Ivanoe Bonomi
Ivanoe Bonomi (Mantua, 1873ko urriaren 18a - Erroma, 1951ko apirilaren 20a) italiar politikaria izan zen. Bi aldiz izan zen Italiako lehen ministro.
1909an diputatu hautatu zuten Italiako Alderdi Sozialistako kide gisa. 1912an alderditik bota zuten, erreformismoari eta moderazioari alde emateagatik eta Italiak Libian egindako inbasioari babesa emateagatik. Italiako alderdi sozialista erreformistarekin bat egin zuen eta Italiak Lehen Mundu Gerran parte hartzea babestu zuen.
Herri lan (1916-17), Gerra (1920-22) eta Ogasun ministroa (1921) izan zen. Koalizio gobernu bateko lehen ministro izan zen 1921etik 1922ra, eta politikatik erretiratu zen Mussolini boterera iritsi ondoren.
1940an, Bonomi mugimendu antifaxistara batu zen. 1944ko ekainean tropa aliatuek Erroma askatu ondoren, Pietro Badoglio ordezkatu zuen lehen ministro karguan. Herrialdeari demokraziarako trantsizioan lagundu zion eta erreforma sozial asko egin zituen. Lehen ministro izan zen 1945eko ekainera arte.
Ondoren, Batzar Konstituziogileko kide eta Senatuko presidente 1948tik hil zen arte izan zen.