Islamdar artea edo arte islamikoa Islamaren kultura duten edo izan dutenen artea da, erlijio honen sorreratik gaur arte, batez ere Al-Andalus eta India arteko eskualdeetan garatu dena.

Arabeskoak mogolen Agrako gotorlekuan.

Arte islamiarraren eremua izugarri zabala da, eta lurralde hauek hartzen ditu: Afrikaren iparraldea, Egipto, Palestina, Siria, Turkia, Arabia, Irak, Pertsia, India eta Txina. Horiez gainera aipatzekoak dira arte mudejarra Espainian (Errekonkistaren ondoren) eta Siziliako printze normandiarren artea, berez islamiar artea izan gabe ere, arte horren eragina oinarrizkoa duena.

Zabalkundea

aldatu

Islama bizkor hedatu zen bai Ekialde Hurbilera baita Afrikako iparraldera ere. Kristautasunak hiru mendetan baino lurralde zabalagoa eta jarraitzaile gehiago bereganatu zituen islamak ehun bat urtetan. Musulmanek beren mendeko herrietan ez zituzten herritarrak beren erlijioa hartzera behartzen: bestela baizik, «Liburuko» (Biblia) beste bi herrien sinesteak -kristau eta juduenak- errespetatzen zituzten. Hori horrela izanik ere, VII. mendearen erdialdeaz geroztik, gero eta jende gehiago bihurtu zen islam erlijiora.

Arte musulmanak bateratu zituen, batetik, elkarren oso desberdinak ziren herri menderatuak (Espainia edo Asia, adibidez), eta, bestetik, bertako ohiturei buruz independente zen sinesmen sistema, bizitzeko modua, politika eta gizarte ideologia berri bat. Sintesi hori da, hain zuzen, arte musulmanaren bereizgarria, alegia, hainbat eskualdeetako arteak, korne errolata r-helenistikoarekin bateraturik ez zeudenak, bateratzea. Omeiar eta abbastar kalifek lekuan lekuko artistei eskatzen zizkieten arte lanak, eta artistek betidanik ezagutzen zituzten osagaiak erabiltzen jarraitu zuten.

Horrek azaltzen du zergatik ez zen ia tekniken eta lanbideen antolakuntzan aldaketarik izan, eta, hortaz, islamak mendean hartu aurreko arteek ehun urtez bizirik iraun zuten, eta ez zen arte musulmanaren hatsik soinatu.

Koranak zehatz-mehatz gaitzesten zuen gizakia irudietan adieraztea, eta hori delaeta arte musulmanak oso gutxi landu zituen bai eskultura bai pintura. Hala ere, zientzia eta literatura liburuak miniatura ederrez apaintzen zituzten. Eskultura, bestalde, etxeko gauzak apaintzeko erabiltzen zen bakarrik ; bada, ordea, eskultura gaien adibideren bat edo beste, Lehoien Patioko lehoiak (Grananda) adibidez. Arkitektura izan zen, hortaz, arte islamiarraren adierazpen nagusia .

Arkitektura

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Islamdar arkitektura»
 
Meskita Urdina, Istanbul, Turkia

Islamaren zabalkundearen garaiko arteak kristau eta bizantziar estiloak hartu zituen bere baitan -forma helenistikoen eta erromatarren isla-, eta baita Pertsiako tradizio artistikoak ere. Islamaren aurreko Arabiak ez zien ezer berezirik utzi hurrengo belaunaldiei, idazkera apaingarria izan ezik.

Arkitektura honen eraikin nagusiak meskita, jauregia, hilobia eta gotorlekuak dira, nahiz eta beste hainbat tipo garatu, hala nola, bainutegi publikoak, iturriak eta etxebizitzak. Arkitektura-kultura honen elementu nagusiak zutabea, arkua eta kupula dira, hiru elementu hauen konbinaziotik lortzen baitu bere originaltasuna. Jatorria persiar arkitekturan, batez ere Partiakoan, duela esan ohi da, nahiz eta inguruko kulturetako eragin ugari izan, adibidez bizantziar arkitekturak eragindakoa.

Apaingarriak

aldatu

Musulmanek landu zituzten apaingarriak izan ziren ziur asko originaltasun eta aberastasun handiena lortu zuten adierazpen artistikoak. Landareak, irudi geometrikoak eta idazkera arabiarra (epigrafeak) erabili zituzten batez ere apainketarako osagai nagusi gisa. Osagai horiek era askotako tekniken bidez adierazten zituzten : mosaikoak, zeramika beiratuak, lauzak, saretak, etab., eta horien bidez apaingarri aberastasun paregabea lortu zuten. Dekoratzaile musulmanek trebetasun handiz ezkutatzen zituzten eraikuntzan erabiltzen ziren material aurreak.

Arte aplikatuetan ere lorpen handiak egin zituzten musulmanek. Horien artean aipatzekoak dira ehunetan egindako lanak (tapizak eta jantzietarako ehunak), bolia (xehetasun handiaz zizelatua), zilar damaskinatua, eta bolia edo nakarra zurean txertatua.

Miniaturak

aldatu
 
Khamsa Nizamikoa, persiarra, 1539-43

VIII. eta XIII. mendeen bitartean pintura musulmanak izan zuen bilakaera ezezaguna da erabat, oso aztarna gutxi iritsi baitira gaur egun arte. Musulmanek, omeiarren eta abbastarren garaian, pergaminoa eta papiroa erabili zuten beren kultura zabaltzeko. Baina berehala ikasi zuten papera egiten, eta material merkea izaki zabalik, zuten beren kultura eskuizkribuen bidez hedatzeko bidea. XIII. mendea arte gai zientifikoak bakarrik lantzen ziren. Arabiarrek bizantziarrengandik jaso zituzten eskuizkribu horiek Ekialde Hurbilean, eta arabierara itzultzen zituzten. Testuarekin batera irudiak ere kopiatzen zituzten, diagramak nahiz irudi figuratiboak izan. Kaligrafo trebe batek erraz marraz zitzakeen irudiak, testuak horretara behartuz gero, eta horregatik ez zuen pentsatzen pintore zenik, alegia, Alaren aurrean higuingarri zenik. Baina 1230etik aurrera sormenezko lanak ilustratzen hasi ziren, eta horrek aukera handiagoak ematen zizkien. Era horretako ilustrazioek 1230-1350 urte bitarteetan lortu zuten goreneko maila. Garai horretan bi liburu dira aipagarriak : Magamat eta Izalila iun-Drnanta[erreferentzia behar].

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu