Jerusalem
Jerusalem[1][2] (hebreeraz: ירושלים, Yerushalayim; arabieraz: القدس, al-Quds), Asiako mendebaldeko hiri bat da, Ekialde Hurbilean, Mediterraneo itsasoa eta Itsaso Hilaren arteko Judeako mendietako goi ordoki batean kokatua. Munduko hiri zaharrenetarikoa da. Hiri santutzat dute hiru abrahamdar erlijio nagusiek, hau da, judaismoak, kristautasunak eta islamak. Israeldarrek eta palestinarrek beren hiriburutzat aldarrikatzen dute, Israelek hor baititu bere gobernu erakunde nagusiak, eta Palestinako Estatuaren asmoa baita bere botere erakundeen egoitza han ezartzea; hala ere, aldarrikapen bietako batek ere ez du nazioarteko onarpen zabalik.
Jerusalem ירושלים القدس ירושלים (Yerushaláyim) القدس (al-Quds) | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Hiriaren ikuspegia ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Txantiloi:Herrialde info Palestina historikoa | ||
Probintzia | Jerusalem barrutia | ||
Alkatea | Zaki al-Ghul (ekialdean) Nir Barkat (mendebaldean) | ||
Izen ofiziala | ירושלים القدس أورشليم | ||
Jatorrizko izena | ירושלים القدس | ||
Posta kodea | 91000–91999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 31°46′44″N 35°13′32″E / 31.7789°N 35.2256°E31°46′44″N 35°13′32″E / 31.7789°N 35.2256°E | ||
![]() | |||
Azalera | 125,156 km² | ||
Altuera | 754 m | ||
Mugakideak | Ramat Rachel (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 919.438 (2018)![]() | ||
Dentsitatea | 7.330,87 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | K.a. IV. milurtekoa | ||
Telefono aurrizkia | 2 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | New York, Ayabe (en) ![]() | ||
http://www.jerusalem.muni.il |
123 km² ditu, eta 2018an 919.438 biztanle zituen. 650-840 metro inguruko garaieran dago, eta mugakide ditu Ramala hegoaldean, Betleem iparraldean, Jeriko mendebaldean, eta Tel Aviv hego-ekialdean.
HistoriaAldatu
Antzinako garaietatikAldatu
K.a. XIV. mendean kanaandar jebustarrek sortu zuten. Jerusalem izenaren jatorria Uru-Salem (Salemen Gunea) omen da. Salem kanaandarren, eta, beraz, feniziarren jainkoetako bat zen. Kanaandarrak herri semitikoetako bat ziren, hebrearrak eta arabiarrak bezala. Kanaandarren garaiaren ondotik gobernatzaile eta okupatzaile franko izan ditu Jerusalemek: hebrearrak, babiloniarrak, pertsiarrak, mazedoniarrak, erromatarrak, bizantziarrak, gurutzatu kristauak, omeiarrak, abbasidarrak, aiubiarrak (eta beren buru Salah Ed-Din edo Saladino kurdua), mamelukoak, otomanoak, ingelesak... Gaur egun, Israelgo armada eta kolono judu armatuak ikusten ahal dira kaleetan.[3]
K.a. 990. urte inguruan, David erregeak konkistatu zien jebustarrei eta bere erreinuko hiriburu izendatu zuen eta bere seme Salomonek Yahveren kultua onartzen zuen lehen tenplua eraiki zuen. K.a. 920 urtean, Judako erreinuko hiriburu izatera pasa zen eta hortik aurrera hainbat inbasio atzerritar nozitu zituen: asiriarrak, babiloniarrak, mazedoniarrak eta erromatarrak. 132an judutarrak erromatarren aurka altxa ziren, zanpatuak izanik eta judutar diasporari hasiera emanez.
Erdi Aroan Bizantziar Inperioaren eta arabiarren esku egon zen, 1099 gurutzadetan gudaroste kristauak konkistatu zutelarik. 1187an Saladinek hiria berriz hartu zuen, eta handik aurrera, 1228 eta 1244en arteko tartean ezik, kristauek ez zuten inoiz gehiago Jerusalemen agindu. 1517tik aurrera otomandar turkiarren esku egon zen.
Lehen Mundu Gerraren ostean, eskualde osoa Britainia Handiaren esku geratu zen. Talde paramilitar juduak erregimen honen aurka agertu ziren, estatu judutar independente bat eta errefuxiatu judutarren sarrera askea nahi baitzuten, eta hau dela eta borroka armatuari ekin zioten.
1948an britainiarrak erretiratu egin ziren eta lurraldea, NBEan adostu zenaren arabera, bi zati nagusitan banatuta geratu zen, bata judua eta beste arabiarra, Jerusalem eta Betleem nazioarteko eremu, corpus separatum gisa geratzen zelarik. Erabaki hau ez dute inoiz betearazi, ordea, 1948ko gerraren eta judutarren eta palestinarren arteko liskarrengatik. Soldadu eta administrazio britainiarra erretiratu ahala, sionistek Israelgo estatua aldarrikatu zuten, eta beren miliziek, Palmach, Irgun eta Stern banda nagusiki, Jerusalemen mendebaldea okupatu zuten. 1948-1949 arteko gerran Jordaniak hiriaren ekialdea okupatu zuen.
