Chauvet leizea
Pont d'Arceko leize apaindua, Chauvet-Pont d'Arc leizeaz ezaguna, Ardèche1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Leizeetako labar-pinturak. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii |
Erreferentzia | 1426 |
Kokalekua | Frantzia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Koordenatuak | 44°23′15″N 4°24′51″E / 44.38750°N 4.41417°E |
Izen ematea | 2014 (XXXVIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Chauvet-Pont-d'Arc leizea (frantsesez: grotte Chauvet-Pont d'Arc) Ardèche departamenduko leizea, munduan antzinakoenak eta hobeto babesturiko labar-pinturak eta Goi Paleolitoko beste aztarnak dituena.[1] Vallon-Pont-d'Arc udalerritik gertu, Ardèche ibaiaren antzinako ibilguan zegoen kareharrizko amildegi batean dago, l'Ardècheko arroilan. Eliette Brunel-Deschamps, Christian Hillaire eta Jean-Marie Chauvet espeleologoek 1994ko abenduaren 18an aurkitu zuten eta UNESCOk 2014an Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[2] Jean Clottes arkeologoak aztarnategia induskatu eta, nahiz eta oraindik zalantzazkoa izan, 2012ko ikerketa baten arabera, aurignaciar garaikoa da, duela 32.000–30.000 urte artekoa.
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Clottes, Jean. (2003). Chauvet Cave: The Art of Earliest Times. University of Utah Press, 214 or. ISBN 0-87480-758-1..
- ↑ France 24. (2014-6-22). The UN’s cultural agency UNESCO on Sunday granted World Heritage status to a prehistoric cave in southern France which houses the earliest known man-made drawings. .
Kanpo estekak
aldatu