Jean M. Auel

Jean Marie Auel» orritik birbideratua)

Jean Marie Auel, ezkongabetan Jean Marie Untinen (Chicago, Illinois, 1936ko otsailaren 18an jaioa) estatubatuar idazle bat da, Earth 's Children liburuak idatzi dituena, historiaurreko Europan girotutako eleberri sorta bat, denbora honetako giza jarduerak esploratu eta Cro-Magnonek neanderthalgoekin izan zituzten elkarreraginak jorratzen dituena. Haren liburuek 45 milioi kopia baino gehiago saldu dituzte mundu osoan[1].

Jean M. Auel
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Marie Untinen
JaiotzaChicago1936ko otsailaren 18a (88 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Portland (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)Tektronix (en) Itzuli  (1965 -  1976)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Jean M. Auel eta Jean M. Untinen-Auel
Genero artistikoaprehistoric fiction (en) Itzuli
jeanauel.com
IMDB: nm0041652 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak aldatu

Auel 1936an jaio zen, Chicagon[2]. Finlandiar jatorrikoa da, Neil Solomon Untinenen eta Martha Wirtanenen bost seme-alabetatik bigarrena.

Portlandeko Unibertsitatera joan zen Auel[3]. Ikaslea zenean, Mensara batu zen[4] eta Tektronixen lan egin zuen langile (1965-1966), zirkuitu-plaken diseinatzaile (1966-1973), idazle tekniko (1973-1974) eta kreditu-kudeatzaile (1974-1976) gisa. Portlandeko Unibertsitateko MBA bat lortu zuen 1976an[3]. Ohorezko tituluak jaso zituen honako Unibertsitateengandik: bere alma mater, Pazifikoko Unibertsitatea, Portlandeko Estatu Unibertsitatea, Maineko Unibertsitatea eta Mount Vernon College for Women[5].

Karrera eleberrigile gisa aldatu

1977an, Auelek ikerketa zabal bat hasi zuen liburutegian Izotz Aroari buruz, bere lehen libururako. Biziraupen klase batean hartu zuen parte izotzezko koba bat eraikitzen ikasteko, eta metodo primitiboak ikasi zituen sua egiteko, larrua ondu eta harriak zizelkatzeko trebezia aborigenetan aditua den Jim Riggsengandik[6].

Azkenean liburu baten ordez saga bat idatziko zuela erabaki zuen. 1980an argitaratutako The Clan of the Cave Bear liburuak arrakasta handia izan zuen. Liburuak Ayla zuen protagonista, lurrikara baten ondoren umezurtz geratzen den Cromañon neskatila, eta Neanderthalgo gizaki talde batek jasotzen du. Bere hurrengo liburuak aurrekoaren jarraipen gisa sortu ziren; hala ere, liburuki ezberdinen artean argitaratzeko denbora hamabi urtera arte atzeratu da.

The Clan of the Cave Bear literatura sari askotarako izendatua izan zen, lehen eleberri onenaren American Booksellers Association-en izendapen bat barne[7]. Geroago, izen bereko filmerako gidoi baterako ere egokitu zen.

Bere lehen liburuaren salmenten arrakastaren ondoren, Auelek historiaurreko hondakin eta erlikiagunetara bidaiatu ahal izan du, baita harremanetan egon zen aditu asko ezagutu ere. Bere ikerketak Europan zehar eraman du Frantziatik Ukrainaraino, Marija Gimbutasek Europa Zaharra deitu zuen gehiena barne. 1986an, gizaki modernoen jatorriari buruzko hitzaldi batean parte hartu eta babestu zuen Santa Feko Estatu Ikerketa Eskolan[8]. Frantziako Jean Clottes doktorearekin adiskidetasun estua izan du, 1985ean aurkitutako Cosquer leizearen eta 1994an aurkitutako Chauvet kobaren esplorazioaren arduraduna izan baitzen[9].

 
Altamirako margoak

Saga sei liburuk osatzen dute:The Clan of the Cave Bear, The Valley of Horses, The Mammoth Hunters,The Plains of Passage, The Shelters of Stone eta The Land of Painted Caves. Azken honetarako, batez ere, Frantziako kobazuloetan eta historiaurreko kokaguneetan dokumentatu zuen egileak bere burua (Gneure d 'Enfer, Trois Frères Gruta, Gargaseko haitzuloak, Chauveteko koba, besteak beste), baita Espainiakoetan ere Altamira (Kantabria), Abric Romaní aztarnategian (Bartzelona), Ekain (Gipuzkoa), Atapuerca (Burgos) eta Abrigo do Lagar Velho (Portugal)[10]. Duela 25.000 urte Iberiar penintsulan bizi izan ziren azken neanderthalgoei buruz dokumentatzeko, historiaurreko aztarnategiak eta hainbat haitzulo bisitatu ditu Malaga, Gibraltar, Ceuta eta Asturiasen, baita Portugalen ere[11]. Seriearen seigarren eta azken liburukia 2011eko martxoan argitaratu zen.

2008ko urrian, Frantziako Kultura eta Komunikazio ministroak Auel izendatu zuen Arte eta Letren Ordenako ofizial[12].

Bizitza pertsonala aldatu

Jean Marie Untinen Ray Bernard Auelekin ezkondu zen bigarren hezkuntza amaitu ondoren. Bost seme-alaba dituzte, eta Portlanden bizi dira, Oregonen[13], Goose Hollow auzoan.

Lanak aldatu

1990erako, Auelen lehen hiru liburuak, bere Earth 's Children seriean, mundu osoan 20 milioi kopia baino gehiago saldu eta 18 hizkuntzatara itzuliak izan ziren; Crown Publishersek 25 milioi dolar ordaindu zizkion Aueli The Plains of Passage eta ondorengo bi liburukiengatik. 2002ko maiatza aldera, bosgarren liburuaren argitalpenaren koskan, serieak 34 milioi liburu saldu zituen jada.

  1. The Clan of the Cave Bear,1980
  2. The Valley of Horses, 1982
  3. The Mammoth Hunters, 1985
  4. The Plains of Passage, 1990
  5. The Shelters of Stone, 2002
  6. The Land of Painted Caves, 2011

Erreferentziak aldatu

  1. Publishers Weekly
  2. «Oregon Secretary of State: Notable Oregonians: Jean Auel - Writer» sos.oregon.gov (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  3. a b «Alumni Relations | University of Portland» www.up.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  4. (Ingelesez) «They're Accomplished, They're Famous, and They're Mensans. Mensa Bulletin» American Mensa (476): 27 ISSN 0025-9543..
  5. «Welcome to Authors Road: Jean Marie Auel, Novelist» www.authorsroad.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  6. (Ingelesez) Auel, Jean M.. (1982). The Valley of Horses. Crown ISBN 978-0-553-38166-5. (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  7. Jean M. Auel :: Author Q&A from Random House
  8. Stringer, Christopher & Gamble, Clive In Search of the Neanderthals plate 96 (1993, Thames and Hudson, London) ISBN 0-500-27807-5
  9. «Jean Auel - Interviews and memories» www.donsmaps.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  10. (Gaztelaniaz) «Jean Marie Auel dedicará su séptima novela al ocaso de los neandertales» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  11. (Gaztelaniaz) «La escritora Jean M. Auel en la cueva de Lezetxiki» El Diario Vasco 2009-07-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  12. (Ingelesez) Oregonian/OregonLive, Jeff Baker | The. (2008-10-14). «Jean Auel wins French award» oregonlive (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  13. (Ingelesez) Prince, Tracy J.. (2011). Portland's Goose Hollow. Arcadia Publishing ISBN 978-0-7385-7472-1. (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).

Kanpo estekak aldatu