Labriteko aldapa
Labriteko aldapa Iruñeko Bigarren Zabalgunea eta Iruñeko Alde Zaharraren arteko muga adierazten duen kale edo etorbide luze bat da. Estafeta kalea eta Amaia kaleak bat egiten duten gunean hasi (Telefonicako bihurgunea) eta maldan behera jaitsiz Arga ibaia zeharkatzen duen Txantreako zubian barna Txantrea auzoaren sarreraino luzatzen da.
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Kale edo etorbide honek izena Katalina I.a Nafarroakoaren senarra izan zen Joanes Albretekoari zor dio, biak ere Nafarroako Erresumak Nafarroa Garaian izan zituen azken errege-erreginak izan ziren.
Kale honetan XX. mendean erautsitako antzinako Iruñeko harresien hondakinak nabar,entzen dira, bestalde bertan Labrit pilotalekua eta Iruñeko zezen plaza daude, azken honetan Ernest Hemingway idazle ospetsuaren irudi bat ikusgai dagoelarik.
Ondarea
aldatuAzpiegiturak eta garraioa
aldatuLabriteko jaiotsieran Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako linea hauek zerbitzua ematen dute:
Línea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
---|---|---|---|---|
Labriteko Aldapa - Noain - Beriain Zaharra | Gauez | 60´ | ||
Labriteko Aldapa - Uharte | Gauez | 30´ | ||
Sarasateko Pasealekua - Nafarroa Beherea etorbidea | Gauez | 15´- 30´ | ||
Labriteko Aldapa - Mutiloa | Gauez | Bi bidai |
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |