Aralar kalea (Iruñea)

Artikulu hau Iruñeko Bigarren Zabalguneko kaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aralar (argipena)».

Aralar kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen norantza bakarreko kale bat da.


Aralar kalea
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria

Izena Aralar mendilerroaren omenez darama.

Kokapena

aldatu

Iruñeko zezen plaza eta Medialuna parkearen artean hasten da, Hemingway pasealekua eta Labriteko jaitsierararen parean, eta hego-mendebalderako norantzan Nafarroa Behereko etorbidea zeharkatuz, Agoitz kalean amaitzen da.

Erriberri kalea eta Media Luna kalearekiko paraleloki doa.

Bestalde, bere ibilbide osoan zehar honako kale hauek zeharkatu edota gehitzezn zaizkio: Emilio Arrieta kalea, Leire kalea, Teobaldoak kalea, San Fermin kalea, Nafarroa Behereko etorbidea, Tafalla kalea, Felipe Gorriti kalea, Aralar zeharkalea, Amaiurko Gaztelua kalea, Iturralde Suit kalea, Julio Ruiz de Alda kalea, Pascual Madoz kalea eta Cipriano Olaso kalea.

Ondarea

aldatu

Kanpo estekak

aldatu