Jerikoko Gobernazioa

Palestinar Aginte Nazionalaren Gobernazioa
Jerikoko gobernazioa» orritik birbideratua)

Jerikoko Gobernazioa (arabieraz: محافظة طوباس‎Muḥāfaẓat Ṭūbās) Palestinako Estatuko hamasei gobernazioetako bat da (arabieraz Muhafazah), Zisjordania ekialdean.[1]

Jerikoko Gobernazioa
 Palestina
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
ISO 3166-2PS-JRH
HiriburuaJeriko
GobernuburuaHussein Hamayel (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak32°01′30″N 35°26′44″E / 32.02492°N 35.44548°E / 32.02492; 35.44548
Map
Azalera593 km²
Demografia
Biztanleria42.320 (2007)
0 (2007)
Dentsitatea71,37 bizt/km²

Kokapena aldatu

Jeriko hiria hiriburua da. Jordaniarekin mugan dago, Itsaso Hilaren ondoan eta Jordan ibaiak sortutako haranaren hegoaldean. Gobernazioa mendebaldeko mendietara hedatzen da, Ramallah eta Al Bireh Gobernazioaren eta Nablusko Gobernazioaren ekialdera, eta Jerusalemgo Gobernazioaren ipar-mendebaldera, Judeako basamortuaren iparraldeko muturra barne.

Ezaugarriak aldatu

Gobernazioak 593 km² kilometro koadroko azalera du, eta Estatistiken Palestinako Zentroaren arabera, 2006. urtearen erdialdean 42.320 biztanle zituen, horietatik 13.334 errefuxiatuak.[2]

Nekazaritza garrantzitsua da gobernazioaren ekonomiarako, batez ere Jordan haranean, Jeriko hiriburutik gertu. Jeriko, sarritan, munduko kokaleku iraunkorrik antzinakoentzat hartu izan da; bere toki historiko eta arkeologiko ugariek turista ugari erakartzen dituzte bertara. Eliseoko parkea Jerikoko udalerrian dagoen oasia da. Izena ematen dion iturburuaren inguruan antolatuta dago eta bertan zuhaitz zitrikoen baratzeak, platanondoak, palmondoak eta espezie tropikalak daude.

Lurrikara aldatu

1927ko azaroaren 7an, epizentroa Jerikotik gertu zuen lurrikara handi batek, Rift del Jordan haranean, 350 pertsona hil zituen eta kalte handiak eragin zituen Palestinako Britainiar Mandatuan.

Antolaketa aldatu

Hiriak aldatu

Udalerriak aldatu

  • al-Auja
  • al-Jiftlik

Herriak aldatu

  • al-Fasa'il
  • an-Nuway'imah
  • Ein ad-Duyuk at-Tahta
  • Ein ad-Duyuk at-Foqa
  • az-Zubaidat

Errefuxiatuen kanpamentuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu