Salomonhebreeraz: שְׁלֹמֹה‎Shlomoh; arabieraz: سُليمان‎Sulaymān; grezieraz: ΣολομώνSolomōn; latinez: Salomon) edo Jedidas (hebreeraz: יְדִידְיָהּ‎Yedidyah; Itun Zaharrean aipatzen den lez— (K.a. ~970-931) Israelgo antzinateko erresumako hirugarren erregea izan zen, Daviden semea, eta erresuma txikiagoetan banatu aurreko azkena (Judeako Erresuma barne).

Salomon
Berruguete, Pedro - Salomon - c. 1500.jpg
Israelgo erregea

K.a. 970 - K.a. 931
David - Roboam, Jeroboam (en) Itzuli
islameko profeta

Bizitza
JaiotzaJerusalem, K.a. 989
HerrialdeaIsraelgo Erresuma
Talde etnikoaIsraelita
HeriotzaJerusalem, K.a. 931 (57/58 urte)
Hobiratze lekuaJerusalem
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaDavid
AmaBetsabe
Ezkontidea(k)Naamah (en) Itzuli
a Pharaoh's daughter (en) Itzuli
ezezaguna
Bikotekidea(k)Sabako erregina
ezezaguna
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaDavidic line (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakBiblical Hebrew (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta agintaria
Lantokia(k)Palestina
Lan nabarmenakSolomon's Temple (en) Itzuli

Musicbrainz: d753d6e6-98aa-42bf-9e25-77001556e4df Edit the value on Wikidata

Errege horri buruzko berriek jatorri mitologikoa dute batik bat. Jerusalemgo tenpluaren eraikuntza egozten zaio eta antzinateko gizon jakintsu eta aberatsenetako bat omen zen. Bibliak lurrean sekula izan den gizonik jakintsuena dela aitortzen du. Salomoni bi idazlan egozten zaizkio, Esaera zaharren liburua eta Kantarik ederrena.

Euskal mitologian, Ehiztari galduaren, edo horietako baten izena da.

Salomon, Bibliaren araberaAldatu

Kristauen liburu sakratua Salomoni buruzko iturri nagusietako bat da; Itun Zaharrak hari buruz dioena biltzen da ondoren.

David Israelgo erregearen eta Betsaberen bigarren semea izan zen. Davidek Betsaberekin ezkontzearren haren aurreko senar Urias hitita gudara bidali zuen, bertan hil zedin eta Betsabe alargundu. Natan igarleak, haren bekatuaren ordainetan, Jainkoak Davidek bere lehen semea hil zezan agindu zuela esan zion erregeari. 2 Sm 12:14; Jainkoaren arerioen biraoa sustatu zenuen: lit. Jainkoaren etsaiak ikaragarri iraindu dituzu. Aste oso bat jan gabe eta otoitzean igaro ostean, Davidek bere semea hil zela jakin zuen eta Betsaberen atsekabea lausotu, laster izan zen berriz haurdun eta Salomonez erdi zen.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salomon