Jean-Baptiste Nothomb
Jean-Baptiste Nothomb baroia (Messancy, 1805eko uztailaren 3a – Berlin, 1881eko irailaren 16a) belgikar diplomazialari eta politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1841etik 1845era.
Jean-Baptiste Nothomb | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1841eko abenduaren 14a - 1843ko apirilaren 16a ← Guillaume Van Volxem (en) - Jules d'Anethan →
1841eko apirilaren 13a - 1845eko uztailaren 30a ← Joseph Lebeau - Sylvain Van de Weyer →
1839ko otsailaren 4a - 1839ko ekainaren 8a ← Antoine Ernst - Jean-Joseph Raikem (en) →
1831ko irailaren 2a - 1848ko apirilaren 8a | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Messancy, 1805eko uztailaren 3a | ||||||||
Herrialdea | Belgika | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Berlin, 1881eko irailaren 16a (76 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Nothomb family (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Liejako Unibertsitatea Athénée de Luxembourg (en) | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, historialaria, diplomazialaria eta abokatua | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberala |
Luxenburgoko Ateneoan eta Liejako Unibertsitatean hezi zen. 1830eko Belgikako Iraultzan Luxenburgon zegoen eta konstituzioa idazteko ardura zuen batzordeko kide izendatu zuten. Kongresu nazionaleko kidea eta kanpo arazoetako ministerioko idazkari nagusia izan zen. Hasieran, Némourseko dukearen hautagaitza babestu zuen Belgikako tronurako, baina gero Leopoldo I.aren alde egin zuen, eta Londresera koroa eskaintzera bidalitako ordezkarietako bat izan zen.
1837an Herri Lanetako ministro izendatu zuten eta tren-sistema eta meatze-industria garatu zituen. 1839an Limburgeko eta Luxenburgoko lurralde lagapenak babestu zituen. 1840an Germaniar Konfederazioan enbaxadore izendatu zuten eta 1841ean lehen ministro. 1845ean garaitua izan ondoren, parlamentutik erretiratu eta zenbait diplomazia postutarako izendatu zuten.
Essai historique et politique sur la révolution belge (1838) lana idatzi zuen.