Gaur egunAldatu
Sinbolikoki Israelgo hiriburua den arren, praktikan Tel Avivek ditu hiriburu eginkizun gehienak. Jerusalem Israelgo hiriburu izatea ez dago nazioarteak onartua. Horregatik, enbaxada gehienak Tel Aviven daude, nazioartean ez baita onartu Israelek Ekialdeko Jerusalem anexionatu izana, Sei Eguneko Gerraren ondorioz. Ekialdeko Jerusalem da palestinarrek Palestinako Estaturako aldarrikatzen duten hiriburua; Erroma edo Bruselaren antzeko jabetza banatuko formula bat aplikatzea eskatzen du Palestinako Aginte Nazionalak.
Judaismoarentzat hiririk sakratuena da (Jerusalemgo Tenpluaren mendira begira egiten dute otoitz), bai eta kristautasuneko konfesio batzuentzat ere. Islamean, aldiz, hirugarren hiri sakratuena da, Mekaren eta Medinaren ostean. Ekialdeko Jerusalemen dago Hiri Zaharra, hiru erlijio monoteisten leku sakratuak dituena. Hiri Zaharrak lau auzo ditu. Handitik txikira: musulman auzoa, judu auzoa, kristau auzoa eta armeniar auzoa (azken hori ere, kristaua).
MonumentuakAldatu
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Jerusalem (1881–2007)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 23.4 | 25.3 | 27.6 | 35.3 | 37.2 | 36.8 | 40.6 | 44.4 | 37.8 | 33.8 | 29.4 | 26 | 44.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.8 | 12.6 | 15.4 | 21.5 | 25.3 | 27.6 | 29.0 | 29.4 | 28.2 | 24.7 | 18.8 | 14.0 | 21.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 9.1 | 9.5 | 11.9 | 17.1 | 20.5 | 22.7 | 24.2 | 24.5 | 23.4 | 20.7 | 15.6 | 11.2 | 17.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.4 | 6.4 | 8.4 | 12.6 | 15.7 | 17.8 | 19.4 | 19.5 | 18.6 | 16.6 | 12.3 | 8.4 | 13.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.7 | -2.4 | -0.3 | 0.8 | 7.6 | 11 | 14.6 | 15.5 | 13.2 | 9.8 | 1.8 | 0.2 | -6.7 |
Euria (mm) | 133.2 | 118.3 | 92.7 | 24.5 | 3.2 | 0 | 0 | 0 | 0.3 | 15.4 | 60.8 | 105.7 | 554.1 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 12.9 | 11.7 | 9.6 | 4.4 | 1.3 | 0 | 0 | 0 | 0.3 | 3.6 | 7.3 | 10.9 | 62 |
Eguzki orduak | 192.2 | 226.3 | 243.6 | 267.0 | 331.7 | 381.0 | 384.4 | 365.8 | 309.0 | 275.9 | 228.0 | 192.2 | 3397.1 |
Hezetasuna (%) | 72 | 69 | 63 | 58 | 41 | 44 | 52 | 57 | 58 | 56 | 61 | 69 | 58.3 |
Iturria (1): Israel Meteorological Service[4][5] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory[6] |
Biztanleriaren bilakaeraAldatu
Urtea | Juduak | Musulmanak | Kristauak | Guztira |
---|---|---|---|---|
1525 | 1.000 | 3.700 | ? | 4.700 |
1538 | 1.150 | 6.750 | ? | 7.900 |
1553 | 1.634 | 11.750 | ? | 12.384 |
1562 | 1.200 | 11.450 | ? | 12.650 |
1844 | 7.120 | 5.000 | 3.390 | 15.510 |
1876 | 12.000 | 7.560 | 5.470 | 25.030 |
1896 | 28.110 | 8.560 | 8.750 | 45.420 |
1922 | 34.000 | 13.400 | 14.700 | 62.600 |
1931 | 51.200 | 19.900 | 19.300 | 90.500 |
1944 | 97.000 | 30.600 | 29.400 | 157.000 |
1948 | 100.000 | 40.000 | 25.000 | 165.000 |
1967 | 195.700 | 54.963 | 12.646 | 263.307 |
1980 | 292.300 | ? | ? | 407.100 |
1985 | 327.700 | ? | ? | 457.700 |
1987 | 340.000 | 121.000 | 14.000 | 475.000 |
1990 | 378.200 | 131.800 | 14.400 | 524.400 |
1995 | 482.000 | 164.300 | 16.300 | 662.600 |
1996 | 421.200 | ? | ? | 602.100 |
2000 | 448.800 | 208.700 | ? | 657.500 |
2004 | 464.000 | ? | ? | 692.000 |
Jerusalemdar ezagunakAldatu
- Zirilo Jerusalemgoa (313?-386), patriarka.
- Al-Muqaddasi (945?-1000), geografoa.
- Isaak Rabin (1922-1995), politikaria.
- Amos Oz (1939-2018), idazlea.
- Ada Yonath (1939-), kimikaria.
- Natalie Portman (1981-), aktoresa.
Herri eta hiri senidetuakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ Jerusalem, Jerusalem!. Berria (Noiz kontsultatua: 2007-10-22).
- ↑ Long Term Climate Information for Israel. 2011ko ekaina.
- ↑ Record Data in Israel. .
- ↑ Hong Kong Observatory. Climatological Information for Jerusalem, Israel. .
- ↑ Sister Cities International. Online Directory: Israel, Middle East. .
- ↑ New York City Global Partners. NYC.gov.
- ↑ Praha.eu. Partner Cities (Portal of Prague). .