Jordan[1], —Jordan ibai bezala ere ezaguna— 360 kilometroko luzera duen ibai estu bat da, Rift haran Handiaren iparraldeko zatia hartzen duena, plaka asiarra (azpiplaka arabiarra) eta plaka afrikarra banatzen dituen haustura tektonikoa. Antilibano mendilerroan jaiotzen da, Hermon mendiaren iparraldeko adarrean, nondik, Libano hego-ekialdea zeharkatuz isurtzen den, Israelen sartu eta Galileako Itsasoaren iparraldeko kostaldean bere urak isuriz (gaur egungo Kinnereth Lakua edo Bibliako Genesaret lakua). Degania kibbutzetik gertu dagoen laku honetatik berriz abiatzen da, lakuaren hegoaldeko kostaldean, bere iparraldetik hegoalderako ibilbidea mantenduz eta Israel eta Jordania arteko muga teoriko bezala balio duelarik, azkenik, Itsaso Hilean behin betirako itsasoratzen delarik.

Jordan (ibaia)
Datu orokorrak
Garaiera2.814 m
Motaibai eta border river (en) Itzuli
Luzera252 km
Geografia
Map
Koordenatuak33°11′12″N 35°37′09″E / 33.1867°N 35.6192°E / 33.1867; 35.6192
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera18.000 km²
LakuakGalileako itsasoa
IturburuaGolan eta Sde Nehemia (en) Itzuli
Bokalea
()
Itsaso Hila
(−416 m)
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jordan (argipena)».

Jordan ibaia, Lur Santuko handiena da, eta Kanaan eskualde historikoko garrantzitsuenetako bat, Orontes ibaiarekin batera. Aldi berean, Bibliako gertaera askoren eskenategi izan zen.

Deskribapena

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Jordango harana»

Ibaia, zenbait errekasto txikien elkartzetik sortzen da: Hasbani, Warzani, Dom (edo Dan) eta Banyas. Guztiek, isurtze egonkor eta jarraikakoa dute, agorraldi eskasekoak. Jordan ibaiaren elikatzea hirukoitza da: Alde batetik, euri eta elurretatik dator (batez ere negukoak), beste batetik Antilibano mendilerroaren irtetze karstikoetatik, eta, azkenik, Hermon mendiaren elurraren urtzeagatik (udaberrian). Ibaiak, honela, azken urtaro honetako gehiengo absolutu bat erakusten du, eta bigarren gehiengo bat neguan, udan, agorraldi handia jasaten duen bitartean.

Jordanen ezaugarririk nagusiena, baina, Itsaso Hilerantz hurbiltzen doan heinean bere gazitasun maila igotzen doala da. Izan ere, Kinnereth edo Genesaret lakuan, oraindik geza sartzen da, baina ordutik aurrera, gazitu egiten da, Itsaso Hilean itsasoratu arte, gazitasunezko milako 325eko portzentajea batekin, ozeanoak baino %25 gaziagoa dena.

Yarmukek bakarrik, Jordanen ezker ibarreko ibaiadarra eta Siria eta Jordaniaren arteko muga dena, isurtzen du ur geza Jordan ibaiaren ibilgu nagusian.

Ibaiak, iparraldetik hegoaldera, 64 kilometro zeharkatzen ditu Hasbanytik Merom lakuraino, berak elikatua, ondoren, bere urek, beste 24 kilometroz jarraitzen dute Galileako itsasorantz, hau ere berak elikatua, bere ibilgua jarraitzen du, bihurgunetsua eta abiadura motelekoa bihurtuz, meandro ugariekin, Itsaso Hilean itsasoratu arte.

Bere distantzia, lerro zuzenean, Hermonetik Itsaso Hilerarte, 215 kilometrokoa da, baina bere bihurgune ugariak kontutan hartuz, 360 kilometro inguru neurtzen du. Ibaiaren batez besteko zabalera 27 eta 45 metro artekoa da, eta, bere sakonera, 1,5 eta 3,5 metro artekoa.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu