Jerusalemgo setioa (1099)

Artikulu hau 1009ko setioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jerusalemgo setioa».

Jerusalemgo setioa 1099ko ekainaren 7tik uztailaren 15era gertatu zen, Lehenengo Gurutzadan zehar. Lehenengo Gurutzadaren klimaxa izan zen, izan ere, gurutzatuek bere helburuak bete zituzten: fatimitarren eskuetatik Jerusalem hartu zuten eta Jerusalemgo Erresuma ezarri zuten.

Jerusalemgo setioa
Lehenengo Gurutzada
XIX. mendeko margolana
Data1099ko ekainaren 7a-1099ko uztailaren 15a
LekuaJerusalem
Koordenatuak31°48′N 35°12′E / 31.8°N 35.2°E / 31.8; 35.2
EmaitzaKristauen garaipen erabakigarria
Gudulariak
Gurutzatuak Fatimitar Kaliferria
Buruzagiak
Godofredo Bouillongoa
Raimundo IV.a Tolosakoa
Roberto II.a Normandiakoa
Roberto II.a Flandriakoa
Eustakio III.a Boloniakoa
Tankredo Galileakoa
Gaston IV.a Bearnokoa
Iftikhar ad-Dawla
Indarra
1.200-1.300 zaldun
11.000-12.000 infnate
[1][2][3]
Hiriko garnizioa
400 zaldun[3][4]
Galerak
3.000-4.000 Ezezagunak

Aurrekariak

aldatu

1098ko ekainean Antiokiako setioa burutu ondoren, gurutzatuek urtebete eman zuten eskualdean. Ademaro Monteilgoa legatu apostolikoa hil zen eta Bohemundo Tarantokoak hiriaren jabetza aldarrikatu zuen. Balduino Boloniakoa 1098an konkistaturiko Edesan gertatu zen. Buruzagiek gogor eztabaidatu zuten hurrengo pausua: Raimundo Tolosakoak, sumindurik, Antiokia utzi eta Maarrat al-Numan hartu zuen, setio ospetsu baten ostean. Urtearen amaierako, maila baxuko zaldunek eta infanteek Jerusalemerantz noblerik gabe abiatzeko mehatxuak egin zuten. Gauzak horrela, 1099ko urtarrilaren 13an, Raimundok Mediterraneoko kostaldetik ekin zion bideari, Roberto II.a Normandiakoa eta Bohemundoren iloba zen Tankredo Galileakoarekin batera.

Bidean, gurutzatuek Arqa setiatu zuten baina ezin zuten hartu eta maiatzaren 13an hegoalderantz jo zuten. Fatimitarrak bakea egitea saiatu ziren, gurutzatuek Jerusalemerantz joan ez zitezen baina hauek proposamenari uko egin zioten; Iftikhar ad-Daula Jerusalemgo fatimitar gobernadoreak gurutzatuen nahiak ezagutzen zituen eta kristauak hiritik egotzi zituen.[5] Ondorengo hiriek ez zituzten gurutzatuak aurre egin.

Setioa

aldatu

Ekainaren 7an, gurutzatuak Jerusalemera ailegatu ziren. Fatimitarrak urtebete baino ez ziren hiriaren jabeak, aurretik seljuken eskuetan baitzegoen. Gurutzatu askok negar egin zuten hiria ikustean. Antiokian egin zuten moduan, gurutzatuek hiria setiatzeari ekin zioten, nahiz eta inguru haietako ur eta janarien eskasia zela eta, setiatzaileen kalterako izan zen. Iftikhar ad-Daulak ondo prestatu zuen hiria setiorako. Gurutzadan parte hartu zuten 5.000 zaldunetatik 1.500 baino ez ziren geratzen; era berean, 30.000 infanteetatik 12.000 baino ez ziren Jerusalemeraino ailegatu.

Setioaren hasieran, maila baxuko zaldun batzuk Antiokian tifusak eraildako Ademaro Monteilgoa legatu apostolikoa ikusi zutela adierazi zuten. Josueren Liburuaren Jerikoko guduaren antzeko egoera zela esan eta oinutsik erromes egin zuten hiriko harresien inguruan. Egun batzuk eman zituzten horrela, salmoak kantuka. Orduan, Petri Ermitauak Josafateko haranean, Getsemaniko baratzean eta Olibetako mendian sermoiak egin zituen eta gurutzatuek lanari ekin zioten.

Godofredok, Roberto Flandriakoak eta Roberto, Normandiak iparraldeko harresiak setiatu zituzten Daviden dorreraino; Raimundok berriz, mendebaldeko harresiak eraso zituen Dabiden dorretik Sion mendiraino. Ekainaren 13ko erasoa ez zen arrakastatsua izan: hornigairik gabe, laster konturatu ziren akatsaz. Handik gutxira, hornigaiak zituzten genoar galera bi Jaffako portuan sartu ziren.[6] Gainera, gurutzatuek Samariako basoak ustiatu zituzten setiatzeko armak egiteko. Oraindik gabeziak zituzten eta ekainaren amaieran Egipton fatimitar armada martxan zegoela jakin zuten.

Azken erasoa

aldatu

Gurutzatuen premia nagusia eskalak eta dorre mugikorra ziren hiriko harresiak eskalatzeko. Fatimitar garnizioak inguruko zuhaitz guztiak bota zituen eta gurutzatuek Samariaraino joan ziren zuraren bila. 400 zurezko piezak topatu zituzten, bi dorre, ahari-buru bat eta zenbait katapulta eraikitzeko beste. Guglielmo Embriacok zuzenduriko genoar itsasontziak ere laguntza handia izan ziren: gurutzatuek itsasontziak desmuntatu zituzten eta bere sokak ere erabili zituzten.[7]

Uztailaren 14ko gauean, gurutzatuek bi aldibereko eraso egin zituzten: bata hegoaldetik eta bestea ipar-mendebaldetik. Musulmanek kristauek bazekiten dorre mugikor bat besterik ez zutela behar Jerusalem hartzeko. Lehenengoa geziz eta suaz gelditu zuten baina ipar-mendebaldekoa zutik zirauen. Godofredoren dorreak bi ordu eman zituen ipar-ekialdeko muturreko atetik hurbil zegoen puntu ahuleraino ailegatzeko. Gestaren arabera, Tournaiko flandriar zaldun bi, Lethaldo eta Engelberto izenekoak, hirian sartzeko lehenak izan ziren, Godofredo, Eustakio, Tankredo eta bere osteen aurrean. Lubanarroak Raimundoren dorrea gelditu zuen baina, gurutzatuak hiriaren barnean zeudela jakinda, guardia musulmanek harresiak utzi zituzten.

Sarraskia

aldatu

Setiatutako hirietako biztanleen aurkako ankerkeriak egitea ohikoa zen Antzinaroko eta Erdi Aroko gerran. Gurutzatuek horrelakorik egin zuten Antiokian eta fatimitarrek Siziliako Taorminan, Romettan eta Tiron. Hala ere, sarraskia ohiko baino ankerragoa izan zen Jerusalemen.[8][9][10] Michael Hull historialariaren ustetan, sarraskia baino nahita egindako politika izan zen, “paganoen superstizioaren kutsadura” kentzeko asmotan (Fulkerio Chartreskoaren esanetan) eta Jerusalem latindar kristau hiri bat bilakatzeko.[11]

Ondorioak

aldatu

Hiria hartu eta gero, Godofredo Bouillongoa Advocatus Sancti Sepulchri ("Hilobi Santuarenren abokatu" edo "babesle") bilakatu zen eta, uztailaren 22an, errege tituluari uko egin zioen, Kristo arantza-koroa bat izan zuen hirian koroarik hartuko ez zuela esanez.[12] Raimundok titulurik ez hartzea erabaki zuen eta Godorfredok Daviden dorrea uztera ere konbentzitu zuen. Raimundo erromes joan zen eta, orduan, abuztuaren 1ean, Arnulfo Chocqueskoa lehenengo patriarka latino hautatu zuten (greziar patriarkaren haserrerako). Abuztuaren 5ean, Arnulfok, bizirik ziren biztanleak galdetu ondoren, Gurutze Santuaren erlikia topatu zuen.

Abuztuaren 12an, Gododofredok armada bat zuzendu eta, Gurutze Santua abangoardian izanik, fatimitar armada borrokatu zuen Axkelongo guduan. Garaipenaren ondorioz, gurutzatu gehienek bere botoak bete zituztela uste zuten eta, ehunka batzuk baino ez, Europara itzuli ziren. Hala ere, bere garaipenari esker Jerusalemgo Erresuma gurutzatua ezarri zuten.

Europan garaipena jakin zutenean, mendeko berri bilakatu zen eta laster Chanson de Jérusalem bezalako gesta kantak egin zituzten.

Erreferentziak

aldatu
  1. Skaarup, Harold A.. (2003). Siegecraft - No Fortress Impregnable. Lincoln.
  2. Mikaberidze, Alexander. (2011). Conflict and Conquest in the Islamic World. Santa Barbara.
  3. a b Watson, Bruce. (1993). Sieges: a comparative study. Westport.
  4. Haag, Michael. (2008). Templars: History and Myth: From Solomon's Temple to the Freemasons. Londres.
  5. Madden, Thomas F.. (2005). The New Concise History of the Crusades at 33. Rowman & Littlefield Pub., Inc..
  6. Richards, Jean. The Crusades 1071–1291. , 65 or..
  7. Riley-Smith, Jonathan. The Crusades. , 34 or. ISBN 0-300-04700-2..
  8. Bradbury, Jim. (1992). The Medieval Siege. Woodbridge: The Boydell, 296 or. ISBN 0851153577..
  9. Montefiore, Simon Sebag. (2012). Jerusalem : the Biography. (1. argitaraldia) New York: Vintage Books, 222 or. ISBN 0307280500..
  10. (Ingelesez) Goldstein, Joshua S.. (2012). Winning the War on War : the Decline of Armed Conflict Worldwide. New York: Plume ISBN 0452298598..
  11. (Ingelesez) Hull, Michael D.. (1999ko ekaina). «First Crusade: Siege of Jerusalem» Military History.
  12. Hamilton, Bernard. (1980). The Latin Church in the Crusader States. Variorum Publications, 12 or..

Bibliografia

aldatu
  • Rodney Stark, God's Battalions: The Case for the Crusades, New York, 2009.
  • Hans E. Mayer, The Crusades, Oxford, 1965.
  • Jonathan Riley-Smith, The First Crusade and the Idea of Crusading, Filadelfia, 1999.
  • Frederic Duncalf, Parallel source problems in medieval history, New York, Londres: Harper & Brothers, 1912
  • Sir Archibald Alison, Essays, Political, Historical, and Miscellaneous – vol. II, Londres, 1850.